Lege oharra

1.- Web honen jabearen identitatea

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu www.mugi.eus

  • Sozietatearen izena: GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
  • IFK-zk.: Q2000559A
  • Helbidea: Easo Kalea 74, 20.006 Donostia - San Sebastián
  • Telefonoa: +34 943 00 59 59
  • Posta elektronikoaren helbidea:info@mugi.eus
  • Erregistroko datuak:
    • Liburukia: 2328
    • Liburua: 0
    • Orria: 223
    • Orrialdea: SS-29242
    • Idazkuna: 10ª

2.- Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Web orrialde honetan sartzeak “erabiltzaile” izaera ematen dizu, eta berekin du www.mugi.eus webgunean argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta erreserbarik gabe onartzea. Beraz, erabiltzaileak web orrialdea erabiltzeko baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu web honetan sartu eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabili nahi dituen bakoitzean, aipatutako baldintzak alda daitezkeelako.

Hala bada, “erabiltzailea” izango da www.atgipuzkoa.eus webean sartu eta nabigatu, eta webean garatzen diren zerbitzuak eta jarduerak –doakoak edo kostubidezkoak – erabiltzen dituen edo horietan parte hartzen duen pertsona.

2.1.- Xedea eta ezarpen-eremua

Web orrialdea erabiltzeko baldintza orokor hauek www.mugi.eus webean sartzeko eta nabigatzeko eta web orrialdea erabiltzeko arauak dira; era berean, bertan eskaintzen diren edukiak –testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, eta baita jabetza intelektual eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko itunek babesten duten beste edozein sortze-lan ere– erabiltzearen ondoriozko erantzukizunak arautzen dituzte.

2.2- Zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzak

  1. www.mugi.eus webean sartzea, hasiera batean, izaera askekoa eta doakoa da. Hala eta guztiz ere, zerbitzu eta edukietako batzuk eskuratu ahal izateko, litekeena da zerbitzua edo produktua kontratatu behar izatea; horrelakoetan, berariaz sortutako baldintza bereziak ezarriko dira, eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eskura jarriko dizkizu baldintza horiek, kontratazioa egin baino lehen.

  1. www.mugi.eus webean trafikoari buruz ematen den informazioaren barruan, hirugarrenek emandako datuak daude, eta plangintza egiteko soilik erabiliko dira. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak ez du informazioaren zehaztasun edo sakontasunari buruzko adierazpenik egingo, ez bermerik emango. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak ahalegin guztiak egiten ditu, webgune honetan ager daitezkeen edukietan hutsegiteak saihesteko. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak ez du bermatzen webgune honetan ager daitezkeen eta hirugarrenek emandakoak diren edukietan hutsegiterik ez egotea, eta ez du hutsegite horien ondorioen erantzukizuna bere gain hartzen.

  1. Erabiltzaileak zuzentasunez erabili behar ditu, une oro, web honetan eskaintzen diren zerbitzuak, baldintza orokor hauei, indarrean dagoen legediari, moralari eta ordena publikoari jarraituz, eta baita Interneten oro har onartuta dauden jarduteko ohiturei jarraituz ere.

  1. Erabiltzaileak bermatuko du web orrialde honetan dauden inprimakien bidez emandako informazioa zuzena, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da, eta soilik berea, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari berehala jakinaraztea emandako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketa.

  1. Erabiltzailea ekintza hauek egitetik begiratuko da: birusak, programak, makroak edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea, web honetako informatika-sistemak kaltetzeko edo aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk webean sartzea oztopatzea baliabideen gehiegizko kontsumoaren bidez; web honetan dauden datuak atzematea, publizitatea egiteko xedez; web honetako edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, aldatzea edo hirugarrenen eskura jartzea; web honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, isileko industrialak, kontratuko konpromisoak, hirugarrenen ohore- eta irudi-eskubideak eta norberaren intimitatea edukitzeko eskubidea kalte ditzaketen ekintzak burutzea; konkurrentzia desleiala eta bidegabeko publizitate-ekintzak egitea.

  1. Erabiltzaileak www.mugi.eus webean zerbitzu bat erabiltzeko edo kontratatzeko bere burua erregistratu behar badu, egiazko eta bidezko informazioa emateko erantzukizuna izango du. Erregistratu eta gero erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio, zerbitzu horiek eskuratzeko pasahitza zuhurtziaz erabili eta isilpean mantentzeko konpromisoa hartuko du erabiltzaileak. Ondorioz, erabiltzaileen erantzukizuna izango da ematen zaien edozein identifikatzaile edo/eta pasahitz behar bezala zaintzea eta isilpean mantentzea; era berean, horien erabilera hirugarrenei ez uzteko, ez aldi baterako ez behin betiko, eta hirugarren pertsonei webean sartzea eragozteko konpromisoa hartuko dute. Erabiltzailearen erantzukizunari egotziko zaio baimena ez duen beste edozein pertsonak pasahitza erabilita zerbitzuak bidegabe erabiltzea, erabiltzaileak pasahitzaren erabilera arretatsua egin ez duelako, edo galdu duelako. Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari pasahitzak lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiliak izan direla, horiek ezeztatu ahal izateko. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak ez du inolaz ere erantzungo baimenik gabeko hirugarrenek egiten dituzten ekintzen aurrean, erabiltzaileak aipatutako jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

3.- Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza www.mugi.eus webgunea osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo ikur bereizgarria barne. Bereziki, eta era ez mugatzailean, egile-eskubideek babestuta daude diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak eta webegunean dauden gainerako elementuak.

www.mugi.eus webgunean sartzeak edo nabigatzeak ez du inolaz ere berekin Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak bere jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideei uko egin, eskubide horiek eskualdatu edo baimentzea, osorik edo zati bat, erabiltzaileak erabil ditzan.

Horregatik, erabiltzaileak onartzen du www.mugi.eus webguneko eduki guztiak edo zati bat edozein modutan erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, aldatzea, berriz erabiltzea, jendaurrean jartzea eta, oro har, beste edozein eratan ustiatzea, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintariaren berariazko eta idatzizko baimena izan gabe, Agintaritzaren jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideak urratzea dela.

www.mugi.eus webgunera Interneten bidez eta borondatez emandako datu pertsonalen izaera ez duen informazioa (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, eta abar barne) Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren ez beste inoren jabetza bihurtuko da, eta Agintaritzak izango ditu erabilera-eskubide mugagabeak, horren ondorioz bere aldeko edo beste inoren aldeko konpentsaziorik sortu gabe.

4.- Erantzukizun eta bermeari buruzko araubidea

    1. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak ez du bermatzen www.mugi.eus webean eskaintzen diren zerbitzuen edo informazioaren zuzentasun, fidagarritasun, baliagarritasun, egiazkotasun edo zehaztasunik; beraz, Agintaritzak baztertzen du erabiltzaileak webean jarritako itxaropenen ondorio edo webaren erabilera okerraren ondorio diren era guztietako kalte-galeren aurreko erantzukizun zuzena edo zeharkakoa.

    2. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak adierazten du neurri tekniko eta antolaketakoak hartu dituela, webaren funtzionamendu zuzena eta birusik eta osagarri kaltegarririk eza ahalbidetzeko, bere ahalmenak eta teknologiaren egoera kontuan izanda; hala ere, ezin ditu bere gain erantzukizun hauek hartu: (a) www.atgipuzkoa.eus webean jasotako edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta eskuragarritasuna; (b) aipatutako edukietan akatsik ez egotea, ezta gerta litekeen edozein hutsegite zuzentzea ere; (c) www.atgipuzkoa.eus webean birusik edo/eta bestelako osagarri kaltegarririk ez egotea; (d) hartutako segurtasun-neurrien gotortasuna; (e) www.atgipuzkoa.eus webeko segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak sor litzakeen kalte-galerak.

    3. Erabiltzailea erantzule bakarra izango da hirugarrenen aurrean, berak www.mugi.eus webera edozein komunikazio bidaltzen duenean edo bere izenean bidaltzen denean, eta web honetan dauden edukiak eta zerbitzuak legez kanpo erabiltzen direnean.

    4. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak beretzat gordetzen du www.mugi.eus weberako sarrera aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe bertan behera uzteko eskubidea, mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak direla-eta. Ahal den guztietan, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak ohar bat argitaratuko du bere webean behar den aurrerapenez, zerbitzuak eteteko aurreikusita dagoen eguna jakitera emateko.

    5. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza ez da erantzule izango www.mugi.eus webean izan daitezkeen beste web orrialde batzuetarako loturen bidez erabiltzaileak eskuratzen dituen webgune batzuen aurrean, webgune horien kontrolik ez duelako eta Agintaritzaren helburua erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea delako; hala bada, erabiltzaileak webgune horiek dituzten edukiak bere erantzukizunez eskuratuko ditu, eta webguneak arautzen dituzten baldintzetan.

    6. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak ez du erantzungo bere webean eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuez erabiltzaileek egiten duten erabileraren aurrean. Ondorioz, ez du bermatzen erabiltzaileek aipatutako eduki eta zerbitzuak erabilerari buruzko baldintza orokor hauen arabera erabiliko dituztenik, ezta arduraz erabiliko dituztenik ere.

5.- Iraupena eta aldaketa

  1. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eskubidea du webean sartzeko baldintza orokor hauek guztiak edo batzuk aldatzeko; egiten diren aldaketak www.mugi.eus webean argitaratuko ditu. Halaber, aldez aurretik adierazi gabe, egokitzat jotzen dituen aldaketak egin ahal izango ditu webgunean, eta bertan eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak eta baita horiek agertzeko edo kokatzeko modua ere aldatu, ezabatu edo gehitu. Hala bada, indarrean dauden baldintza orokorrak erabiltzailea www.mugi.eus webean sartzen den aldi bakoitzean bertan argitaratuta daudenak izango dira, eta, ondorioz, erabiltzaileak aldiro irakurri beharko ditu erabilerari buruzko baldintza orokorrak.

  2. Baldintza berezietan xedatutakoa alde batera utzita, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak edozein unetan amaitu, eten edo bertan behera utz dezake, aurretik jakinarazi gabe, orrialdeko edukiak eskuratzeko aukera, eta erabiltzaileak ezin izango du kalte-ordainik eskatu.

6.- Ezarria den legea eta jurisdikzio-eskumena

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren eta erabiltzailearen arteko harremanak ezargarria den legediari eta eskumena duen jurisdikzioari buruz indarrean dagoen araudiak araututa daude. Hala ere, araudiak alderdiak foru batera jotzeko aukera aurreikusten duenean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta erabiltzaileak Donostiako epaitegi eta auzitegietara joko dute, legokiekeen beste edozein forutara jo gabe.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117