-
Ingurumena babestea lehentasunezkoa izan behar da, gure seme-alabengan pentsatuz.
Mugik eta garraio publikoak ingurumen arloko iraunkortasuna defendatzen dute; horrela, kutsadura murrizten dugu, dirua aurrezten dugu (gutxi gora behera, BPGren %1 eta %2 bitartean herrialde garatuetan), negutegi-efektuko gasen isurpena murrizten dugu, kontsumo energetikoa murrizten dugu eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dugu (osasuna eta zarata). -
Gipuzkoako garraio publikoko sistemarekin, denok gara irabazle: Zu eta gainerako bidaiariak, denbora eta erosotasunari dagokionez, eta gure ingurua, iraunkortasunari dagokionez.
Iraunkortasuna balio batzuekin lotuta dago eta balio horiek eraginkortasun handiagoa erakusten dute flotaren eta sarearen osaera eta kudeaketan. Sare eraginkor baten partaide izanik, honako aspektuak zaintzen dira: isurpenen mapak, autobusentzako erreiaren luzera, semaforoen lehentasuna autobusentzako edo garraiobidez aldatzeko geltokien diseinua eta irisgarritasuna. -
Mugikortasun iraunkorra indartzeko xedez, Mugik Dbizi proiektuaren bidez bizikletaren erabilera sustatzen du, garraiobide gisa.
Bizikletan ibiltzea bezalako ariketa gutxi dago horren osasungarriak direnak eta ia batere gogorrak ez direnak gorputzarentzat, are gehiago kontuan hartzen badugu Dbiziko bizikletak elektrikoak direla. -
Eguneroko bizimoduan eremu publikoak partekatzen ditugu eta jokabide eta gizalegezko arau batzuei esker, gizarte moduan aurrera egiten dugu.
Gipuzkoako garraio publikoa, Mugiren eskutik, gure bizimoduan txertatzen da, denontzako eremu gisa. Guztion ekarpenari esker, egunerokotasunean partekatzen ditugun eremu asko aurki ditzakegu, familia handi bat eratuz. -
Gure instalazioak errespetatzea eta gizalegezko arau batzuk errespetatzea funtsezkoa da denon bizimodua atseginagoa izateko.
Mugiren izenean, gurearen moduko gizarte moderno batek eskatzen duen heziketa protokolo bat babestu nahi dugu.
Gipuzkoako Garraiorako Lurralde Agintaritzak Araudi bat osatu du eta aurrerapen handia izan da jokabide-arau horiei forma emateko, orain arte idatzita egon ez arren, denok ezagutzen genituenak. Gure ekipamenduen erabilerak eta pertsonekiko arretak, bereziki emakume haurdunak, pertsona nagusiak eta arazoren bat dutenak (urrituak, gaixoak eta abar), gizarte aurreratu gisa garatzen laguntzen digute. -
Garraio publikoaren inguruetako kultur proiektuak kulturaren sustapenarekin dugun konpromisoa sendotzen du. Kultur erakundeekin daukagun kolaborazioak aukera ematen digu herritarrekiko loturak ezartzeko. Gure instalazioen bidez herritarrei kultura hurbildu nahi diegu eta garraio bidezko bidaia aberastu.