Txartelak

MUGI txartelaren eskaera

Eskatu edo berritu ezazu zure MUGI txartela, Interneten bidez, bost minututan.

Txartel eskaera

  • Interneten bidez
  • Prentsa saltokietan
  • EAZ:  Easo Kalea 74,1   Donostia

INTERNETEN BIDEZ

PRENTSA SALTOKIETAN

  1. Eskaera-orriaren inprimakia deskargatu hemen, Jarraibideak.

  2. Bete, inprimatu, sinatu eta beharrezko dokumentazioarekin entregatu, eskaerak kudeatzen dituzten MUGIko ohiko puntuetan (puntuak ikusteko sakatu hemen). 

  3. Zure txartela eskaera hau aurkeztu duzun leku berean jasotzeko, ziurtatu ezazu salmenta lekuan eskaeraren kodea jarri dutela eskaera orrian eta zuri emango dizuten frogagirian.

          Oharra: ez dira onartuko posta elektronikoz jasotako eskaerak.

GAINERA, HONAKO KASU HAUETAN:

  • ESKATZEN DENAREN MOTA BEREKO TXARTELA GALDU / OSTU / HAUTSI IZANEZ GERO: Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta. Txartela galdu/hautsi edo Lurraldebus txartela izanda, gisa bereko MUGI txartela eskatzeak aurreko txartelaren baja sorraraziko du. Txartela hautsi bazaizu, eskabidearekin batera entregatu.

 

  • TXARTEL AKASTUNA BALDIN BADA, ERABILTZAILEAK ERRURIK IZAN GABE (Ez dira 5 euro ordaindu behar):
  1. Inprimatze-akatsak: Harremanetan jarri GGLArekin; akatsa zuzenduko zaizu eta txartel zuzena jasotzean akastuna entregatu beharko duzu (6 hilabeteko epean jaulki zenetik).
  2. Txartela ez da erabilgarria: Txartela salmenta-puntuan entregatu, eta labur adierazi zerk huts egiten duen; saltokian bertan jasoko duzu txartel berria (4 urteko berme-epea).
  • ADIERAZITAKO TXARTELA IRAUNGI IZANAGATIK BERRITZEA (Ez da txartela itzuli behar):
  1. Formularioa betea eta dokumentazioa soilik txartel sozialen kasuan.
  2. Eskabidea bete zenuenetik zazpi lanegun pasa eta gero, eskatu iraungipen-data eguneratzea laguntza bidez kargatzeko saltoki- sareko edozein salmenta-puntutan (Ezin da eguneratu ez kargatzeko makina automatikoetan, ezta Internet bidez ere). Data berria txartelaren txipean erregistraturik geratuko da, eta emango dizuten frogagirian egiaztatuko duzu.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117