2025eko abenduaren 18tik aurrera, MUGI txartela Bilbobus eta Bizkaibus autobus-zerbitzuetan erabili ahal izango da. Aurrerapauso honek garraio-sistemen arteko elkarreragingarritasuna indartzen du, eta lurraldeen arteko joan-etorriak errazten ditu, txartela aldatu beharrik gabe bidaiatzeko aukera emanez.
Neurri hau abenduaren 16an, asteartean, indarrean sartu zen beste urrats bati gehitzen zaio: egun horretatik aurrera, Barik (Bizkaia) eta BAT (Araba) txartelak Lurraldebus sarean onartzen dira, Gipuzkoara beste lurraldeetatik mugitzen diren pertsona erabiltzaileentzako sarbidea erraztuz eta bidaiaren esperientzia hobetuz.
Bi aurrerapausoak garraio-operadoreen eta garraio-agintaritzen arteko lankidetzaren emaitza dira, helburu komun batekin: herritarrentzat sistema integratuago, eskuragarriago eta erosoago baterantz aurrera egitea.
Sistema integratu baterantz, urrats bat gehiago
MUGI txartelaren erabilera Bilbobus eta Bizkaibus sareetara hedatzeak, eta Barik eta BAT txartelen onarpenak Lurraldebusen, lurraldeen arteko konektibitatea eta bidaiaren jarraitutasuna indartzen dituen mugikortasun-eredua sendotzen du.
Mugitzeko erraztasun handiagoa
Elkarreragingarritasunak izapideak sinplifikatzen ditu eta garraio publikorako sarbidean oztopoak murrizten laguntzen du, mugikortasun arinago eta jasangarriago baten alde eginez, lurraldeen arteko kohesioa indartuta.





info@mugi.eus
943 000 117