Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Txartelak

Mugi txartel motak

Sistemak barne hartzen ditu Lurraldebus txartela eta Mugi txartela. Bi txartel horiek hobari berberak eskaintzen dituzte, hortaz, Lurraldebus txartela duenak ez du Mugi txartel berria egin behar.

3 txartel eskaintzen dira:

  • Arrunta:
    • Txartelak titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu.
    • Mugi Sistemak eskaintzen dituen onurez gozatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.
    • Txartelaren jabeak egindako bidaiak soilik baliozkotu daitezke.

Tarjeta ordinaria

  • Hobariduna:
    • Titularrak zenbait baldintza betetzen dituela ziurtatzen duen txartel pertsonalizatua da.
    • Txartelak persona titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu.
    • Titularrak egindako bidaiak soilik baliozkotu daitezke.
    • Errekargan berariazko hobariak ematen ditu.

Tarjeta colectivos

  • Anonimoa:


Titulartasunik gabeko txartela da, edo inpertsonala, taldeentzat egokia (ikastetxe, enpresa, etab.) %32 deskontuak eskaintzen ditu eta pertsona batek baino gehiagok erabil dezake aldi berean (multibalidatua):

Tarjeta anonima

  • DBusen: Aldi berean bidaiari kopuru mugagabea onartzen du, betiere horien guztien bidaia ordaintzeko nahikoa saldo badago. Txartela bidairi bakoitzeko baliozkotuko da.
  • Lurraldebusen: Gehienez ere, 9 bidaiari aldi berean. Eragiketa hau gidariaren laguntzarekin egin behar da eta ondorioz, ez da jaitsiera baliozkotu behar.
  • Euskotrenen: Bidaiari batek bakarrik erabil dezake aldi berean bidaia bakoitzeko.


Txartel anonimoak 5 euro balio du eta 12 hilabeteko indarraldia izango du, kargatzen den egunetik hasita. Txartela kargatu zen azken egunetik 12 hilabete pasatzen direnean, desaktibatuta geratuko da. Dena den, txartelean zegoen saldoa ez da galduko, txartela berriz kargatzean aktibatu egiten baita bere saldoa berreskuratuz.

Txartel anonimoa prentsa-saltoki batzuetan eskura daiteke argazkirik eta bestelako dokumentaziorik eraman beharrik gabe. Garraio aldaketei dagokienez, txartel anonimoarekin Dbus – Dbus gehienez 31 aldaketa egin daitezke eta beste garraiobideetan gehienez 9. Datu pertsonalik ez duenez, ezin da Mugi Sisteman alta eman eta, beraz, ezin da kargatu APParen edo webaren bitartez.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

943 000 117