Komunika zaitez

Zerbitzu bereziak Donostiako Aste Nagusian

Abuztuaren 12tik 19ra garraio publikoko zerbitzuak indartuko dira eta gaueko zerbitzu bereziak ere eskainiko dira. Ahaztu itzazu buruhausteak eta erabili ezazu garraio publikoa festetara hurbiltzeko!

semanagrande

Aste Nagusiko egun guztietan Dbus-en autobus lineetan zerbitzu bereziak ipiniko dira. Autobusen ibilbide eta geltoki aldaketak egongo dira Boulevard trafikorako itxita dagoenean, jai gunea izango baita. Gauero itxiko da, 00:15ak arte. Horrez gain, su artifizialen ostean, auzoetara autobus zerbitzu bereziak egongo dira 0:50ak arte eta 01:00etatik aurrera Gautxori zerbitzuak hasiko dira Boulevarretik. Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

Lurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak eskainiko ditu, baita zezen plazara joateko Tolosa-Donosti zerbitzu bereziak ere. Horrez gain, bestelako aldaketak ere egongo dira. Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

Euskotrenek Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Tren berezien ezaugarriak honako hauek dira:

  • LASARTE ORIA-AMARA-HENDAIA: Goizez zerbitzua ohikoa izango da eta arratsaldez 15 eta 30 minuturen artean maiztasunak ezarriko dira geldialdi-ordutegiaren eta ibilbideko tarteen arabera. Su Artifizialez gozatzeko Amaratik Lasartera zerbitzua indartu egingo da zenbait trenekin (23:43tik goizaldera arte), Hendaiarantz (23:45etik goizaldera arte) eta Altzarantz (23:52tik goizaldera arte).
  • ZUMAIA-DONOSTIA: Eguneko zerbitzua ohikoa izango da eta gau guztietan zehar, 12tik 19ra, trenak orduro ibiliko dira.

Ordutegiak jaisteko, egin klik hemen.

Renfe Aldiriak gaueko 76 tren zerbitzu berezi jarriko ditu abian. Tren hauek, larunbat gauetik igandeko goizaldera bitartean egongo dira abian. Hori horrela, Aldiriko ohiko zerbitzuen eskaintzari 45.500 eserleku gehituko zaizkie. Hala, jaiak dirauten 8 egunetako gauetan zehar, gaueko 5 tren berezi egongo dira abian egunero Donostiatik Tolosara (23:35etik 5:38era bitartean), eta beste 4 tren Irunera joango dira jai egunetako bezperako goizaldeetan, hau da, abuztuaren 13, 15 eta 20an.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117