Komunika zaitez

Sentitu kulturaren parte Mugirekin

.

Mugik Donostia Zinemaldiko alfonbra gorriraino hurbilduko zaitu kulturaz goza dezazun. Zinemaldiko egunetan, irailaren 18tik 26ra, garraio publikoko zerbitzu bereziei probetxua ateratzeko aukera izango duzu, Kursaal bertara iritsi ahal izateko.

Urtero bezala, kulturaz betetako egun hauetan ekintza desberdinak antolatu dira, besteak beste, zine emanaldiak, aktoreen agerraldiak, aurkezpenak, hitzaldiak eta prentsaurrekoak. Mugik guzti hauetara azaltzeko aukera eskainiko dizu Donostiara hurbilduko zaituzten autobus eta tren zerbitzuen bitartez.

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117