Kargatu online zure MUGI/Lurraldebus txartela

Zure MUGI/Lurraldebus txartela edozein momentutan eta edozein tokitatik kargatu dezakezu, MUGIren eremu pribatuan, APPa edo webgunea erabilita. MUGIk erraz jartzen dizu!

Online kargatzeko baldintzak (tentuz irakurri):

  • Dbusen erabiltzeko:
    • Karga egin eta 15-20 minututan, eskuragarri izango duzu diru-karga.
    • Autobusera sartzean, gidariaren ondoko balioztagailutik txartela igarotzean, diru-karga automatikoki aktibatuko da; eta, era berean, bidaia ordainduko da.

 

  • Gainerako operatzaileetan erabiltzeko:
    • Diru-kargak ez dira momentuan gauzatuko.
    • 23:00 baino lehen egindako diru-kargak biharamuneko 5:00etatik aurrera erabiltzeko moduan izango dira (behin aktibatu eta gero); 23:00 ostean egindako diru-kargak, aldiz, egun bat beranduago izango dira erabilgarri.
    • Behin txartela kargatu ostean, dirua erabilgarri izateko, karga hori aktibatu egin beharko da.
    • Diru-kargak aktibatu daitezkeen puntuak:
      • Lurraldebuseko autobusak
      • Donostiako, Irungo, Errenteriako eta Zarauzko hiribusak
      • Kutxabankeko kutxazainak
      • PESAko leihatilak
    • Autobusen kasuan, diru-kargak erabilgarri egoteko, beharrezkoa da autobusera sartzerakoan gidariari esatea diru-karga bat aktibatzeko duzula (eragiketa hori gidariak egin behar du). Behin hori eginda, txartela erabiltzeko moduan egongo da; beraz, bidaia horretan erabili daiteke.

 

Diru-kargak burutzean, kontuan izan honakoak:

  • 5 euroren multiploko diru-kargak soilik egin daitezke, eta, gehienez ere, 100 euroko kargak.
  • Diru-kargak online egin ahal izateko, beharrezkoa da MUGI sistemako eremu pribatuan txartela altan ematea, MUGIren APPa edo webgunea erabilita.

 

MUGI sisteman altan ematea

Txartela kargatzeko, mugimenduak ikusteko eta txartel pertsonalizatuen frogagiriak ateratzeko, txartelak MUGI sisteman altan emanda egon behar du. Horretarako, beharrezkoa da gune pribatuan sartzea eta bertan eskatzen den informazioa sartzea (NAN/NIE/pasaportea, telefonoa, posta kodea, helbide elektronikoa); ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu pasahitzarekin, eta jada operazio gehienak egiteko aukera izango duzu.

Alta txartel bakoitzeko ematen da (ez erabiltzaile bakoitzeko), eta eskaeran erabilitako datu pertsonalak erabili behar dira. Hortaz, adingabeen txartelak altan emateko, eskaeran erabilitako NAN zenbakia edo dokumentua sartu behar da (berdin du adingabearena, gurasoena edo tutorearena izan). Arazorik bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan, 943 000 117 telefonoan, eskaerako datuetan okerrik ez dagoela ziurtatzeko.

*Txartel anonimoak ezin dira MUGI sisteman altan eman, ez dutelako datu pertsonalik; beraz, ezin dira APPtik edota webgunetik mugimenduak ikusi, diru-kargak egin edota frogagiriak atera.

EU-Cookies - VERITAS DATA GmbH

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117