Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Mugi

Zer da Mugi Sistema?

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratua da, eta aukera ematen du garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko.


Mugi Sistemak abantaila handiak ematen ditu Gipuzkoako garraio publikoa normalean darabilten pertsonei. Mugi oinarritzen da ordainketa-euskarri bakarrean eta zonifikazio komunean, horrela bermatzen digu eremu berean garraiobide desberdinetan egindako ibilbideen kostu bera, baita erabileragatiko deskontuak, línea-aldaketak eta txartel hobaridunak.

  • Mugik kontakturik gabeko teknologiarekin funtzionatzen du, bidaia baliozkotzeko nahikoa da txartela makinara hurbiltzea.

    • Hiriarteko zerbitzuetan (Lurraldebus eta ibilbide luzea),txartela makinatik pasa behar da bai igotzean eta bai jaistean. Autobusera igotzean, sarreran dagoen txartel-makinara hurbildu behar da txartela, gidariaren ondoan dagoenera edo gidariaren atzean dagoenera. Autobusetik jaitsi baino lehen, txartela, nahitaez, irteerako ate ondoan dagoen makinara hurbildu behar da. Bestela, lineako ibilbiderik luzeena ordainduko da, noizbehinkako txartelaren (paperezkoaren) prezioan.
    • Hiri-zerbitzuetan (Donostiako, IrungoErrenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko eta Lasarte-Oriako hiri-zerbitzuetan), autobusera igotzean bakarrik pasa behar da txartela makinatik.
    • Oiartzungo hiri-garraioan igoeran bakarrik baliozkotu behar da (Oiartzungo hiri-garraioan Mugi erabilgarria da soilik txanpon-txartel gisa) .
    • Gidariak lagundutako salmentetan, autobusetik jaisterakoan ez da txartela makinara hurbildu behar.
    • Euskotreneko tren zerbitzuetan, bai sarreran eta bai irteeran pasatu behar da. Bestela, 3 euroko penalizazioa ezarriko da.

    • Mugi txartelak 5 euro balio du, eta eskabidea egiten den unean ordaindu behar da.
    • Eskabidea salmenta-lekuan egiten bada, txartelaren zenbatekoa unean bertan ordainduko da, eta web bidez egiten bada, bi era hauetan: ES30 2095 5381 11 1076343440 kontu-zenbakian diru-sarrera eginez (txartel pertsonalizatuetan soilik), edota webgunean, banka elektroniko bidez (txartel pertsonalizatuetan soilik).
    • Eskaera postaz eginez gero, txartela ordaintzeko  5euro ES30 2095 5381 11 1076343440 kontu-zenbakian sartu. Sarrera egiterakoan oso argi adierazi IZENA, ABIZENAK ETA NAN zenbakia (datu hauek falta badira atzeratu daiteke eskaera prozesua). Egin diru sarrera eskatutako txartel bakoitzeko. Jeitsi hemen inprimakia eta bete, besterik esan ezean inprimaki-eremu guztiak bete behar dira, ondoren bidali eskaera ordainketaren agiriarekin eta eskatutako txartel motak eskatzen dituen agiri guztiekin (jeitsitako inprimakiaren atzeko aldean daude argibideak). Agiri guzti hauek postaz helbide honetara bidali: posta-kutxa 10, 20130 Urnieta.
    • Bestetik, Mugi txartel hobaridun Sozialaren eskubidea duten pertsonentzat, txartela doakoa izango da eskaera egiten den lehe aldian bada.
    • Txartela berritzeagatik 5 euro ordaindu behar da, baina txartela lehen aldiz kargatzean itzuliko dira.

     

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

943 000 117