Komunika zaitez

Linea aldaketak: Donostiako Autobus Geltoki Berria

.

Donostiako (Atotxa) Autobus Geltoki Berriaren martxan jartzea dela eta, datorren larunbata, otsailak 6tik, hainbat lineak bere ibilbidearen zati bat eta geltokiak aldatuko dituzte.

Honakoak dira aldaketak jasango dituzten linea batzuk:

    Ekialdebus:

  • E21 HONDARRIBIA > AEROPORTUA > DONOSTIA (AP8) lineak bere ibilbidearen zati bat eta hainbat geltoki aldatuko ditu Donostian. Deuseztatuko diren geltokiak Mundaiz eta Antso Jakituna 26 izango dira, eta geltoki berriak Bizkaia Hiribidea (Lehendakari Agirreren ondoan), F. García Lorca 2 (Donostiako Autobus Geltokiaren ondoan, Atotxa) eta Urumea pasealekua (Arrizul Hotelaren ondoan).

Lurraldebus:

  • PÍO XII geltokia jada ez da egongo, hortaz, Lurraldebuseko hainbat lineatan aldaketak egongo dira.
  • DO01 Donostia-Zarautz-Bilbo, DO02 Donostia-Zarautz-Gasteiz, D003 Donostia-Tolosa-Zumarraga-Bilbo, DGO7 Donostia-Zarautz-Arrasate-Eskoriatza, DO50B Donostia-Zarautz-Loiu. Linea hauek Atotxako geltoki berritik atera eta bertara iritsiko dira. Linea guzti hauek Donostiara iristean, maleta gabe doazenentzat, Bizkaia Pasealekua 17an geldialdia egingo dute.
  • Donostia-Zarautz-Bilbo linean igande eta jai egunetan ordutegia zabalduko da. Espedizio berriak honakoak dira: Donostia-Zarautz-Bilbo: 17:00, 18:00,19:00,20:00, 21:00.; Bilbo-Zarautz-Donostia; 17:30, 18:30, 19:30 y 20:30.
  • PESAko Bilbo-Donostia-Biarritz-Baiona eta Donostia-Biarritz-Baiona lineak Atotxako geltokitik atera eta bertara iritsi egingo dira, bidean geldialdirik egin gabe.
  • Dbus:

  • Donostiako Autobus Geltoki berriak eta Iparraldeko Geltokiak lotura zerbitzuak edukiko dituzte hiriko auzoekin. Ikusi Dbuseko aldaketak hemen klik eginaz.
  • La Guipuzcoana:

  • Otsailaren 6tik aurrera ordutegi eta ibilbide aldaketak izango dira. Ikusi La Guipuzcoanako aldaketak hemen klik eginaz. Bestalde, Euskotrenek kudeatzen dituen UK09, UK10, UK11, DB02 eta DB03 lineek aldaketak otsailaren 20an egingo dituzte.
  •  

    GGLA

    GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
    GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

    Kontaktua

    Easo kalea 74, 1C

    20006 Donostia

    info@mugi.eus

    943 000 117