Komunika zaitez

Lineetan aldaketak Euskal Herriko 56. Itzuliaren eraginez

.

Euskal Herriko 56. Itzuliaren eraginez mozketak egongo dira Ertzaintza, Udaltzaingo eta antolatzaileen eskutik. Ondorioz, zenbait lineetan aldaketak egongo dira.

EKIALDEBUS

Atzerapenak egon daitezke Ekialdebuseko linea batzuetan, operadorari ezinezkoa izango baitzaio ohiko ordutegi eta ibilbideak ziurtatzea apirilaren 6an eta 7an.

LURRALDEBUS

Datorren larunbatean, apirilaren 9an, erabilerarik gabe geratuko dira zenbait geraleku Eibarren. 13:00etatik 18:00ak arte zerbitzuen geralekuak Egogainen eta Unzagan soilik izango dira.

EUSKOTREN

Euskotrenek apirilaren 7an, 8an eta 9an autobusen zerbitzua aldatuko du. Ondorengo hauek izango dira:

  • Osteguna, apirilak 7: 4. etapa dela eta, Lesaka – Orio, bihar ostegunean lasterketa igarotzen den tokietan trafiko mozketak egongo dira. Hori dela eta, ondorengo autobusen zerbitzuak kendu egingo dira:
    • 14:45ean, irteera Zarautzetik Aiarantz eta Oriorantz
    • 15:30ean, irteera Oriotik Zarautzera (N-634 errepidetik)
    • 15:45ean, irteera Zarautzetik Aiarantz eta Oriorantz

Horrez gain, lasterketa igarotzen den zenbait lekutatik trafikoan unean uneko mozketak egon daitezke ondorengo lineatako autobusen ordutegian Eibar – Elgeta, Ermua – Donostia (AP-8tik) eta Mallabia – Ondarroa.

  • Ostirala, apirilak 8: 5. etapa dela eta, Orio – Arrate (Eibar), ondorengo lineatako autobusen ordutegiak eraginak izan ditzake Eibar – Elgeta, Ermua – Donostia (AP-8tik) eta Mallabia – Ondarroa.
  • Larunbata, apirilak 9: Azkenik, 6. etapa dela eta, Eibar – Eibar, ondorengo udal autobusen (UDALBUS) zerbitzuak kendu egingo dira:
      • 12:00 Amaña – Azitain
      • 12:20 Azitain – Amaña
      • 12:40 Amaña – Azitain
      • 13:00 Azitain – Amaña
      • 14:00 Eibar – Arrate
      • 14:30 Arrate – Eibar

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117