AZAHARA DOMÍNGUEZ, GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZAREN (GGLA) LEHENDAKARIORDEAK, BATZAR NAGUSIAK, BERAK HALA ESKATUTA, MUGI TXARTEL SOZIALAK ESKURATZEKO KASUAK ZABALTZEA ONARTZEA OSPATU DU

AZAHARA DOMÍNGUEZ, GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZAREN (GGLA) LEHENDAKARIORDEAK, BATZAR NAGUSIAK, BERAK HALA ESKATUTA, MUGI TXARTEL SOZIALAK ESKURATZEKO KASUAK ZABALTZEA ONARTZEA OSPATU DU

Loiuko aireportuarekin konektatzen duten Lurraldebuseko lineak 17 eurotik 3,35 eurora pasako dira Mugi pertsonalizatuarekin, martxoaren 18an zerbitzu hori Mugi sisteman sartu ondoren.

Loiuko aireportuarekin konektatzen duten Lurraldebuseko lineak 17 eurotik 3,35 eurora pasako dira Mugi pertsonalizatuarekin, martxoaren 18an zerbitzu hori Mugi sisteman sartu ondoren.

Deskargatu APP berria!

Bide - planifikatzailea







Kontsulta itzazu hemen
eskaera eta errekarga puntuak

MUGI APP
Bidaiatzeko modua ezagutzeko

Iraunkorra

Gertukoa

Modernoa

Erraza

Merkea

Plurala

Irisgarria

Deskargatu!

MUGI zerbitzuak

Erabiltzaileen arreta

Zure kontsulta guztiei irtenbidea aurkitzen diegu. Jar zaitez kontaktuan gurekin telefono zenbaki honen bitartez 943 000 117 edo bidali email bat helbide honetara: info@mugi.eus

Lineak eta ordutegiak

Ezagutu erabilgarri dauden linea guztiak eta hauen ordutegiak. Ezagutu zure beharrentzat aukera onena. Antolatu zure bidaiak!

mini-blog

Txartela eskatzeko eta kargatzeko puntuak

Ezagutu itzazu MUGI puntuak

mini-blog

Garraio iriskorra eta erregelamendua

Edozein pertsonak eskuragarri duen garraio-zerbitzua, mugikortasun-arazoak, komunikazio arazoak edota dibertsitate kognitiboa edo mentala izan edo ez.

"Mugikortasuna GUZTION funtsezko eskubidea da. Edonorentzat ESKURAGARRI DAGOEN ZERBITZUA gara; beti ingurumen lagunkoi, SEGURU ETA EROSO batean dihardugu."

Xorrola berria 01Ekainean Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) batzar orokorrak Oiartzungo Udala GGLAko kide izatea onartu ondoren, hilaren 1ean, Oiartzungo hiribusa MUGI sisteman sartuko da. Horrela, bada, orain arte MUGI txartela soilik txanpon-txartel gisa erabiltzeko aukera zegoen arren, orain, Gipuzkoako gainerako garraiobideek eskaintzen dituzten baldintza berdinak eskainiko ditu Xorrolak.

 

Hortaz, hiribusa erabiltzen duten bidaiariek MUGI sistemak eskaintzen dituen tarifa, hobari eta deskontuez baliatzeko aukera izango dute. Hala, tarifa-esparru berriak abantailak ekarriko dizkie MUGI txartel pertsonalizatua darabilten erabiltzaileei; izan ere, % 47ko, % 57ko eta % 90eko deskontua izango dute (lehenengo bidaietan % 47koa; 21. eta 50. bidaien artean % 57koa; 51. bidaiatik aurrera % 90ekoa). Gainera, sisteman integratzearen ondorioz, gazteek doan bidaiatuko dute 51. bidaiatik aurrera.

Bestalde, hiribusa lurraldeko beste garraiobide batzuetara heltzeko erabiliz gero, hala nola Euskotren edota Lurraldebuseko autobusetara, indarrean sartzen den sistemak % 75eko deskontua aplikatuko du txartel merkeenaren gainean; hau da, egingo diren bi bidaietatik txartel garestiena osoa kobratuko den arren merkeenaren % 25 soilik ordaindu beharko da, zein ordenatan erabili diren kontutan izan gabe.

Beraz, GGLAk beste urrats sendo bat eman du lurralde osoko garraio sistema ikuspegi bakar baten azpian batzeko bidean; GGLAk garraio ereduaren iraunkortasun eta irisgarritasunaz arduratzeko duen egitekoarekin bat, egungo eta etorkizuneko garraiobide sareen eta zerbitzuen hobekuntzaren erakusgarri da Xorrolaren integrazioa.

Antonio Aiz Salazar GGLAko lehendakariak adierazi duenez, “beste pausu berri bat ematen da, etorkizuneko garraio sistema osatuz, oiartzuarrak irailetik aurrera posible izango baitute MUGI sistemaren onurez gozatzea”. Aiz “erakunde ezberdinen arteko elkarlanaren alde” agertu da, bere ustetan “hau baita herri, eskualde eta lurralde ezberdinen artean garraio sistema integratu bakar bat osatzeko errezeta”. Prest agertu da Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzatik “bide horretan sakontzeko” eta “garraio sistema bateratuaren aldeko herri akordio bat” sustatzeko deia egin du.

Operadore bazkideak

 

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117