Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Ez galdu zure garraioa!

Mugi APParekin, ez duzu inoiz garraioa galduko.

Aplikazioarekin alarmak eta jakinarazpenak sortu ditzakezu zure garraioa zuk nahi duzun geltokira noiz iritsiko den jakin dezazun. Gogoratu, APPari esker, Gipuzkoako operatzaile guztien iritsiera-ordu guztiak jakin ditzakezu.

Alarmak sortzeko, jarraitu ondorengo pausoak:

  1. Aplikazioan, jo ezazu "Zure ingurua" atalera eta egin klik "Nire jakinarazpenak" botoian.
  2. Jakinarazpen berri bat gehitzeko, pantailaren goi-eskuinaldean dagoen "+" botoian sakatu.
  3. Zure garraioaren linea eta berau hartu nahi duzun geltokia aukeratu.
  4. Ondoren, jakinarazpena zein ordutan eta egunetan jaso nahi duzun zehaztu.

Honela, mugikorera jakinarazpen bat bidaliko dizugu zure garraioa iritsi baino 5-10 minutu lehenago, galdu ez dezazun.

MUGI APPa zurekin mugitzen da!

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

info@mugi.eus

943 000 117