Komunika zaitez

Hamarretik bederatzi bidai MUGI txartelarekin egiten dira

25
Urt

.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGI txartelaren urteko balantzea aurkeztu du. Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, GGLAko presidente eta zuzendariak, “sistema erabat sendotuta” dagoela azpimarratu dute eta “erronkak zerbitzua hobetzean” bideratu behar direla adierazi dute. Sistemak aurten sei urte beteko ditu.

IMG 2575 MUGIweb txi

Olentzerok eta Mari Domingik MUGI txartelak oparituko dizkiete 6 eta 14 urte bitarteko neska mutilei

20
Abe

.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak MUGIgabonak gunea antolatu du Eguberri bezperan. MUGI sistema herritarrengana gerturatzea eta MUGI txartela zein garraio publiko eta jasangarria sustatzea dira ekimenaren xede nagusiak. Ekimena abenduaren 22an eta 23an egingo da Gipuzkoako Plazan.

mixmugi gabonak 1600x637

Europako Mugikortasun Astean antolatutako ekimenak izandako arrakasta ikusita, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGI txartela kalera aterako du berriro ere. Horretarako, bi eguneko ekimena antolatuko dute Gipuzkoa Plazan abenduaren 22an eta 23an. Gunea goizez eta arratsaldez izango da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ekimenak hiru espazio berezitu izango ditu: MUGIplanak, infoMUGI eta OlentzerokMUGIopari.

Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, hurrenez hurren GGLAko lehendakari eta zuzendariak azaldu dutenez, “MUGI sistemaren eta MUGI txartelaren promozioa eta garraio publiko eredu ezberdinak uztartzeko deia” egitea dira ekimenaren helburuak, eta bide batez, “MUGI herritarrengana gerturatzea; bereziki, 6 eta 14 urte bitarteko neska mutilengana”.

Garmendiak eta Renedo-Illarregk argitu dutenez, Olentzero eta Mari Domingi izango dira MUGI txartelak oparitzen. “Zehaztu dugun adin tartea duten neska mutilek infoMUGI gunean MUGI txartel pertsonalizatua egiteko formularioa betetzen badute, astebetera jasoko dute MUGI txartela. Gunean bertan, argazkia eta NANaren edo Familia Agiriaren fotokopia aterako dizkiegu”. Gainontzeko herritarrek ere izango dute MUGI txartel pertsonalizatua ateratzeko aukera, baina txartelak balio dituen 5 euroak ordainduta. Edozein kasutan, gunetik atera gabe izango dute txartela ateratzeko tramitazio guztia egiteko aukera. Hauek ere, txartela astebetera jasoko dute etxean.

Era berean, infoMUGI gunean erabiltzaileek txartelaren inguruko kezkak eta zalantzak argitzeko aukera izango dute, eta nola ez, baita ekarpenak egiteko parada ere.

Olentzero, Mari Domingi eta zozketak
Olentzerok eta Mari Domingik ez dituzte soilik txartelak oparituko. Bi egunetan haurren eskutitzak jasotzen ariko dira OlentzerokMUGIopari gunean; eskutitzak etxetik eramateko aukera izango da, baina eskutitza etxean ahaztu edo prestatu ez dutenentzat, gunean bertan izango da eskutitzak idazteko aukera.

MUGIplanak gunean, berriz, MUGI txartelaren jabe direla egiaztatzen duten erabiltzaileek Singular Dendak programako denda-kateetan 100 €ko sei erosketa txartelen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Egun, Gipuzkoako 150 dendek parte hartzen dute programan, eta GGLAk garraioa jasangarriaren aldeko apustua egiten duen bezala, Singular Dendak erosketa jasangarriaren aldeko apustua egiten du. Programan parte hartzen duten dendak “hemengoak dira, hemengo jendeak sortuak eta garatuak; konprometituak, eskaintzen duten esperientziagatik bereizten direnak; nortasun handikoak, merkataritza eredu ezberdinak mantentzea lortzen dutelako; eta gertukoak izateaz gain bakarrak dira, bezeroekin batera hazi direnak”.

 

Behobia-Donostia lasterketak garraio publikoan aldaketak eragingo ditu

08
Aza

.

Behobia-Donostia lasterketa igandean, azaroaren 11n, jokatuko da, eta urtero bezala garraio publikoan aldaketak izango dira. Antolatzaileek emandako datuen arabera, 35.000 korrikalari elkartuko dira Behobia eta Donostia elkartzen dituen maratoi erdia egitera. Gehiago izango dira, ordea, korrikalariei animuak ematera gerturatuko dira familiarteko edo lagunak.

Halakoetan ohikoa den bezala, garraio publiko ezberdinetan aldaketak izango dira ordutegian, ibilbidean, geltokietan eta abar. Era berean, errepide mozketak izango dira. Jarraian, egun horretarako Gipuzkoako operadoreek aurreikusten dituzten aldaketak eta informazio praktikoa.

behobia 2017 inscripcion

Europako Mugikortasun Astean 1.500 MUGI txartel pertsonalizatu egiteko eskaera jaso da

27
Ira

.

MUGIguneak harrena ona eta parte hartze handia izan du hiru egunetan

Europako Mugikortasun Astearen harira Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailarekin elkarlanean antolatutako ekintzak harrera oso ona izan dute.  Horren erakusle dira MUGI txartel pertsonalizatua egiteko jasotako eskaerak eta Gipuzkoa plazako MUGIgunetik hiru egunetan igarotako bisitari kopuruak.

IMG 20180921 WA0010

Gipuzkoa plaza MUGIgunea bilakatu da, MUGI txartela eta garraio publiko jasangarria sustatzeko gunea

21
Ira

.

  • Larunbatera arte, hilak 22, egongo da zabalik, 20:00etan itxiko da 
  • Hiru egunez MUGI txartel pertsonalizatua eskatzeko aukera izango da, bere kostua berreskuratuz 
  • Zozketak, bizikleta konponketak eta mediku azterketak egingo dira, guztiak ere doan

Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, hurrenez hurren Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatua eta Agintaritzako zuzendaria, Gipuzkoa plazako MUGIgunea inauguratu dute. Mugikortasunaren Europako Astearen baitan antolatu dute ekimena eta gaurtik hasita larunbatera arte, irailak 22, egongo da zabalik garraio publiko jasangarria eta MUGI txartela sustatzeko helburuarekin.

IMG 0127

Mugikortasunaren Europako Astean garraio publiko jasangarria eta MUGI txartela sustatzeko ekintzak egingo dira

17
Ira

.

Astearen baitan MUGI txartel pertsonalizatua lehen aldiz eskatzen duen pertsona orori salneurriaren 5 €ak txartelaren saldoan itzuliko zaizkio

Gipuzkoako bizikleta denda ezberdinetan bizikleten doako azterketa teknikoak egingo zaizkie

Gipuzkoa plazak gune interaktibo bat hartuko du irailaren 20an, 21ean eta 22an

Irailaren 15etik 22ra ospatuko den Mugikortasunaren Europako Astearekin bat egiten, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamentuarekin elkarlanean ekimen ezberdinak antolatu ditu. Horrela iragarri dute gaur goizean Marisol Garmendia GGLAko lehendakari eta Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatuak eta Eluska Renedo-Illarregui GGLAko zuzendariak.

mixandmugi

 

GGLAko lehendakari eta Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatuak azaldu duenez, “Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako Mugikortasun Astea garraio publikoa sustatzeko baliatu nahi du, baina bereziki interoperabilitateari arreta berezia jarri nahi diogu. Gipuzkoan bidaiatzeko eredu berri bat sustatu nahi dugu, hain zuzen, garraio publikoa eta bizikleta uztartzen dituena. Eguneroko joan-etorrietan lehen aukera izatea nahi dugu, Gipuzkoan garraio jasangarria eta osasungarria protagonista bihurtzeraino”.

MUGIrekin jarri zure bizikleta puntuan

Jarraian, GFAko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak Mugikortasun Asterako prestatutako ekimenetako bat aurkeztu du, bizikleten doako azterketa teknikoa. Irailaren 15etik 22ra egingo da, MUGIrekin jarri zure bizikletapuntuan lelopean. “MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten duten erabiltzaileei bizikletaren azterketa teknikoa egingo zaie, doan. Bizikleta eta garraio publikoa uztartzeko helburua du ekimen honek, eta Gipuzkoako hainbat bizikleta dendetan egiteko aukera izango da”. Hauek dira bizikleten azterketa teknikoak egingo dituzten dendak: Rocket Bike Eibar (Eibar, Isasi Kalea 16); Zatika (Zumarraga, Etxeberri auzoa s/n); Ciclos Eizagirre (Zarautz, Gipuzkoa kalea 32); Khubikes (Errenteria, Nafarroa etorbidea 30) eta Bicicletas Arsuaga (Tolosa, Euskal Herria kalea 37). Litekeena da datozen egunotan denda gehiago batzea; www.lurraldebus.eus eta www.mugi.eus webguneetan informazio eguneratua emango da.

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, bizikleta denda horiek oinarrizko azterketa egiteko konpromisoa adierazi dute, eta besteak beste, gurpilen presioa, gurpil-azalen egoera, gurpilak egoki dauden, aldagailuak, frenoak eta bizikletaren segurtasuna neurtuko dute. Era berean, konponketaren bat egin beharko balitz doako aurrekontua eskainiko diote erabiltzaileari.

MixandMUGI

Mugikortasun Astearen baitan Gipuzkoa plaza MUGI Gunea bihurtuko du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, MixandMugi lelopean herritarrekin elkarreragitea bilatuko duen espazioa interaktiboa. Espazioaren helburua garraio publikoaren onurak gizarteratzea eta MUGI txartela sustatzea izango da.

MUGIgunea ostegunean zabalduko da, 17:00etatik aurrera. Ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara zabalduko da, eta larunbatean, Autorik Gabeko Egunean, goiz (12:00etatik 14:00etara) eta arratsalde (16:00etatik 20:00etara). Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak antolatutako ekimenak sei gune izango ditu, eta guztietan garraio jasangarri eredu ezberdinak erabiltzeko eta uztartzeko gonbita luzatuko da modu horretan bidaiatzea erosoago, azkarrago, merkeago eta jasangarriago delako.

Gune interaktiboa

Jarraian, Eluska Renedo-Illarregui GGLAko zuzendariak MUGigunerako antolatu diren ekimenen berri eman du. Informazio gunea baino gehiago izango dela aurreratu du, eta herritarrei egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu die. Gune bakoitzak izaera propioa izango du. Horrela, infoMUGIk txartelaren inguruko informazioa eskainiko du; MUGIdigitalek, erreminta digitalen berri emango du, besteak beste, bidaia-antolatzailea, app-ak, eta abar; MUGImunduan, txartela erabiltzen duten bidaiariek sistema hobetzeko iradokizunak egiteko aukera izango dute; MUGItu osasuntsu guneak, garraio publikoa osasunarentzako onuragarria dela nabarmenduko du eta doako mediku azterketak egingo dira; MUGIplana gunean, txartela eta aisialdia uztartuko ditu, MUGI erabiliz plan ugari egin daitezkeela nabarmenduz; eta azkenik, MUGIberdeak bizikleten doako azterketa teknikoak egiteko aukera eskainiko du,beti ere norberak bere MUGI txartela aurkeztuz.

Gipuzkoa plazan antolatuko duen ekimenarekin, GGLAk bat egiten du Mugikortasunaren Europako Asteak 2018 urterako aukeratu duen Mix&Move leloarekin, hain zuzen, garraio publiko eredu ezberdinak uztartzeko deiarekin. Eredu mota hori da hain zuzen MUGI sistema integratu eta bateratuarekin Gipuzkoan indarrean jartzen ari dena.

Marisol Garmendiak laburbildu duenez, “helburua herritarrengana gerturatzea da eta garraio publikoa zein MUGI txartela sustatzeko ekimena. Bukatu aurretik, Mugikortasun Astearen baitan MUGI txartela sustatzeko abiatuko duten ekimena aurreratu du: “Aste horretan txartel pertsonalizatua eskatzen duten pertsona guztiei (salmenta puntuetan, webgunean, Easo kaleko bulegoan edota MUGIgunean) txartelak balio dituen 5 euroak itzuli egingo zaizkie diru kopuru hori txartelaren saldoan sartuz”.

San Sebastian eguneko aldaketak

18
Urt

.

San Sebastian eguna ate joka daukagu. Ohiturari jarraituz, 24 orduz, danbor-joleek hartuko dituzte Donostiako kale eta errepideak. Hori dela eta, hainbat aldaketa izango dira garraiobide publikoetan, bai ordutegian eta baita ibilbidean ere.

Donostiara joan behar baduzu, edo Donostiatik zure bizilekura itzuli, adi azpian zerrendatzen ditugun aldaketekin.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117