Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Erabiltzaileen arreta

Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak

Garraio-enpresa eragileen ibilgailu guztietan nahiz instalazio finkoetan, une bakoitzean indarrean dagoen erreklamazio-orria eskatu eta eskuratzea, zerbitzua ematearekin zerikusia duen edozein erreklamazio jarri ahal izateko.

Zerbitzuaren titularra den Administrazioak zainduko du pertsona guztiek zerbitzu horren ezaugarri, baldintza, funtzionamendu eta tarifei buruzko edo bestelako gorabehera, kexa, iradokizun edo erreklamazioei buruzko informazioa pixkanaka jaso edo kontsultatzeko aukera izatea, edozein formatu irisgarritan, jatorria eta euskarria zein den ere. 

Adierazitako formatu irisgarri eta hautazko horiek honakoak izan daitezke, besteak beste: karaktere handiak, hizkera erraza, braille, teknologia moldagarriaren bidezko komunikazio elektroniko irisgarriak eta audio-zintak edo antzekoak.

Horrez gain, garraio-enpresa eragileek erabiltzaileei jakinaraziko diete erreklamazio-liburua edota erreklamazio-orriak badaudela.


Erreklamazio-liburua edota -orriak

Garraio-enpresa eragileek erreklamazio-liburuak edota -orriak jarriko dituzte erabiltzaileen eskura, bidaiariek kexak eta erreklamazioak egin eta zerbitzuaren titularra den Administrazioak horien berri izan dezan.

Liburuaren ale bat edo erreklamazio-orrien kopuru nahikoa egongo dira erabiltzaileen eskura leku hauetan:

  1. Tiketak emateko baimendutako instalazio finkoetan.
  2. Tiketak emateko baimendutako instalazio finkorik ez dagoen lekuetan geldialdiak egiten dituzten zerbitzuetako ibilgailu guztietan.

Erreklamazioak egingo dira zerbitzua ohi bezala emateari eraginik ez sortzeko moduan, eta zerbitzua, ahal dela, ez da geldituko. Nolanahi ere, gidariek arreta emango diete adierazten zaizkien erreklamazioei, zerbitzua ohi bezala ematea ez, aldatzeko, ez kaltetzeko moduan eta gainerako bidaiariei eragozpenik ez sortzeko moduan; hori gertatzen bada, erreklamazioa garraio-enpresa eragileen instalazio finkoetan aurkeztuko da, edo ezarritako baliabide elektronikoen bitartez. 

Bidaiariak erreklamazioa egin eta garraio-enpresa eragileak erreklamazioa jaso eta gero, garraio-enpresak zerbitzuaren titularra den Administrazioari helaraziko dio aipatutako erreklamazioa hogeita hamar egun balioduneko epean, egokitzat jotzen dituen alegazioekin batera, eta erreklamazio-jartzailearen nahia onartzen duen ala ez adierazita.

Zerbitzuaren titularra den Administrazioak egokiak diren neurriak hartuko ditu, garraio-eragile guztiek, pixkanaka, erreklamazioak interneten bidez egiteko aukera eskain dezaten.

Mugirekin kontaktatu nahi baduzu, egin klik hemen.

Erreklamazio orria jaitsi.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

943 000 117