Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Turista

Turista

Ez zara Gipuzkoan bizi, baina Gipuzkoa ezagutu nahi duzu? MUGI eta BasqueCard txartelei esker Gipuzkoako garraio publikoak erraztazun handiak ematen dizkizu.

Ezagutu itzazu gure bazterrak eta mugi zaitez era arin, eroso eta iraunkor batean.

BasqueCard txartela

Pakete turistiko bat eta garraio publikoan egin daitezkeen bidaiak uztartzen duten txartelak dira eta Donostiako Turismo bulegoetan eta San Sebastian Region bulegoan lor daitezke 21 edo 41 eurotan.

Mugi Txartel Anonimoa

Berehala eros daitezke Mugiren edozein eskaera puntutan eta soilik 5 eurogatik.

Titulartasunik gabeko txartela da, edo inpertsonala, taldeentzat egokia (ikastetxe, enpresa, etab.) %32 deskontuak eskaintzen ditu eta pertsona batek baino gehiagok erabil dezake aldi berean (multibalidatua):

  • DBusen: Aldi berean bidaiari kopurua mugagabea onartzen du, betiere horien guztien bidaia ordaintzeko nahikoa saldo badago. Txartela bidaiari bakoitzeko balioztatuko da.
  • Lurraldebusen: Gehienez ere, 9 bidaiari aldi berean. Eragiketa hau gidariaren laguntzarekin egin behar da eta ondorioz, ez da jaitsiera balioztatu behar
  • Euskotrenen Bidaiari batek bakarrik erabil dezake aldi berean bidaia bakoitzeko.

Turistentzako lotura interesgarriak

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

info@mugi.eus

943 000 117