Ohiko galderak

Ohiko galderak

MUGI sistema

  • Zer da MUGI sistema?

    Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLAk) martxan jarritako tarifa-sistema bateratua da; eta aukera ematen du garraio publiko guztietan txartel berarekin bidaiatzeko.

    MUGI sistemak abantaila handiak eskaintzen dizkie Gipuzkoako garraio publikoa sarritan erabiltzen dutenei. Sistema ordainketa-euskarri bakarrean eta eremuen banatzean oinarritzen da; horrela, eremu berean garraiobide ezberdinetan bidaiatzean, tarifa berdina ordaintzen da.

    Sistemak doako ontzi aldaketak, deskontuak eta hobariak eskaintzen ditu.

  • Nork sustatzen du MUGI sistema?

    Gipuzkoako Tarifak Bateratzeko prozesua Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzak sustatu eta zuzentzen du, honako hauen partaidetzarekin:

    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Donostiako Udala
    • Irungo Udala
    • Errenteriako Udala
    • Eibarko Udala
    • Zarauzko Udala
    • Arrasateko Udala
    • Hernaniko Udala
    • Tolosako Udala
    • Lasarte-Oriako Udala
    • Oñatiko Udala
    • Oiartzungo Udala

    MUGI sistemako aldaketak partaide guztien artean erabakitzen dira.

  • Txartel hobaridunak zeintzuk dira?

    Txartel hobaridunak kolektiboren bateko txartelak dira; eta, erabiltzaileak txartela kargatzen duen bakoitzean, diru kopuru bat gehitzen zaio egindako diru-kargari.

    Txartel mota hau jasotzeko zenbait baldintza bete behar dira (baldintzak ikusi).

    Txartel hobaridunak edota kolektiboak honakoak dira:

    • Gazteak (6 urtetatik 25 urte bete arte): % 25ko hobaria.
    • Adinekoak (65 urte edo gehiago): % 108ko hobaria.
    • Ezinduak (% 65eko desgaitasuna dutenak edo gehiago edo mugikortasun murrizketa: 7 puntu edo %25a): % 108ko hobaria
    • Sozialak: % 108ko hobaria. Hurrengo egoeretan daudenak:

      • Lanik egiten ez duen 65 urtetik beherako erretiroduna.
      • Erretirodun partziala duena.
      • Lanik egiten ez duen 55 urtetik gorako Ezintasun Iraunkor Osoko Pentsioduna.
      • Lagun Aroren erretiro-pentsioa duen erretiroduna, 65 urte baino gazteagoa eta lanik egiten ez duena. (Kasu horretan, lan-bizitza erregimen bereziko altan agertze da, Gizarte Seguratzako erretirorako eskubidea izateko kotizatu egiten baitute.)
      • Erabateko Ezintasun Iraunkor Osoa duen pentsioduna.
      • Erabateko Ezintasun Handiko Pentsioduna.
      • Lanik egiten ez duen Alargun-Pentsioduna.
      • Lanik egiten ez duen Kotizatu Gabeko diru-sarrera edo gutxiago jasotzen duen Pentsioduna.
      • Senideen aldeko pentsioa
      • Ardurapean hartutako Adin txikiko edo seme-alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoaren titularra edo eragilea.
      • Gizarte Larrialdiko Laguntzaren (GLL) titularra edo onuraduna.
      • Kotizazio Gabeko Pentsioa (KGP), Gizarte Ongizateko Fondoa (GOF), Desgaituak Gizartean Integratzeko Legearen (LISMI) prestazioa eta Gizarte-inklusiorako laguntzaren titularrak (18-23 urte bitartekoak) (lehen Desbinkulazio-laguntza jasotzen zutenak).
      • Diru-sarrera Bermatzeko Erretaren (DBE) titularra edo onuraduna.
      • Estatuko Enplegu Zerbitzuak (SEPE) emandako diru-laguntzetako baten titularra edo Txertaketarako Errenta Aktiboaren titularra.
    • Familia ugaria:
      • Orokorra: % 25eko hobaria.
      • Berezia: % 100eko hobaria.

     

     

    Gazteak, Adinekoak, Ezinduak eta Soziala txartelaren jabea Familia Ugaria 20 edo 50 taldekoa baldin bada, familia ugariko kide izategatik dagokion hobaria ere jasoko du.

      • MUGI gaztea + FU 20: % 50ko hobaria. (25+25)
      • MUGI adinekoa + FU 20: % 133ko hobaria. (108+25)
      • MUGI ezindua+ FU 20: % 133ko hobaria. (108+25)
      • MUGI soziala + FU 20: % 133ko hobaria. (108+25)
      • MUGI gaztea + FN 50: % 125ko hobaria. (25+100)
      • MUGI adinekoa + FU 50: % 208ko hobaria. (108+100)
      • MUGI ezindua+ FU50: % 208ko hobaria. (108+100)
      • MUGI soziala + FU 50: % 208ko hobaria. (108+100)

  • Zer da txartel anonimoa?

    Titularrik ez duen txartela da (inpertsonala), % 66 deskontua eskaintzen du eta autobus eta tranbietan pertsona batek baino gehiagok erabili dezake aldi berean:

    • DBusen: Aldi berean bidaiari kopuru mugagabea onartzen da, betiere horien guztien bidaia ordaintzeko nahikoa saldo badago. Txartela bidaiari bakoitzeko balioztatuko da.
    • Lurraldebusen: Gehienez ere, 9 bidaiari aldi berean. Eragiketa hau gidariaren laguntzarekin egin behar da; eta, ondorioz, ez da jaitsiera balioztatu behar.
    • Hiribusetan: Gehienez ere, 9 bidaiari aldi berean. Txartela bidaiari bakoitzeko balioztatuko da. 
    • Gasteizko tranbietan, Gasteizko hiribusetan (TUVISA) eta Arabako hiriarteko zerbitzuetan: aldi berean bidaiari kopuru mugagabea onartzen da, betiere horien guztien bidaia ordaintzeko nahikoa saldo badago. Txartela bidaiari bakoitzeko balioztatuko da.
    • Bilboko tranbian eta Larreinetako funikularrean, gehienez ere, 10 pertsona aldi berean. Txartela bidaiari bakoitzeko balioztatuko da.
    • Tren zerbitzuetan (Euskotren, Renfe Aldiriak eta Metro Bilbao): Bidaiari bakarrak erabili dezake bidaia bakoitzeko.
    •  

    Txartel anonimoak 5 euro balio du eta 12 hilabeteko indarraldia izango du, kargatzen den egunetik hasita. Txartela kargatu den azken egunetik 12 hilabete pasatzean, desaktibatu egingo da. Hala ere, txartelean dagoen saldoa ez da galduko, txartela berriz kargatzean aktibatu egiten baita, saldoa berreskuratuz.

    Txartel anonimoa prentsa-saltoki batzuetan erosi daiteke, argazkirik eta bestelako dokumentaziorik eraman beharrik gabe. Garraio aldaketei dagokienez: txartel anonimoarekin Dbuseko autobusen artean gehienez 31 aldaketa egin daitezke; eta, beste garraiobideetan, ostera, 9 gehienez.

    Datu pertsonalik ez dutenez, ezin dira eremu pribatua alta eman eta, beraz, ezin dira kargatu APParen edo webgunearen bidez.

  • Tarifak:

    Tarifak hurrengo kontzeptuetan oinarritzen dira:

    • Zeharkatutako eremuetan (zenbat eta eremu gehiago zeharkatu, garestiagoa da prezioa)
    • Hilabetean egindako bidaia kopuruan (zenbat eta gehiago bidaiatu, orduan eta merkeagoa da bidaia)

     TARIFAK
        Baldintzak 1 Hiribusa
    0 Jauzi
    Jauzi  1       2     Jauzi  3 Jauzi  4 Jauzi 

    5 Jauzi 

    2 Hiribusa 3 Hiribusa
    ALDIZKAKOA (PAPEREZKO TXARTELA)     1,85€ 2,67€ 5,10€ 7,45€ 9,65€ 12,90€ 1,55€ 1,35€
    TXARTEL ANONIMOA desk. % 66 0,63€ 0,94€ 1,73€ 2,53€ 3,28€ 4,39€ 0,53€ 0,46€
    1. TARTEA: OHIKOA 1-20 bidaia desk. % 74 0,48€ 0,72€ 1,33€ 1,94€ 2,51€ 3,35€ 0,40 € 0,35€
    2. TARTEA: OHIKOA 21-50 bidaia desk. % 79 0,39€ 0,58€ 1,07€ 1,56€ 2,03€ 2,71 € 0,33 € 0,28€
    3. TARTEA: OHIKOA 51 edo bidaia gehiago desk. % 95 0,09€ 0,14€ 0,26€ 0,37€ 0,48€ 0,65 € 0,08 € 0,07 €
    GAZTEAK ETA F. UGARIDUN GAZTEAK 51. BIDAIATIK AURRERA desk. % 100 0.00€ 0.00€ 0.00€ 0.00€ 0.00€ 0.00€ 0.00€ 0.00€
    GAUEKOA     2,50€ 3,50€ 6,10€ 8,45€ 10,65€ 13,90€ 2,00 €  2,00 €
    ONTZI-ALDAKETA   DOHAINIK (Bidaia garestiena bakarrik ordaintzen da.) 0,00€ 0,00€ 0,00€ 0,00€ 0,00€ 0,00€ 0,00€ 0,00€

       1. hiribusa: Donostia eta Pasaiako txalupa

       2. hiribusa: Irun eta Errenteria

       3. hiribusa: Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani, Tolosa, Lasarte-Oria, Oñati eta Oiartzun

  • Zeintzuk dira tarifak hiribusetan?

    Udalerriaren arabera, tarifak ezberdinak dira:

    • Donostia: 1,85 €  noizbehinkako txartela.
    • Irun eta Errenteria: 1,55 €  noizbehinkako txartela.
    • Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani, Tolosa, Lasarte-Oria, Oñati eta Oiartzun: 1,35 €  noizbehinkako txartela.

    MUGI txartelarekin ordaintzean, tarifa horiei deskontuak aplikatuko zaizkie.

  • Nola bereizi dira eremuak?

  • Zenbat bidaia egin beharko nituzke % 74ko, % 79ko, % 95eko eta % 100eko deskontua izateko?

    MUGI txartelarekin, hileko lehenengo 20 bidaietan, % 74ko deskontua aplikatzen da noizbehinkako txartelaren gainean (paperezkoarekiko).  21. bidaiatik aurrera, % 79ko deskontua aplikatuko da; eta 51. bidaiatik aurrera, % 95ekoa.

    Gaztea kolektibokoek 51. bidaiatik aurrera doan bidaiatuko dute.

    Deskontuak hilabete naturalaren barruan aplikatuko dira; eta bidaia-kontagailua hutsetik hasiko da hilero.

  • Deskonturik izango al da gaueko zerbitzuetan eta zerbitzu berezietan?

    Gaueko zerbitzuetarako ezarritako tarifek ez dute deskonturik, eta tarifak berdinak dira bidaia txartelarekin zein eskudirutan ordaintzen dutenentzat.

    Edonola ere, bidaia-kontagailuak kontuan hartuko ditu MUGI txartelarekin ordaindutako gaueko bidaiak, aurrerago deskontuak aplikatzeko.

  • Ontzi-aldaketak doan dira?

    Bai, ontzi-aldaketak doan dira; hau da, egiten diren bi bidaietatik txartel garestiena bakarrik ordainduko da. Edonola ere, bidaia-kontagailuak bidaia bakarra hartuko du kontuan, bidaia konposatua barkartzat joz. 

    • Hiriarteko bidaietan: Lehen bidaia Lurraldebusen, Euskotrenen edo Renfe Aldirietan izan bada, ontzi-aldaketa gauzatzeko, aldaketa 30 minutuko tartean egin behar da. Denbora hori erabiltzailea lehen garraiobidetik jaistean hasiko da, txartela indargabetzen duen unean bertan; eta bigarren garraiobidera igo eta berriz ere txartela indargabetzen duenean amaituko da.
    • Hiribusetan: Erabiltzaileak 60 minutu izango ditu ontzi-aldaketa egiteko, lehen bidaia balioztatu duenetik bigarrena balioztatzen duen arte. (Dbuseko zerbitzuen arteko ontzi-aldaketak 45 minutuko muga dute.)
    • Leihatiletan erositako ibilbide luzeko bidaietan edo gidariaren laguntzarekin egin bada: Erabiltzaileak 120 minutu izango ditu ontzi-aldaketa egiteko, txartela erosten duenetik hasita.

  • Nola jarri harremanetan MUGIko arreta zerbitzuarekin?

    Urrutizkina: 943 000 117; astelehenetik ostiralera, 08:30tik 19:30era, eta, larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.

    Faxa: 943 000 116

    Helbide elektronikoa:info@mugi.eus

    Aurrez-aurreko arreta (Aldez aurretiko hitzordua eskatzea zinez gomendatzen da; hitzordua gutxienez 24 ordu lehenago eskatu behar da, www.mugi.eus webgunean edota 943000117 telefonoan.): Donostiako Easo kaleako 74. zenbakian, 1.solairuan. Ordutegia honakoa da: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:00etatik 15:00etara; eta astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 18:00etara.

Txartelen erabilera MUGI sisteman

  • Nola funtzionatzen du MUGI txartelak?

    MUGI txartela ukipenik gabeko teknologiaz baliatzen da; eta, horrenbestez, bidaia egiteko nahikoa da txartela makinatik pasatzea.
      • Hiriarteko autobus zerbitzuetan (Lurraldebus eta ibilbide luzeak), txartela makinatik pasa behar da, bai igotzean, eta baita jaistean ere. Autobusera igotzean, sarreran dagoen txartel-makinara hurbildu behar da txartela, gidariaren ondoan dagoenera edo gidariaren atzean dagoenera. Autobusetik jaitsi baino lehen, txartela, nahitaez, irteerako ate ondoan dagoen makinara hurbildu behar da; bestela, lineako ibilbiderik luzeena ordainduko da, noizbehinkako txartelaren prezioan (paperezkoarenean).
      • Hiribusetan (Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko, Tolosako, Lasarte-Oriako, Oñatiko eta Oiartzungo hiribusetan), autobusera igotzean bakarrik pasa behar da txartela makinatik.
      • Gidariak lagundutako salmentetan, autobusetik jaisterakoan ez da txartela makinara hurbildu behar.
      • Euskotreneko eta Renfe Aldirietako tren zerbitzuetan, bai sarreran eta bai irteeran pasatu behar da; bestela, 3,87 euroko penalizazioa ezarriko da. Oraingoz, MUGI txartela Hendaiatik Berrizera bitarteko eta Irunetik Brinkolara bitarteko ibilibideetan bakarrik erabil daiteke.

  • Nola eman naiteke alta MUGI sisteman

    Mugi sisteman alta emateko kontu bat sortu behar da. Horretarako, "Nire txartela" atalean sartu behar da eta argibideak jarraituz erregistroa egin (sartu helbide elektronikoa eta pasahitza). Prozesua amaitutakoan, kontua sortzeko eskaera-mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta, baieztapena klikatuta, hainbat erabiltzaileren Mugi txartelak lotu ahal izango dira, baldin eta aktibo badaude

    Alta emateko arazoak badituzu, jarri harremanetan erabiltzaileen arreta zerbitzuarekin: 943000117 telefonoan edota info@mugi.eus helbidean.

  • Zein dira MUGIren eremu pribatuan alta ematearen abantailak?

    Behin txartel bat MUGI sisteman alta emanda egonez gero, lehen aldiz datafonoan kargatu eta ibilgailuren batean lehen aldiz erabili ondoren, “Gune pribatuan” ondorengo eragiketak egiteko aukera izango duzu: mugimenduak eta diru-kargak ikusi, frogagiriak atera edota txartela kargatu.

    Behin diru-karga eginda, aktibatu egin beharko da, bestela ez da webgunean edo beste inon ikusiko, ezta kargatutako dirua erabiltzeko aukerarik izango ere. Informazio gehiagorako hemen sakatu.

  • Non kargatu ditzaket MUGI txartelak?

    • APP edo webgune bidez kargatu daiteke, eremu pribatuan, aldez aurretik erregistratu ostean. Adi: modu honetara kargatuz gero, ondoren, diru-karga aktibatu beharra dago.
    • Txartelak kargatzeko 600 bat gune dituen sarean; erabiltzaileek pertsonalizatutako txartelak edota txartel anonimoak kargatu ahal izango dituzte hurrengo baimendutako puntuetan:

      • Kutxabankeko kutxazain automatikoetan, horretarako egokituta daudenetan (komisiorik gabe; ez da bezeroa izan behar)
      • Euskotreneko txartel-salmenta makinetan eta leihatiletan
      • Renfeko txartel-salmenta makinetan eta leihatiletan
      • Karga-datafonoa duten kioskoetan, tabako-dendetan eta liburu-dendetan
      • Zenbait bulego publikoetan
      • Bilboko, Gasteizko eta Donostiako autobus geltokietako autokarga makinetan
      • Donostian, Askatasunaren etorbideko 20. zenbakian (Txurruka kalearen kantoian) kokatutako kanpoko kargako makina automatikoan

  • Zenbat diru karga dezaket txartelean?

    5 eurotik gorako kargak egin daitezke; eta bosten multiploak betiere. Txartelaren saldoa, gehienez ere, 300 eurokoa izan daiteke.

    Txartela APP edo webgune bidez kargatuz gero, burutu daitekeen gehienezko diru-karga 100 eurokoa izango da.

  • Aktibatu Internet/APP bidez egindako diru-kargak; noiz egongo da diru-karga erabilgarri?

    Dbusen erabiltzeko:

    • Karga egin eta 10-15 minututan, eskuragarri izango duzu diru-karga.
    • Autobusera sartzean, gidariaren ondoko balioztagailutik txartela igarotzean, diru-karga automatikoki aktibatuko da; eta, era berean, bidaia ordainduko da.

    Gainerako operatzaileetan erabiltzeko:

    • Diru-kargak ez dira momentuan gauzatuko. 
    • 23:00 baino lehen egindako diru-kargak biharamuneko 5:00etatik aurrera erabiltzeko moduan izango dira (behin aktibatu eta gero); 23:00 ostean egindako diru-kargak, aldiz, egun bat beranduago izango dira erabilgarri.
    • Behin txartela kargatu ostean, dirua erabilgarri izateko, karga hori aktibatu egin beharko da.
    • Diru-kargak aktibatu daitezkeen puntuak: Lurraldebuseko autobusak; Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Tolosa, Oñati eta Oiartzungo hiribusak; Kutxabankeko kutxazainak; eta PESAko leihatilak.
    • Euskotrenen, Renfen eta gainerako hiribusetan ez da posible diru-kargak aktibatzea.
    • Autobusen kasuan, diru-kargak erabilgarri egoteko, beharrezkoa da autobusera sartzerakoan gidariari esatea diru-karga bat aktibatzeko duzula (eragiketa hori gidariak egin behar du). Behin hori eginda, txartela erabiltzeko moduan egongo da; beraz, bidaia horretan erabili daiteke.

    Diru-kargak burutzean kontuan izan beharrekoak:

    • 5 euroren multiploko diru-kargak soilik egin daitezke, eta, gehienez ere, 100 euroko diru-kargak.
    • Diru-kargak online egin ahal izateko, beharrezkoa da MUGI sistemako eremu pribatuan txartela altan ematea, MUGIren APPa edo webgunea erabilita.

    *Txartel anonimoak ezin dira MUGI sisteman altan eman, ez dutelako datu pertsonalik; beraz, ezin dira diru-kargak APP edo webgune bidez egin.

  • Hiribusetan eta tren-garraiatzaileetan aktibatu al daitezke Internet/APP bidez egindako diru-kargak?

    • Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Tolosako, Oñatiko eta Oiartzungo hiribusetan bakarrik aktibatu daitezke aurrez egindako diru-kargak; gainerako hiribusetan ezin dira diru-kargak aktibatu.
    • Tren garraiatzaileetan ezin dira diru-kargak aktibatu; ez Euskotrenen, ezta Renfe Aldiriaken ere.

    Hortaz, orotara, Lurraldebuseko autobusetan, Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Tolosako, Oñatiko eta Oiartzungo hiribusetan, Kutxabankeko kutxazainetan eta Pesako txarteldegietan soilik aktibatu daitezke diru-kargak.

    * Dbusen, karga egin eta 10-15 minututan, eskuragarri izango duzu diru-karga.

    * Gainerako aukeretan, 23:00 baino lehen egindako diru-kargak biharamuneko 5:00etatik aurrera erabiltzen moduan egongo dira (behin aktibatu eta gero); 23:00 ostean egindako diru-kargak, aldiz, egun bat beranduago egongo dira erabilgarri.

  • Eginiko bidaiak nola egiazta ditzaket?

    Txartelarekin egindako bidaiak eta ordaindutako zenbatekoak APPko edo webguneko gune pribatuan kontsulta daitezke. Horretarako, izena eman behar da aipatutako gunean.

    Era berean, txartelaren azken lau mugimenduak edo bidaiak txartela kargatzeko sareko edozein gunetan kontsultatu daitezke.

    Informazio hori eskuratzeko GGLAri ere idatzi dakiokezu e-posta bidez edo fax/eskutitz sinatu bidez. Horretarako, eskaerarekin batera datu hauek ere eman behar dira: datu pertsonalak, txartelaren zenbakia eta NAN zenbakia.

  • Zer gertatuko da saldo aski ez badut?

    • Lurraldebuseko autobus zerbitzuetan: Txartelean bidaia ordaintzeko aski diru ez badago ere, erabiltzaileak bidaiatu ahal izango du, betiere txartelaren saldoa 0,09 eurotik gorakoa bada (adeitasun-saldoa). Saldoa erabiltzaileak egingo duen hurrengo kargan erregularizatuko da.
    • Hiribusetan eta ibilbide luzeko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresako txarteldegietan: Kobratu beharreko kopurua eduki behar da (ez dago adeitasun-saldorik).
    • Euskotrenen: Gutxienez, eremu bati dagokion kopurua eduki behar da, geltokian edo geralekuan sartzeko.
    • Renfe Aldirietan: Gutxienez, eremu bati dagokion kopurua eduki behar da, geltokian edo geralekuan sartzeko.

  • MUGI txartel bakoitzeko 5 euro kobratuko al dizkidate?

    MUGI txartela eskabidea egiten den unean bertan ordaindu behar da:

    • Webgune bidez eskatzean, Euskal Administrazioen ordainketa-pasabidearen bidez.
    • Saltokian, zenbatekoa unean bertan ordaindu behar da.

    Txartel guztiek 5 € balio dute eta diru-kargarik gabe ematen dira.

    MUGI txartel hobaridun Sozialaren eskubidea duten pertsonentzat, txartela doakoa izango da eskaera egiten den lehen aldian; hala ere, eskabidea egitean, 5 euroak ordaindu egin beharko dira izapidea gauzatu ahal izateko, baino hurrengo kargan itzuli egingo dira automatikoki, dagokion hobariarekin, txartelaren saldora gehituz.

    Era berean, kolektiboren bateko txartela duten erabiltzaileek txartela berritu beharko balute, 5 euroak ordaindu beharko dituzte, baina hurrengo kargan itzuli egingo dira automatikoki, dagokion hobariarekin, txartelaren saldora gehituz.

    Bermea: Mugi txartelek 4 urteko bermea dute. Epe horren barruan, eta txartelaren erabilera okerrari edo desegokiari egotzi ezin zaion anomalia tekniko batengatik txartelak funtzionatzeari utzi diola ondorioztatzen bada, txartel berri bat bidaliko da, inolako kosturik gabe

  • MUGI/Lurraldebus txartel bat baino gehiagoren jabe izan al naiteke?

    Ez; txartel bakarraren titularra izan zaitezke.

  • Txartelek iraungipen data dute? (Txartela berritzea)

    • Adinekoak: 5 urte.
    • Ezinduak: 2 urte.
    • Gazteak: 2 urte, 18 urtetik gorakoentzat.
    • Sozialak: urte bat.
    • Familia Ugariak: Ziurtagiriaren dataren arabera, FU eta beste txartel-hobaridun konbinaketetan izan ezik; kasu horietan txartela iraungiko da MUGI edo FU iraungitzen den lehenengo dataren arabera.
    • Txartel arruntak: Ez dute iraungitze datarik.

    Kioskoan, salmenta-puntuan edo Kutxabanken diru-karga bat egiten denean ematen den tiketean ikus daiteke txartelaren iraungipen data; MUGIren webeko eremu pribatuan txartela erregistratuz gero ere ikusi daiteke. Aldi berean, txartela iraungi baino 15 egun lehenago mugikorrera bidaliko da SMS bat txartelaren iraungipena gogoratuz ( beti ere mugikorra txartelaren eskaeran edo ondoren eman bada).

    Txartela berritzeko ezinbestekoa da eskaera-orria betetzea eta "Eskaera egiteko arrazoia" atalean "Adierazitako txartela iraungi izanagatik berritu beharra laukitxoa" markatzea; bestalde, eskaerari dagozkion baimenak markatu behar dira (derrigorrez, errenta eta errolda; eta kasuan kasu, familia ugaria edo ezindua). NAN/ AIZ edo pasaportea ere erantsi behar da. 

    Internet bidez ere txartela berritu daiteke: txartela berritu.

    Eskaera egitean 5€ ordaindu behar dira, eta txartelaren iraungitze data berria aktibatzerakoan dagokion saldu gehigarriarekin batera itzuliko dira 5 euroak.

    Behin eskaera eginda, eskatutako txartel hobariaren onurak jasotzeko baldintzak ea betetzen diren egiaztatuko da; zuzena balitz, egun batzuen buruan SMS bat jasoko da, txartela berritzeko salmenta puntu batean edo Kutxanbakeko kutxazainetan txartela aktibatu behar dela jakinaraziz. 

    Ezezkoa bada, jakinaraziko zaizu MUGI sistemaren onurak erabiltzen jarraitzeko txartel arrunta eskatu behar duzula.

  • MUGI sistemari lotutako Kutxabank kutxazainen zerbitzuak (komisiorik gabe, ez da Kutxabankeko bezeroa izan behar)

    (Komisiorik gabe, ez duzu bezero izan behar)

    FINANTZA- TXARTEL GABE (MUGI/Lurraldebus txartela contactless irakurgailuari hurbilduz)

    1. Saldoaren-kontsulta, azken kargak eta azken mugimenduak (kontsumoak)
    2. Web karga aktibatzea
    3. Bonoak aktibatzea
    4. Txartel berria aktibatzea
    5. Txartelen berriztatzea aktibatzea, behin kudeatuta eta berriztatze-formularioak tramitatuta

    FINANTZA-TXARTEL BIDEZ (ez da zertan Kutxabankeko txartela izan behar; guztiak komisiorik gabe)
        - Txartelen diru-karga

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117