Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Mugi

Arau-hausteak

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuan bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamendu honetan zehaztutako betebeharrak ez betetzeagatik ezarriko den zehapen-araubidea aurreikusten da.

1. Hauek dira arau-hauste oso larriak:

  • Ibilgailuan baimendutako gehieneko okupaziora iritsi denean, bidaiariei sartzen uzteko debekua ez betetzea.
  • Ibilgailuak dituen sartu-irteteko sistemak ez erabiltzea, mugikortasun murriztuko pertsona bat bertan sartu edo irten behar denean.
  • Zerbitzuak irauten duen bitartean, erregelamendu honetako 6. artikuluan aurreikusita dauden derrigorrezko irisgarritasun-sistemak aktibatuta ez edukitzea.

2. Hauek dira arau-hauste larriak:

  • Mugikortasun murriztuko pertsona bati erreserbatutako eserlekua ez uztea, mugikortasun murriztua ez duen beste pertsona bati hala eskatuta. Era berean, arau-haustea izango da, erregelamendu honetako 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, erreserbatutako eserleku bat okupatzen ari den erabiltzailea enpresa eragileak eserleku hori uztera ez behartzea, eserleku hori erabili behar duen mugikortasun murriztuko pertsona bat dagoenean.
  • Bigarren aulki gurpilduna kokatzeko espazioa erreserbatuta ez edukitzea, mugikortasun murriztuko bidaiariren batek erregelamendu honetako 11. artikuluan aurreikusitako erreserba egin badu.
  • Ibilgailuan sartu eta gero, erregelamendu honetan etxeko animaliak bertan sartzeari buruzko 21. artikuluan zehaztutako baldintzetakoren bat ez betetzea.
  • Erregelamendu honetako 25.e artikuluan adierazitako debekua haustea.
  • Ibilgailuan sartu eta gero, erregelamendu honetako 25.g., 25.l. eta 25.p. artikuluetan adierazitako debekua haustea. Halaber, arau-haustea izango da garraio-enpresa eragileak erregelamendu honetako arau-hauste hori egitea ez galaraztea.
  • Erregelamendu honetako 25.k artikuluan adierazitako debekua haustea. Halaber, arau-haustea izango da garraio-enpresa eragileak erregelamendu honetako arau-hauste hori egitea ez galaraztea.
  • Erregelamendu honetako 32. artikuluan ibilgailuaren barruko giroari buruz zehaztutako baldintzak ez betetzea.
  • Tiketaren zenbatekoa itzultzeko betebeharra ez betetzea, itzulketa hori egokia denean erregelamendu honetako 41. artikuluari jarraituz.

3. Hauek dira arau-hauste arinak:

  • Fardelak daramatzaten bidaiariei sartzen uztea, erregelamendu honetako 19. artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez denean.
  • Etxeko animaliak daramatzaten bidaiariei sartzen uztea, erregelamendu honetako 21. artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez denean.
  • Erregelamendu honetako 24.j. artikuluan ezarritako higiene- eta osasun-baldintzak betetzen ez dituzten bidaiariei ibilgailuan sartzen uztea.
  • Ibilgailuan sartu eta gero, erregelamendu honetako 25.h. eta 25.i., 25.j. eta 25.m. artikuluetan adierazitako debekua haustea. Halaber, arau-haustea izango da garraio-enpresa eragileak erregelamendu honetako arau-hauste horiek egitea ez galaraztea.
  • Erregelamendu honetako 25.f. artikuluan zehaztutako debekua haustea. Halaber, arau-haustea izango da garraio-enpresa eragileak erregelamendu honetako arau-hauste hori egitea ez galaraztea.
  • Aparteko errekargua ez ordaintzea erregelamendu honetako 47. artikuluan ezarritako epearen barruan.
  • Oro har, erregelamendu honetatik espresuki eratorritako obligazio eta debeku guztien ez-betetzeak, arau-hauste larria edo oso larria ez badira.

Erregelamendu hau betetzeko baldintzak ikuskatzea eta egiaztatzea

  1. Garraio-enpresa eragileek ikuskatu ahal izango dute bidaiariek nola betetzen dituzten erregelamendu honetan ezarritako betebeharrak; hala ere, zerbitzuaren titularra den administrazio publikoko ikuskatzaileek ere ikuskapena egin ahal izango dute.
  2. Aipatutako enpresa eragileetako langileak baimenduta daude adierazitako betebeharrak nola betetzen diren zaindu eta ikuskatzeko. Hautemandako arau-hausteen berri eman beharko dute egokia den salaketaren bidez; eta, egokia bada, zehapen-espedientea irekiko da, hurrengo artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
    Adierazitako ikuskatzaileek eginkizun horiek betetzen dituztenean, beren izaera egiaztatzen duen agiria aldean izango dute, eta erakutsi egin beharko dute, bidaiariren batek hala eskatzen badie.
  3. Ikuskatze-lanak egiten dituzten garraio-enpresa eragileetako langileek ez dute agintaritza-izaerarik; bai, ordea, zerbitzuaren titularra den Administrazio Publikoko ikuskatzaileek.

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

943 000 117