Komunika zaitez

Europako Mugikortasun Astean 1.500 MUGI txartel pertsonalizatu egiteko eskaera jaso da

MUGIguneak harrena ona eta parte hartze handia izan du hiru egunetan

Europako Mugikortasun Astearen harira Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailarekin elkarlanean antolatutako ekintzak harrera oso ona izan dute.  Horren erakusle dira MUGI txartel pertsonalizatua egiteko jasotako eskaerak eta Gipuzkoa plazako MUGIgunetik hiru egunetan igarotako bisitari kopuruak.

IMG 20180921 WA0010

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) aurkeztutako datuen arabera 3.614 MUGI txartel pertsonalizatu berri egin dira Europako Mugikortasun Astean, horietatik guztietatik 1.471 dira txartelaren eskaera lehen aldiz egin duten pertsonak. Zenbaki horiek astero egiten diren 2.000 txartelen bataz bestekotik gora kokatzen dira (txartel berriak, galdutakoak, apurtutakoak, kolektibo aldaketak barne hartuta). Gorakada hori, erakundeek egindako promozioaren ondorioa da, izan ere, Europako Mugikortasun Astean zehar egindako eskaera guztiek txartelaren kostua (5€) berreskuratzeko aukera izan dute, diru kopuru hori txartelaren saldoan txertatuta.

Oro har, eskaerak baimena duten salmenta guneetan, webgunean eta Gipuzkoa plazan kokalekua izan duen MUGIgunean egin dira. MUGIguneak txartel eskaerak kudeatzeaz gain 300 pertsonaren kontsultak eta zalantzak argitu ditu hiru egunetan.

Zalantzarik gabe infoMUGI izan da bisitari gehien jaso duen espazioa, MUGIplana gunearekin batera. Bertan, MUGI txartela erabiliz aisialdirako alternatibak eskaini dira. Horrez gain, gune horretan hiru esperientzia gastronomikoren zozketa egin da. Orotara, 700 pertsona inguruk bete dute zozketan parte hartzeko formularioa.

MUGIberdea arrakasta handiko espazio bilakatu da. Egunero ilara handiak egon dira bizikleten doako azterketa teknikoak egiteko eta estimazioen arabera ehun bizikleta inguru errebisatu dira – azterketa bakoitzean igarotako denbora 7 minutukoa izan da –. MUGIosasuntsu, digitalMUGI eta MUGImunduak ere beren protagonismoa bereganatu dute eta egitasmoaren helburua lortzeko beren hondar alea jarri, garraio publiko jasangarria eta MUGI txartela sustatzea.

Balorazio positiboa

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailak Europako Mugikortasun Astearen harira antolatutako ekintzen balorazio positiboa egin dute. “Egin eta eskatutako txartel pertsonalizatu berriak ekimenaren eta MUGI txartelak duen arrakastaren eta indarraren erakusle dira. MUGIguneari esker, gainera, herritarrengana iristea lortu dugu, garraio publikoaren erabilera eta elkarreragingarritasuna sustatzeko. Helburuak betetzeaz haratago, egindako esfortzuak, gainera, jendearengan gerturatzeko baliagarri izan da.

Egitasmoak izandako arrakasta ikusita Europako Mugikortasun Astearen harira egindako ekintzak egiten jarraitzea ez da baztertzen. “Oraindik goiz da aurtengoa lehen edizioa dela esateko, baina konbentzituta gaude mota honetako egitasmoak beharrezkoa direla, herritarrak kontzientziatu eta garraio publiko jasangarria balioan jartzeko”.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117