MUGI sistemak jaso du aurtengo “Guztiok Mugituz” saria

Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta inklusiboa sustatzen duen sistema da MUGI; eta sariak gipuzkoarrei eskaintzen dien zerbitzu bateratua balioan jartzen du.

Duela bi urte, Gipuzkoako Foru Aldundiak #GuztiokMugituz saria emateari ekin zion, irisgarritasun unibertsalaren aldeko apustua egiten dutenei omenaldi txiki bat egiteko asmoz. Izan ere, sariaren bidez, Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailetik mugikortasun jasangarri eta inklusiboa bultzatzen duten ekimenek burututako lanaren aitorpena egin nahi dute.

  

Saria

 

Inklusioa eta irisgarritasuna lortzeko asmoz, eta MUGI sistemak garraio zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamendua onartua du, non guztiek garraio publikoa erabiltzea ahalbidetzen duen zerbitzu unibertsala sustatzeko neurriak zehazten diren.

Mugikortasuna oinarrizko eskubidea da herritar guztientzat; eta zerbitzua edozein pertsonarentzat irisgarria, ingurune abegitsuan eskainia eta guztientzat seguru eta erosoa izateak eragina du gizarte osoaren bizi-kalitatean. Diseinu unibertsala onuragarria da adin guztietako eta gaitasun guztietako pertsona guztientzat, eta MUGI sistemak horretan egiten du buru belarri lan.

MUGI sistemaren betebeharra da eskura dituen tresna guztiak erabiltzea pertsonen irisgarritasuna eta mugikortasuna bermatzeko: eta, horrela, pertsona guztiek, eta bereziki mugikortasun murriztua, komunikatzeko zailtasuna edo bestelako muga psikiko edo sentsoriala dutenek, aldi baterako edo behin betiko izan, garraio-zerbitzua erabili eta gozatu ahal izango dutela bermatzeko eginbeharra du.

Sistemak eta txartelak eskaintzen dituen eskubide eta abantaila guztiez aprobetxatzeko asmoz, gero eta gipuzkoar gehiago dira sistemara atxikitu direnak. Izan ere, azken datuen arabera, pasa den urtean baino 1.500.000 inguru bidaia gehiago gauzatu dira aurten. Horrela, 2019ko orain arteko hilabeteetan % 3 pasa igo dira egun MUGI sistemaren baitan dauden garraiobideetan egindako bidaiak.

Bestalde, eta zalantzarik gabe, behar handienak dituzten eta zailtasunak dituzten gipuzkoarrei laguntzeko helburuarekin sortutako sistema da MUGI. Hain zuzen ere, urtez urte, sistemak hobariak eskaini dizkie gipuzkoarrei —2018. urtean 6.359.336 euro—, eta etorkizunean ere hala egiteko erabaki eta asmo irmoa du, 2019 urtea 7.000.000 euro inguruko hobariekin amaituko delarik.

Horrela, bada, “Guztiok Mugituz” hirugarren edizio honetan, lanegunetan batazbeste 200.000 erabiltzaile inguru dituen eta gipuzkoar guztiona den MUGI sistema izan da saritua, etorkizun garbi, sozial eta kohesionatu baten aldeko lanarengatik.

Eskerrik asko guztioi posible egitearren!

 

ATTG

The ATTG offers Gipuzkoa the transport service it needs at every moment, coordinating the different means and operating companies, as well as improving information for citizens.

ATTG CLOSER TO YOU.

Contact

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117