Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Kargatu zure Mugi/Lurraldebus txartela online

Zure Mugi/Lurraldebus txartela edozein momentutan eta edozein tokitatik errekargatu dezakezu Mugiren eremu pribatuan, APPetik edo webgunetik sartuta. Mugik erraz jartzen dizu!

Behin errekarga eginda, aktibatu egin beharko duzu, Lurraldebuseko autobusetan, Donostiako, Irungo, Errenteriako, Zarauzko urbanoetan, Kutxabank kutxazainetan edo PESAko leihatiletan. Berritasun gisa, azpimarratzekoa da Dbusen kasuan aktibazioa operazio bakarrean egiten dela, gidariarengana joan beharrik gabe. Txartela bidaia ordaintzeko makinatik pasatzea nahikoa da karga erabili ahal izateko, txartela aktibatzeaz gain, egin beharreko ibilbidea ordaintzen baita.

Diru karga hauek egin ahal izateko beharrezkoa izango da Mugi Sistemaren eremu pribatuan alta ematea Mugi APP edo www.mugi.eus webgune bidez.

23:00ak baino lehen egindako errekargak erabilgarri izango dira biharamuneko 5:00etatik aurrera. 23:00etatik aurrera egindakoak, ordea, egun bat beranduago izango dira erabilgarri.

Mugi sisteman alta ematea

Txartela errekargatzeko, mugimenduak ikusi ahal izateko eta txartel pertsonalizatuen frogagiriak ateratzeko, txartelak Mugi Sisteman alta eman behar dira. Horretarako, beharrezkoa da gune pribatuan sartzea eta bertan eskatzen den informazioa sartzea (NAN/NIE/ pasaportea, telefonoa, posta kodea, e-mail-a). Ondoren, e-mail bat jasoko duzu pasahitzarekin. Behin mezua jasota, operazio gehienak egiteko aukera izango duzu.

Alta txartel bakoitzagatik egiten da (ez erabiltzaile bakoitzeko) eta eskaeran erabilitako datu pertsonalak erabili behar dira. Adingabeen txartelei alta emateko orduan NANa edo eskaeran erabilitako dokumentua sartu behar izango da (berdin dio adingabeena, gurasoena edo tutorearena izan).

*Txartel anonimoak ezin dira Mugi Sisteman alta eman ez dutelako datu pertsonalik. Beraz, ezin dira mugimenduak ikusi, diru-kargak egin edo frogagiriak atera webgunearen bidez.

Nola eta noiz egongo da errekarga erabilgarri

Diru-kargak aktibatu ditzaketen operadoreak: Lurraldebuseko autobusak, Donostiako, Irungo, Errenteriako, Zarauzko urbanoak, Kutxabank kutxazainak edo PESAko leihatilak.

  • Euskotrenen eta Renfen ez da posible
  • Ez da posible gainontzeko hiriko autobusetan.
  • 5 euroko multiploen diru-kargak besterik ez dira onartuko, gehienez 100 euro.
  • 23:00ak baino lehenago egindako diru-kargak biharamuneko 5:00etatik aurrera erabiltzeko moduan izango dira (23:00en ostean egiten direnak egun bat beranduago izango dira erabiltzeko moduan).
  • Diru-kargak erabilgarri egoteko, beharrezkoa da autobusera sartzerakoan gidariari esatea diru-karga bat aktibatzeko duzula (eragiketa hau gidariak egin behar du). Behin hau eginda, txartela erabiltzeko moduan egongo da eta, beraz, egin beharreko bidaian erabili daiteke.
  • Donostiako urbanoen kasuan, bidaia balioztatzeko makinan egingo da aktibazioa, bidaia ordaintzen den momentuan; hau da, operazio bakarrean eta gidariarengana joan beharrik gabe.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

943 000 117