PASAIAKO TXALUPA MUGI SISTEMAN INTEGRATUKO DA MARTXOAREN 6TIK AURRERA

Bihartik aurrera, erabiltzaileek Mugi txartelarekin ordaindu ahal izango dute zerbitzua. Tarifa hiri barneko autobusetan aplikatzen den «hiribusa 1» tarifaren antzekoa izango da; hau da, bidaia 0,48 eurokoa izango da joan den urtarrilean onartutako hobarien ondoren.

Zerbitzua sisteman integratzeak mesede egingo die zerbitzu hori Pasai San Pedrotik Donibanera igarotzeko erabiltzen duten 100.000 gipuzkoar ingururi.

Azahara Domínguez: «Pasaiako txalupa Mugi sisteman integratzea beste urrats bat da Estatuan aitzindaria eta erreferentziazkoa izango den tarifa-sistema bat izan dezagun gipuzkoar guztiok. Sistema horrek erabileragatiko hobariak eta deskontu bereziak eskaintzen dizkie beharrik handiena duten kolektiboei, eta Gipuzkoa jasangarriago eta bidezkoago bat eraikitzen laguntzen du, inor atzean gera ez dadin».

 


 

Pasaian, 2024ko martxoaren 5ean. Pasaiako txalupa Itsas Zerbi enpresak kudeatzen du eta 100.000 gipuzkoar ingururi ematen die zerbitzua; bihartik, martxoaren 6tik aurrera, Mugi sisteman sartuko da. Horrela, erabiltzaileek Mugi txartelekin ordaindu ahal izango dute zerbitzua, eta gainerako garraiobideetan aplikatzen diren deskontu eta hobari berberak aplikatuko zaizkie.

Horrela adierazi du astearte honetan Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidenteorde eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Bide Azpiegituretako diputatu Azahara Domínguezek. Azaldu duenez, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak eta Itxas Zerbik sinatutako hitzarmenak lau urteko iraupena duen akordio bat jasotzen du, zortzi urtera arte luza daitekeena.

Txaluparen erabiltzaileek gaurtik aurrera «hiribusa 1» tarifa izango dute, hiri barneko autobusetan aplikatzen denaren antzekoa; hau da, bidaia 0,48 eurokoa izango da joan den urtarrilean onartutako hobarien ondoren.

Gainera, Mugi txartelen bidez ordaintzen duten pertsonei beste garraiobide batzuetarako doako aldaketak aplikatuko zaizkie, eta 6 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute.

«Pasaiako txalupa Mugi sisteman integratzea beste urrats bat da Estatuan aitzindaria eta erreferentziazkoa izango den tarifa-sistema bat izan dezagun gipuzkoar guztiok. Sistema horrek erabileragatiko hobariak eta deskontu bereziak eskaintzen dizkie beharrik handiena duten kolektiboei, eta Gipuzkoa jasangarriago eta bidezkoago bat eraikitzen laguntzen du, inor atzean gera ez dadin», adierazi du Azahara Domínguezek.

ATTG

L’ATTG offre à la province de Gipuzkoa le service de transport dont elle a besoin à chaque moment, en coordonnant les différents moyens et opérateurs et en améliorant l’information aux citoyens.

L’ATTG DE PLUS EN PLUS PROCHE DE VOUS.

Contact

Easo kalea 74, 1 C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117