MARTXAN DIRA MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEN LAGUNTZAILE-TXARTELAK, GIPUZKOAKO GARRAIO PUBLIKOAN DOAN BIDAIATZEKO

MARTXAN DIRA MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEN LAGUNTZAILE-TXARTELAK, GIPUZKOAKO GARRAIO PUBLIKOAN DOAN BIDAIATZEKO

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egindako proiektu batean, "Laguntzailearen txartela" eskatzeko aukera ematen die Mugi txartelaren titularrak diren eta mendekotasun egoera aitortua duten pertsonei, laguntzaileek Gipuzkoako garraio publikoan doan bidaiatu ahal izan dezaten.

 


 

Donostia / San Sebastián Jadanik abian jarri dute Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean luzaroan landutako egitasmoa. Hain zuzen ere, doako laguntzailearen irudia itsuez eta gurpil-aulkian ibiltzen diren mendeko pertsonez gaindi beste kolektibo batzuetara zabaldu ahal izatea.

Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak txartel berri bat aktibatu du, garraio publikoan doan bidaiatzeko aukera izan dezaten mendekotasun egoeran dauden pertsonek, itsuek edo ikusmen-urritasun larria dutenek eta gurpildun aulkien erabiltzaileek.

“Mendetasuna duten pertsonei ez ezik, haien laguntzaileei ere garraio publikorako sarbidea erraztu behar diegu. Lankidetza honekin, urrats berri bat ematen dugu Gipuzkoa lurralde kohesionatuagoa eta bidezkoagoa izan dadin”, adierazi du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintzaritzaren lehendakariordea eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek.

Eskaera
Garraio publikoa erabiltzeko beste pertsona baten laguntza behar duten kolektibo horietako pertsonek (30.000 inguru) apirilaren erdialdetik Aldundiaren informazio-gutun bana jaso dute beren etxeetan, txartela lortzeko prozedura azalduz.

Txartela eskatzeko, Aldundiak jarritako baldintzak betetzeaz gain, beharrezkoa da Mugi txartelaren titularra izatea. Izan ere, Laguntzailearen txarteleko datu pertsonalak bat etorriko dira Mugi txartel pertsonalizatuan agertzen direnekin, eta iraungitze-data ere izango du. Laguntzaile-txartela eskatu eta gutxi gorabehera, hilabete geroago jasoko dute txartela etxean.

Txartel hori duten pertsonek baino ez dute izango laguntzaile batekin doan bidaiatzeko eskubidea.

Erabilera
Mendekotasuna duten erabiltzaileek bidaia ordaintzeko Mugi txartela erabiltzen dutenean, laguntzaileek Laguntzailearen-txartela erakutsi beharko diete autobus gidariei eta hauek doako tiketa emango diete.

Trenean, berriz, laguntzaileek lehiatilan eskatu beharko dute doako txartela. Txarteldegirik gabeko geltokietan interfonoa baliatu beharko dute komunikatzeko eta urrunetik pasabidea irekitzeko.

Salbuespena
Sei urtetik beherakoen kasuan, ez daukate Mugi txartel pertsonalizaturik, hortaz, Laguntzailearen-txartela baino ez dute aurkeztuko. Haurrari doako tiketa emango dio gidariak, eta laguntzaile helduari, berriz, doako laguntzaile tiketa.

ATTG

The ATTG offers Gipuzkoa the transport service it needs at every moment, coordinating the different means and operating companies, as well as improving information for citizens.

ATTG CLOSER TO YOU.

Contact

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117