Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Txartelak

Nola eskuratu Mugi txartela?

Como obtenerla

Mugi txartelak 5euroko kostua du (diru-kargarik gabe ematen da) eta eskaera egiten den unea ordaindu behar da. Txartel arrunta eskuratzeko entregatu beharreko dokumentuak:

Mugi txartel arrunta eskuratzeko, dokumentu hauek entregatu behar dira:

  • Formularioa behar bezala beteta
  • Argazkia (lehen eskarian soilik)
  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia. Adingabekoa izanez gero, adin txikikoaren NAN-aren fotokopia (baldin badu) edo familia-liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak dituen orrialdea), baita  tutorearen NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia

Txartel hobariduna eskuratzeko entregatu beharreko dokumentuak eta bete beharreko baldintzak:

  • Egiaztatuko da Gipuzkoan erroldatuta egotea.
    SALBUESPENA: Gipuzkoako edozein herritan pasaportearekin erroldatu direnen kasuan, aurkeztu beharko da errolda-ziurtagiria, azken hiruhilabetekoan egindakoa.
  • Gainera, txartel hobaridun eskaerei eta berritze eskaerei Foru Ogasunean Errenta maila egiaztatuko zaie: 2,5 aldiz IPREM*adierazlea (16.135,08€ banako aitorpenean eta 32.270,16€ baterako aitorpenean) gaindituz gero, txartel arrunta bidaliko da. 

    Bi egoeretan ez da errenta maila egiaztatuko: 18 urte beherako txartel hobaridun eskaerak eta Familia Ugari orokorren edo berezien eskaerak (beste txartel hobariduneko konbinaziorik gabe).

    (*)Oinarri ezargarri orokorra+ aurrezpenaren oinarri ezargarria+ lanaren hobaria. Hiru kontzeptu hauen |batuketa ezin du gainditu 2,5 aldiz IPREM adierazlea. Errentako baterako aitorpenen kasuan kopurua bikoiztu egiten da.

  • Familia Ugarien kasuan egiaztatuko da Eusko Jaurlaritzan/Gipuzkoako Foru Aldundian Familia Ugariaren titulua indarrean dagoela. 
    SALBUESPENA: Pasaporte zenbakiarekin igorritako Familia Ugarien titulua dutenek aurkeztu beharko dute tituluaren fotokopia.
  • Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikaren Departamentuan Desgaitasun-txartelaren € eskatzaileei egiaztatuko zaie desgaitasun gradua %65 gehiagokoa edo Mugikortasun baremoa 7koa edo gehiagoko dutela.
  1. Gazteak (6 urtetik 25 urte betetzen duten egunera arte): Txartel arruntaren dokumentazio bera.
  2. Adinekoak (65 urtetik gora): Txartel arruntaren dokumentazio bera.
  3. Ezinduak: Txartel arruntaren dokumentazio bera.
  4. Soziala: Txartel arruntaren dokumentazio bera. Horrez gain, txartel soziala eskatu ahal izateko bakoitzaren egoeraren arabera aurkeztu beharko dira dokumentu hauek:
    EGOERA EKARRI BEHARRKO AGIRIAK

    DOKUMENTOA IGORTZEN DUEN ERAKUNDEA

     

    1.Lanik egiten ez duen 65 urtetik beherako erretiroduna

    Erretiroduna, Lagun Aroren erretiro-pentsioarekin, 65 urtetik beherakoa. (Kasu hauetan lan bizitzan

    • Gizarte Segurantzak egindako erretiroa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
    • Lagun Arok egindako ziurtagiria.
    • Gizarte Segurantzak egindako “Egungo lan-bizitzaren ziurtagiria” lanik egiten ez duela egiaztatzeko.

    GIZARTE SEGURANTZA

    LAGUN ARO

    GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA
    2. Erretirodun partziala duena
    • Gizarte Segurantzak egindako erretiroa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
    • Ez da beharrezkoa lan-bizitzaren ziurtagiria aurkeztea
    GIZARTE SEGURANTZA
    3.Lanik egiten ez duen 55 urtetik gorako ezintasun iraunkor osoko pentsioduna
    • Ezintasun iraunkor osoa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
    • Gizarte Segurantzak egindako “Egungo lan-bizitzaren ziurtagiria” lanik egiten ez duela egiaztatzeko

    GIZARTE SEGURANTZA

    GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

    4. Erabateko Ezintasun Iraunkor Osoko pentsioduna

    %65 edo gehiagoko ezintasun-mailara parekatzen da
    • Erabateko ezintasun iraunkor osoa egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa. (Horrelako ezintasunarekin ezin denez lanik egin, ez da beharrezkoa Lan-bizitzaren ziurtagiria eskatzea)
    GIZARTE SEGURANTZA

    5. Erabateko ezintasun handiko pentsioduna

    %65 edo gehiagoko ezintasun-mailara parekatzen da
    • Erabateko ezintasun handia egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa. (Horrelako ezintasunarekin ezin denez lanik egin, ez da beharrezkoa Lan-bizitzaren ziurtagiria eskatzea)
    GIZARTE SEGURANTZA
    6.Lanik egiten ez duen alargun-pentsioduna
    • Alargun-pentsioa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
    • Gizarte Segurantzak egindako “Egungo lan-bizitzaren ziurtagiria” lanik egiten ez duela egiaztatzeko

    GIZARTE SEGURANTZA

    GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

    7. Lanik egiten ez duen KOTIZATU GABEKO PENTSIOKO diru-sarrera edo gutxiago jasotzen duen pentsioduna

    (Zurztasunaren pentsioa barne)
    • Kotizatu Gabeko Pentsioa (5.164,60€ 2017 urterako, 14 ordainsaritan) baino gutxiagoko diru-sarrerak egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa
    GIZARTE SEGURANTZA
    8. Senideen aldeko pentsioa
    • Pentsioa egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa
    GIZARTE SEGURANTZA
    9. Ardurapean hartutako adin txikiko edo seme-alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoaren titularra edo eragilea
    • Kotizatu Gabeko Pentsioa (5.136,60€) baino gutxiagoko diru-sarrerak egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa
    GIZARTE SEGURANTZA
    10. Gizarte Larrialdiko Laguntzaren (GLL) titularra edo onuraduna)
    • Dagokion urtean Udalean egindako eta tramitatutako eskaera.
    • Udaleko Gizarte zerbitzuak, hilabete batetik beherako epean egindako laguntzaren jatorrizko ziurtagiria.(Kasu honetan ez da beharrezkoa egiaztatzea aurreko urtean laguntza jaso izanaren ziurtagiria).

    UDALA

    11. Kotizazio Gabeko Pentsioa (KGP), Gizarte Ongizateko Fondoa (GOF), Desgaituak Gizartean Integratzeko Legearen (LISMI) prestazioaren titularra eta Desbinkulazio-laguntza jasotzen duen titularra

    • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamenduak egindako laguntzaren jatorrizko ziurtagiria, hilabete batetik beherako epean emandakoa.
    GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

    12.Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren (DBE) edota Diru-sarrera Bermatzeko Laguntzaren (DBL) titularra edo onuraduna

    • DBE: Laguntzaren jatorrizko ziurtagiria, hilabete batetik beherako epean.
    • DBL: Laguntzaren jatorrizko ziurtagiria, hilabete batetik beherako epean.
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamendua
    13.Estatuko Enplegu Zerbitzuak (SEPE) emandako diru-laguntzetako baten titularra edo Txertaketarako Errenta Aktiboaren titularra
    • Diru-laguntzaren ziurtagiria SEPEK hilabete batetik beherako epean egindakoa

    INEM

  5. Familia Ugariaren txartela eskuratzeko entregatu beharreko dokumentuak eta bete beharreko baldintza:
    • Txartel arruntaren dokumentazio bera.
    • Egiaztatuko da Familia Ugariaren agiria indarrean dagoela.

GGLAk erabiltzaileari egokitzat jotzen duen informazioa eskatzeko eskubidea gordetzen du.

Dokumentazioa entregatzeko hiru modu daude:

  • Salmenta-guneetan.
  • Posta bidez: 10 Posta Kutxatila - 20130 Urnieta.
  • Internet bidez.
  • Erabiltzaileen arreta zentrua (CAU: C/Easo 74-1º Donostia)

GAINERA, HONAKO KASU HAUETAN:

  • ESKATZEN DENAREN MOTA BEREKO TXARTELA GALDU / OSTU / HAUTSI IZANEZ GERO: Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta eta NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia. Adingabekoaren kasuan, horrek NAN-a badu, horren fotokopia, eta ez badu familia- liburuaren fotokopia (adingabekoa agertzen den orrialdea), baita tutorearen NAN-aren, AIZ-aren edo pasaportearen fotokopia. Txartela galdu/hautsi edo Lurraldebus txartela izanda, gisa bereko Mugi eskatzeak aurreko txartelaren baja sorraraziko du. Txartela hautsi bazaizu, eskabidearekin batera entregatu.
  • TXARTEL AKASTUNA BALDIN BADA, ERABILTZAILEAK ERRURIK IZAN GABE (Ez dira 5 euro ordaindu behar):
  1. Inprimatze-akatsak: Harremanetan jarri GGLArekin; akatsa zuzenduko zaizu eta txartel zuzena jasotzean akastuna entregatu beharko duzu (6 hilabeteko epean jaulki zenetik).
  2. Txartela ez da erabilgarria: Txartela salmenta-puntuan entregatu, eta labur adierazi zerk huts egiten duen; saltokian bertan jasoko duzu txartel berria (4 urteko berme-epea).
  • ADIERAZITAKO TXARTELA IRAUNGI IZANAGATIK BERRITZEA (Ez da txartela itzuli behar):
  1. Mota bereko txartela eskuratzeko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzu, argazkia salbu.
  2. Eskabidea bete zenuenetik zazpi lanegun pasa eta gero, eskatu iraungipen-data eguneratzea laguntza bidez kargatzeko saltoki- sareko edozein salmenta-puntutan (Ezin da eguneratu ez kargatzeko makina automatikoetan, ezta Internet bidez ere). Data berria txartelaren txipean erregistraturik geratuko da, eta emango dizuten frogagirian egiaztatuko duzu.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

info@mugi.eus

943 000 117