Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Txartelak

Mugi txartelaren eskaera

Txartel eskaera

  • Prentsa saltokietan
  • Posta bidez
  • Internet bidez
  • CAU Easo Kalea 74 Donostia

Prentsa saltokietan

  1. Eskaera-orriaren inprimakia deskargatu hemen.
  2. Bete, inprimatu, sinatu eta beharrezko dokumentazioarekin entregatu, eskaerak kudeatzen dituzten Lurraldebus/Mugiko ohiko puntuetan (puntuak ikusteko sakatu hemen). 
  3. Zure txartela eskaera hau aurkeztu duzun leku berean jasotzeko, ziurtatu ezazu salmenta lekuan eskaeraren kodea jarri dutela eskaera orrian eta zuri emango dizuten frogagirian.

Oharra: ez dira onartuko helbide elektronikoz jasotako eskaerak.

POSTA BIDEZ

  1. 5 euro sartu behar dituzu (txartelaren prezioa) kontu honetan: ES30 2095 0611 01 1076343440. Adieraz ezazu argi, ordainketaren erreferentzian, zure IZENA, ABIZENAK eta NAN. Hori egin ezean eskaera atzeratu egin daiteke. Eskatzen duzun txartel bakoitzeko diru sarrera bat egin behar duzu.
  2. Eskaera-orriaren inprimakia deskargatu hemen.
  3. Deskargatutako orria bete. Eremu guztiak betetzea derrigorrezkoa da, bestelakorik esaten ez bada.
  4. Bidali eskaera-orria, ordainketaren egiaztagiria eta eskatutako txartelaren arabera beharrezkoa den gainerako dokumentazioa (eskaera orriaren atzealdean ageri dira zein diren) Urnietako (20130) 10. posta kutxatilara. Jarraibideak.

INTERNETEN BIDEZ
Argibideak

  1. 5 euro sartu behar dituzu (txartelaren prezioa) kontu honetan:

    ES30 2095 0611 0110 7634 3440
    BIC: BASKES2BXXX
    IBAN: ES30 2095 0611 0110 7634 3440

    Adieraz ezazu argi, ordainketaren erreferentzian, zure IZENA, ABIZENAK eta NA. Hori egin ezean eskaera atzeratu egin daiteke. Eskatzen duzun txartel bakoitzeko diru sarrera bat egin behar duzu.

  2. Bete jarraian azaltzen den inprimakia. Eremu guztiak bete beharrekoak dira, bestelakorik esaten ez bada.
  3. Erantsi eskatu duzun txartel motarako behar den dokumentazioa. Egiaztatu eskaneatutakoaren kalitatea, txartela ongi atera dadin.

Formularioa bete

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

943 000 117