Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Mugi

Zein abantaila eskaintzen ditu?

Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen die garraio publikoaren ohiko erabiltzaileei, hala nola:

  • Ordaintzeko modu komuna: Txartel bakarra garraiobide guztietarako.
  • Tarifa-sistema eta eremuak bereizteko sistema komunak: Kostu berbera garraiobide ezberdinetan egindako bidaietarako, eta tarifa bateratuak eremu-aldaketaren bat barne hartzen duten ibilbideetarako.
  • Erabileraren araberako deskontuak: Zenbat eta gehiago erabili garraio publikoa, orduan eta merkeago.
  • Garraio-aldaketak baldintza onetan: Garraiatzaile berarekin egindako bidaietan, garraio-aldaketak doan izango dira, eta deskontuak aplikatuko dira garraiatzaile ezberdinekin egindakoetan.
  • Txartel hobaridunak: Baldintzak bete behar dira txartel hauetako bat  izateko.

Ordaintzeko modu komuna:

Mugi Sistemari esker, ordaintzeko euskarri bakarra erabiliko da garraiobide guztietan, hau da, txartel bakarraz bidaia daiteke Gipuzkoako garraio publikoen gehiengoan.Txartel bakarra Lurraldebus txartelaren nolabaiteko bilakaera da, eta biak garraio publikoetan erabil daitezke zerbitzu berbera ematen dutelako.

Tarifa-sistema komuna:

Mugi Sistemak tarifa bateratuak eskaintzen dizkie erabiltzaile guztiei, eta eremuak bereizteko sistema komun batean oinarritzen da:

  • Tarifa-sistema komuna: Tarifa-sistema komunari esker, hainbat garraiobidetan (autobusa, trena eta abar) egindako ibilbideak/joan-etorriak kostu berbera izango dute. Hau da, kostu berbera izango du trenez edo autobusez  Atik Bra egindako bidaiak.
  • Eremuak bereizteko sistema komuna: Mugin aplikatuko diren tarifak eremuak bereizteko sistema komunean oinarritzen dira. Sistema berrian 15 eremu bereituta daude:

 

Ventajas Mapa

Ibilbide bakoitzean, gehienez ere 6 eremu-aldaketa egin ahal dira, betiere garraiobidea aldatzen ez bada (garraio-aldaketa). Eremu-aldaketa bakoitzari zenbateko bat dagokio. Zenbat eta eremu-aldaketa gehiago egin, orduan eta garestiagoa izango da ibilbidea.

 

Ventajas Zonas

Erabileraren araberako deskontuak

Mugi Sistemaren helburua da garraio publikoa gehien erabiltzen dituztenak saritzea, eta horregatik, erabiltzaile horiek deskontu handiagoak izango dituzte.
3 erabilera-tarte ezarri dira, eta tarte bakoitzari deskontu jakin bat dagokio:

  • 1–20 bidaia: % 45eko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.
  • 21–50 bidaia: % 56ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.
  • 51 bidaia edo gehiago: % 90ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.

* Deskontuak hilabete naturalaren barruan aplikatuko dira.
* Bidaia-kontagailua hutsetik hasiko da hilero.

Garraio-aldaketak

Bi garraio-aldaketa mota daude:

  • Garraiatzaile berarekin: Garraiatzaile berarekin egindako bidaietan, garraio-aldaketak doan izango dira: Lurraldebus-Lurraldebus/ DBus-DBus / Irunbus-Irunbus.
  • Garraiatzaile ezberdinekin: Garraiatzaile ezberdinekin egindako garraio-aldaketetan, txartel garestiena ordainduko da eta merkeenaren % 25. Ez du garrantzirik erabileraren ordenak, eta bidaien kontagailuan bidai bakar bat bezela hartuko da.

Txartel hobaridunak:
Mugi Sistemarekin, erabiltzaileek hobariak aldez aurretik jasoko dituzte, txartela kargatzeko unean bertan. Hau da, erabiltzaileak txartela kargatzen duen bakoitzean, kopuru bat gehituko zaio hobari gisa.

Txartel mota hau jasotzeko zenbait baldintza bete behar dira:

Egiaztatuko da Gipuzkoan erroldatuta egotea. Gipuzkoako edozein herritan pasaportearekin erroldatu direnen kasuan, aurkeztu beharko da errolda-ziurtagiria, azken hiruhilabetekoan egindakoa.

Gainera, txartel hobaridun eskaerei eta berritze eskaerei Foru Ogasunean Errenta maila egiaztatuko zaie: 2,5 aldiz IPREM*adierazlea gaindituz gero, eskatzaileari galdetuko zaio txartel arrunta jaso nahi duen. Hauek dira kopuruak: 15.975,32€ bakarkako aitorpenean eta 31.950,64€ baterako aitorpenean.

Bi egoeretan ez da errenta maila egiaztatuko: 18 urte beherako txartel hobaridun eskaerak eta Familia Ugari orokorren edo berezien eskaerak (beste txartel hobariduneko konbinaziorik gabe).

(*)Oinarri ezargarri orokorra+ aurrezpenaren oinarri ezargarria+ lanaren hobaria. Hiru kontzeptu hauen |batuketa ezin du gainditu 2,5 aldiz IPREM adierazlea. Errentako baterako aitorpenen kasuan kopurua bikoiztu egiten da.

Familia Ugarien kasuan horren tituloa indarrean izatea egiaztatuko da.

    • Gazteak (5etik – 25-era): % 14ko hobaria.
    • Adinekoak (65 urtetik gorakoak): % 108ko hobaria.
    • Ezinduak (%65eko minusbaliotasuna dutenak edo mugikortasunerako 7 baremoa): % 108ko hobaria.
    • Sozialak: % 108ko hobaria.
      Egoera hauek aurreikusten dira:
      • Lanik egiten ez duen 65 urtetik beherako erretiroduna.
      • Erretirodun partziala duena.
      • Lanik egiten ez duen 55 urtetik gorako Ezintasun Iraunkor Osoko Pentsioduna.
      • Erabateko Ezintasun Iraunkor Osoa duen pentsioduna.
      • Erabateko Ezintasun Handiko Pentsioduna.
      • Lanik egiten ez duen Alargun-Pentsioduna.
      • Lanik egiten ez duen Kotizatu Gabeko diru-sarrera edo gutxiago jasotzen duen Pentsioduna.
      • Ardurapean hartutako Adin txikiko edo seme-alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoaren titularra edo eragilea.
      • Gizarte Larrialdiko Laguntzaren (GLL) titularra edo onuraduna.
      • Kotizazio Gabeko Pentsioa (KGP), Gizarte Ongizateko Fondoa (GOF), Desgaituak Gizartean Integratzeko Legearen (LISMI) prestazioa eta Desbinkulazio-laguntza jasotzen duten titularrak.
      • Diru-sarrera Bermatzeko Erretaren (DBE) edota Diru-sarrera Bermatzeko Laguntzaren (DBL) titularra edo onuraduna.
      • Familia-laguntza sorospenaren titularra (familia-ardura).
      • 55 urtetik gorako-langabezia sorospenaren titularra edo Txertaketako Errenta Aktiboaren titularra.
      • 45 urtetik gorako sorospena.
      • Erabateko Ezintasun Iraunkor Osoko pentsio galdu ondoren emandako sorospenaren titularra
      • Atzera etorritako emigratzaileei zuzendutako laguntzak.
  • Familia Ugaria
    • Orokorra: % 25eko hobaria.
    • Berezia: % 100eko hobaria.

Gazteak, Adinekoak, Ezinduak eta Soziala txartelaren jabea Familia Ugaria 20 edo 50 taldekoa baldin bada, familia ugariko kide izateagatik dagokion hobaria ere jasoko du.

•    Lurraldebus eta Mugi Gazteak + FU20: % 39ko hobaria.
•    Lurraldebus eta Mugi Adinekoak + FU20: % 133ko hobaria.
•    Lurraldebus eta Mugi Ezinduak + FU20: % 133ko hobaria.
•    Lurraldebus eta Mugi Soziala + FU20: % 133ko hobaria.
•    Lurraldebus eta Mugi Gazte + FU50: % 114ko hobaria.
•    Lurraldebus eta Mugi Adinekoak + FU50: % 208ko hobaria..
•    Lurraldebus eta Mugi Ezinduak + FU50: % 208ko hobaria.
•    Lurraldebus eta Mugi Soziala + FU50: % 208ko hobaria.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

943 000 117