MUGIren erabateko elkarreragingarritasuna Araban

TUVISA

  • Irailaren 20tik aurrera, astelehena, MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da Arabako garraio zerbitzu publiko guztietan.
  • Egun horretatik aurrera, Gasteizko hiribusean, TUVISAn, Gipuzkoako garraio txartelarekin ere bidaiatu ahal izango da.
  • Arabako BAT txartel arruntarekin ordaintzen den tarifa bera ordainduko da.

 Txartel bakarraren elkarreragingarritasuna sustatu eta ezartzeko azken urratsa eman dute Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Arabako Foru Aldundiak. Izan ere, 2021. urterako aurreikusita zegoen bezala, irailaren 20tik aurrera MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da TUVISAn, Gasteizko hiribusetan.

Horrela, bada, MUGI txartelak Arabako lurraldean elkarreragingarritasun osoa eskaintzen du; 2015etik Gasteizko tranbian MUGIarekin bidaiatu daiteke, eta 2021eko martxoaren 1etik aurrera AlavaBuseko hiriarteko autobus zerbitzu guztietan.

Ondorioz, gipuzkoarrentzat dagoeneko identitate-ikurra den garraio publikoko MUGI txartelak aurrerapauso erraldoia eman duela zalantzarik ez dago. Garraio publikoaren erabilera sustatzen dute horrelako urratsek, eta bidaiariei pizgarri fokalizatuen eskemetarako sarbidea errazten die.

2014an, EAEko hiru lurraldeetako agintariek lurraldeen arteko garraio publikoaren elkarreragingarritasuna hartu zuten helburu gisa; hau da, MUGI, BAT eta BARIK txartelak lurralde guztietan erabiltzeko aukera ematea, horretarako Master Plan zehatz bat idatziz eta jarraitu beharreko mugarriak ezarriz. GGLAk datozen hilabeteetan Master Plana osatzen jarraitzeko konpromisoa du; eta hurrengo mugarria Bizkaian aurreikusten da, Bilboko metroan.

 

Tarifen ezaugarriak

Bidaiatzeko ordainduko diren tarifak BAT txartela arruntarekin ordaintzen diren berak izango dira. Hortaz, MUGI txartelarekin, TUVISAn bidaiatzean, soilik 0’60 € ordainduko dira.

Gainera, azpimarratu beharra dago, azken finean, MUGI txartelak baldintza hobeagoak eskainiko dizkiela gipuzkoarrei; izan ere, Arabako garraio publikoetan BAT txartelaren tarifa bera eskaintzeaz gain, Gipuzkoan MUGI taldeko txartelek ere hobariak jasoko dituzte bai bidaiatzerakoan, bai diru-kargak egiterakoan.

ATTG

The ATTG offers Gipuzkoa the transport service it needs at every moment, coordinating the different means and operating companies, as well as improving information for citizens.

ATTG CLOSER TO YOU.

Contact

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117