Articles

Gaurtik aurrera, Donostiako Easo kaleko erabiltzailearen arreta zerbitzuaren ordutegia honakoa izango da:

  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 09:00etatik 15:00etara
  • Astearte eta ostegunetan: 09:00etatik 18:00etara

 

Gogoan izan!

  • Aldez aurretiko hitzorduarekin soilik artatuko da.
  • Hitzordua gutxienez 24 ordu lehenago eskatu behar da, www.mugi.eus webgunean edota 943 000 117 telefonoan.
  • Musukoarekin etorri behar zara, artatua izan nahi baduzu.

Donostiako Easo kaleko 74. zenbakian dagoen erabiltzailearen arreta bulegoa irekita dago, Koronabirusaren krisiaren ondorioz itxita egon ostean.

ADI !!

  • Aldez aurretiko hitzorduarekin soilik artatuko da.
  • Hitzordua gutxienez 24 ordu lehenago eskatu behar da, www.mugi.eus webgunean edota 943 000 117 telefonoan.
  • Gogoan izan musukoarekin etorri behar zarela, artatua izan nahi baduzu.

Egoerak onera egin duenez, segurtasun neurrik betez, autobusetan aurreko atetik sartu beharko da jada.

  • MUGIa multibalioztatu ahal izango da; hau da, aldi berean txartel anonimo berarekin pertsona batek baino gehiagok bidaiatu ahal izango dute.
  • Web bidezko kargak berri aktibatu ahal izango dira autobusetan.

COVID-19 pandemiak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko ezarritako alarma-egoerak galarazita, teknikoki ezinezkoa izan zen tarifa eta deskontu berriak apirilaren 6an indarrean sartzea. Horrela, bada, baldintza teknikoek oztopatu ezean, uztailaren 6an sartuko dira tarifa berriak indarrean.

  • Deskontu handiagoak MUGI txartela erabiltzeagatik: lehen 20 bidaietan, deskontua % 48koa izango da; eta 21. bidaiatik 50.era bitarte, % 58koa.
  • Kolektibo ezberdinek jasotzen dituzten hobariak mantendu egingo dira, sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde.

Tarifak 2020

 

More

ATTG

L’ATTG offre à la province de Gipuzkoa le service de transport dont elle a besoin à chaque moment, en coordonnant les différents moyens et opérateurs et en améliorant l’information aux citoyens.

L’ATTG DE PLUS EN PLUS PROCHE DE VOUS.

Contact

Easo kalea 74, 1 C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117