Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Mugiko erabilera baldintzak

  • Txartela pertsonala eta besterenezina da.
  • Txartelaren titularraren erantzukizuna izango da txartela zaintzea eta gordetzea, eta zintzo erabiltzea. Txartelaren titularra izango da beste pertsona batek txartelaren iruzurrezko erabileraren erantzulea, beti ere bere galera edo lapurreta salatzen ez duen bitartean.
  • GGLAk txartelaren erabileran iruzurra atzematen badu beronen titularraren eskutik, txartela baliogabetu egingo du 20 euroko zigorra ezarriz, hau ordaindu gabe ezingo du txartela eskuratu GGLAko Erabiltzailearentzako arreta zerbitzuan.
  • Erabiltzaileak bere datu pertsonalen aldaketa jakinarazi beharko dio GGLAri.
  • Txartelaren erabilera okerra: Txartela gaizki erabiltzen da honako kasu hauetan:
    • Egiazkoa ez den informazioa inprimatuta daukan txartela erabiltzen denean.
    • Txartel pertsonalizatuaren titularra eta txartelaren erabiltzailea bat ez datozenean.
    • Txartel faltsutua edo inprimatuta daukan informazioa aldatu zaiona erabiltzen denean.
    • Ez balidatzea jaitsierako geldialdian aurretik beste zona desberdin batean egin izanagatik.
    • MUGI sistemaren deskontu handiagoak lortzeko burututako jarduketak.
    • Txartel pertsonalizatua erabiltzen ari denak uko egiten dionean identitatea egiaztatzeko dokumentua erakusteari, ikuskapen-zerbitzuek edo garraio eragileetako langileek hala eskatzen diotenean.
  • Erabiltzailearentzako arreta zerbitzua.
    Telefonoz: 943 000 117
    Posta elektronikoz: info@mugi.eus
    Bulegoa: Donostian, Easo kalean 74-1.go solairuan
    *Ikus ezazu agiri osoa honako web gunean: www.mugi.eus

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

info@mugi.eus

943 000 117