Komunika zaitez

MUGI SISTEMA: GGLAk mugikortasun integratu eta irisgarriaren aldeko konpromisoa berritu du Gipuzkoan

10
Eka

.

Azken asteotan, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA), Azahara Domínguez lehendakariaren eskutik, funtsezko hainbat hitzarmen luzatu ditu, MUGI sistemaren jarraipena bermatzeko. Luzapen hauek Lurraldebus eta Euskotren bezalako operadoreei ez ezik, autobus urbano zerbitzua duten udalerriei ere eragiten diete —Arrasate, Eibar, Errenteria, Oiartzun, Oñati eta Zarautz, besteak beste—, eta horien bidez garraio publiko irisgarriago, koordinatuago eta eraginkorrago baten alde egiten da.

Legez aurreikusitako luzapenek lau urtera arteko iraupena izan dezakete, eta 2012an sinatutako tarifak integratzeko sistema ezartzeko lankidetza-protokolo orokorraren barruan kokatzen dira. Hitzarmen hauei esker, herritarrek MUGI sistemaren abantaila guztiez gozatzen jarraitu ahal izango dute: txartel bakarra, zonakatze komuna, erabileraren araberako deskontu progresiboak, kolektiboentzako hobariak eta doako transbordoak, besteak beste.

“Udalek MUGI sistemarekin duten konpromisoa berresten jarrai dezaten lan egingo dugu, eta herritar gehiagok abantaila horiez baliatzeko aukera izan dezaten”, adierazi du GGLAko presidenteak.

MUGIk bere errekorra hautsi du bigarren urtez jarraian eta 2024 75,3 milioi bidaia txartela honekin ordainduta itxi du, 2023an baino % 9,13 gehiago

05
Eka

.

  • Txartel hori Gipuzkoako garraio publikoan % 85,2ra iritsi da; beraz, sistema osatzen duten operadoreetan egindako hamar bidaietatik ia bederatzi MUGIrekin ordaintzen dira.
  • Iaz, guztira, 153.937 MUGI txartel jaulki ziren, aurreko urtean baino 23.345 gehiago, hau da, 2013tik, txartel hori plazaratu zenetik izan den handiena. Horietatik 59.222 ohiko txartel pertsonalizatuak dira, eta mendekotasuna duten pertsonentzako 5.845 doako laguntzaile-txartel ere igorri dira.
  • Azahara Domínguez, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidentea: "Berri bikaina da, 2023ko ezohiko datuen ondoren, MUGI sistemak hazten jarraitu duela 2024an Gipuzkoan, horrek garraio publikoa sustatzeko politikek funtzionatzen dutela eta gero eta jende gehiagok beren desplazamenduetarako garraio publikoa erabiltzen dutela esan nahi baitu. Eta horreterako, aitzindaria eta erreferentziazkoa den sistema bat erabiltzen dute, erabiltzaileentzat abantaila ugari eskaintzen dituena, hala nola erabileragatiko hobariak, doako transbordoak eta doakotasuna 12 urtetik beherakoentzat, herritar guztien garraio publikorako sarbidea demokratizatuz. MUGI sistema Gipuzkoa kohesionatuago baterantz aurrera egiteko bermea da, non pertsona guztiek aukera-berdintasuna izango duten beren bizi-proiektuak garatzeko. Horregatik, lanean jarraituko dugu gero eta operadore gehiagok bat egin dezaten sistema horrekin, eta, beraz, herritar gehiagok izan dezaten beren ontasun guztien onura ". 

Gipuzkoak hobariak zabaldu ditu garraio publikoan urte amaierara arte

08
Api

.

Donostia - 2025eko apirilak 8

Azahara Domínguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidenteak jakinarazi duenez, astearte honetan egindako ezohiko batzarrak argi berdea eman dio 14 urtera arte (horiek barne) adingabeen doakotasuna zabaltzeari. Gainera, 25 urtetik beherakoek % 50eko deskontuak izaten jarraituko dute, eta garraio publikoaren gainerako erabiltzaileek % 40ko hobariak izango dituzte.
logo1

MUGI sistemaren tarifetan egokitzapen txikia apirilaren 7tik aurrera

02
Api

.

Apirilaren 7tik aurrera, MUGI sistemaren tarifetan egokitzapen txiki bat egingo da. Mugi txartelarik gabeko aldizkako bidaiaren prezioa %6a igoko da (1,85€tik 1,95€ko kostua izatera pasako da). Hala ere, eta erakundeen ahalegin bateratuari esker, MUGI txartelaren tarifek soilik %3ko egokitzapena jasango dute (0,48€tik 0,49€ra). Horrek esan nahi du garraio publikoaren ohiko erabiltzaileek prezio onuragarriak eta eskuragarriak izaten jarraituko dutela. Erabaki hau abenduaren 26an egindako Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Orokorrean hartu zen, non Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani, Tolosa, Lasarte-Oria, Oiartzun eta Oñatiko Udaletako ordezkariek kalitatezko garraio publiko bateratu baten aldeko konpromisoa berretsi zuten.

Pasaiako txalupako hamar bidaiatik sei MUGI txartelarekin ordaindu dira sistema honetan integratu eta lehen urtean

06
Mar

.

  • 2024ko martxotik aurtengo urtarrilera ia 390.000 bidaia erregistratu dira; horietatik 217.406 txartel horrekin ordaindu dira, eta gainerako 165.737 bidaiak eskudiruarekin ordaindu dira.
  • Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Pasaiako motorraren integrazioak aurrezpen oso garrantzitsua ekarri die egunero garraiobide hori desplazatu ahal izateko hartzen duten eta MUGI sistemaren deskontu eta abantaila guztiez baliatu ahal izan diren ehundaka familiari, hala nola erabileragatiko hobariez, kolektibo berezientzako deskontuez eta doako transbordoez. Gainera, bizikletek ez dute txartelik ordaindu eta urtarrilaren 30etik 12 urtetik beherakoek doan bidaiatzen dute. Lanean jarraituko dugu gero eta operadore gehiagok bat egin dezaten MUGI sistemarekin, horrela bere eskubide-zorroa zabalduz eta gero eta pertsona gehiagok etekina atera diezaieten sistema aitzindari eta erreferentziazko honek eskaintzen dituen abantaila eta deskontuei".

Urtarrilaren 30etik aurrera garraio publikoa doan 12 urte baino gutxiagoko adingabeentzat Gipuzkoan

28
Urt

.

Donostia, 2025eko urtarrilaren 27a

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLAk) 2025. urteko lehen Batzar Orokorra ospatu du, Ez Ohiko deialdian, eta bertan Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiako eta Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko, Tolosako, Lasarte-Oriako, Oiartzungo eta Oñatiko Udaleko ordezkariek berretsi egin dute kalitatezko garraio publiko integratu baten aldeko apustua. Gaurko batzarrean, aurreko bileran ezarritako deskontuak mantentzea erabaki da eta 12 urtetik beherako gazteentzako garraio publikoaren doakotasuna nola ezarri definitu da.

GGLAk egungo %50eko deskontuaren zabalpena onartzen du eta dohakotasuna duten adingabekoen tartea 12 urte arte zabaltzen du.

26
Abe

.

Donostia, 2024ko abenduaren 26a

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLAk) 2024. urteko azken Batzar Orokorrean ospatu du eta bertan Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiako eta Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko, Tolosako, Lasarte-Oriako, Oiartzungo eta Oñatiko Udaleko ordezkariek berretsi egin dute kalitatezko garraio publiko integratu baten aldeko apustua.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117