MUGI eta Lurraldebus txartelak MUGI sistemaren barruan daude. Biek onura berberak eskaintzen dituzte eta, beraz, ez da beharrezkoa Lurraldebus txartela dutenek MUGI txartelagatik aldatzea.
Hiru MUGI txartel mota daude:
- Arrunta:
- Titularra bere argazkiarekin eta bere datu pertsonalekin identifikatzen du.
- Erabiltzaileari MUGI sistemaren abantaila guztiez baliatzeko aukera ematen dio.
- Titularraren bidaiak soilik balioztatzeko aukera ematen du.
- Ez da iraungitzen.

- Kolektiboak (hobaridunak):
- Txartelaren jabea kolektibo batekoa dela egiaztatzen duten txartel pertsonalizatuak dira.
- Titularra bere argaziarekin eta datu pertsonalekin identifikatzen du.
- Erabiltzaileari MUGI sistemaren abantaila guztiez baliatzeko aukera ematen dio.
- Titularraren bidaiak soilik balioztatzeko aukera ematen du.
- Txartela diruz kargatzerakoan hobari espezifikoa ematen zaio saldo gehiagarri moduan.
- Iraungipena dute.

- Gazteen txartela G (6 urtetik 25 urte bete arte)
- Iraungitzea: 18 urte betetzean. Handik aurrera, 2 urtean behin.
- % 25eko hobaria du; hau da, hamar euroko diru-karga egitean, adibidez, 2'5 euro gehiago sartuko dira txartelean, guztira 12'50€.
- 6 eta 12 urte bitarteko adingabeek (6 urtetik aurrera eta 12 urte bete arte) doan bidaiatzen dute Mugi garraio sisteman txartel honekin.
- Adinekoen txartela A (65 urte edo gehiago)
- Iraungitzea: 5 urte. Epe hori igarotakoan berritu beharko da.
- % 108ko hobaria du; hau da, hamar euroko diru-karga egitean, adibidez, 10'8 euro gehiago sartuko dira txartelean.
- Ezintasuna dutenen txartela E (% 65ekoa edo gehiago ala mugikortasun murrizketa: 7 puntu edo %25a edo gehiago)
- Iraungitzea: 2 urte. Epe hori igarotakoan berritu beharko da.
- % 108ko hobaria du; hau da, hamar euroko diru-karga egitean, adibidez, 10'8 euro gehiago sartuko dira txartelean.
- Txartel soziala S
- Iraungitzea: urte 1. Epe hori igarotakoan berritu beharko da.
- % 108ko hobaria du; hau da, hamar euroko diru-karga egitean, adibidez, 10'8 euro gehiago sartuko dira txartelean.
- FU20 (orokorra) eta FU50 (berezia) familia ugarien txartela
- Bi Familia Ugari mota daudenez, bi txartel mota daude: orokorra (FU20) eta berezia (FU50).
- Kolektiboko txartelekin konbinatu ahal izango dira. Kasu horretan, diru-kargako hobaria kolektiboko txartel motari eta familia ugariaren motari dagokiona batuz ateratzen dena izango da.
- Iraungitzea: familia ugariaren titulua iraungitzen den aldi berean iraungiko da. FU+ kolektiboen txartel konbinatuen kasuan, iraungitze-data izango da lehenengo iraungitzen denarena (kolektiboko-txartela edo Familia Ugariaren titulua). Epe hori igarotakoan berritu beharko da.
- % 25eko (FU orokorra) edo % 100eko (FU berezia) hobaria du; hau da, hamar euroko diru-karga bakoitzean, adibidez, 2'5 euro edo 10 euro gehiago kargatuko dira. Adierazi den bezala, kolektiboko txartel bat familia ugariarekin konbinatzen bada, diru-kargako hobaria kolektiboko txartel motari eta familia ugariaren motari dagokiona gehituta ateratzen dena izango da. Adibidez:
- G20 [G (MUGI gaztea) + FU20]: % 50eko hobaria (% 25 + % 25)
- S59 [S (MUGI soziala) + FU50]: % 209ko hobaria (% 108 + % 100)
- Anonimoa:

- DBusen: aldi berean bidaiari kopuru mugagabea onartzen du, betiere horien guztien bidaia ordaintzeko nahikoa diru badago. Txartela bidaiari bakoitzeko balioztatu behar da.
- Lurraldebusen: gehienez 9 pertsonek bidaiatu ahal izango dute aldi berean. Kasu horretan, gidariak balioztatuko ditu bidaiak, eta, ondorioz, ez da balioztatu behar jaitsieran.
- Euskotrenen: bidaia berean pertsona bakar batek erabili ahal izango du (ez du uzten multibalioztatzea).
- Renfe Aldiriaken: bidaia berean pertsona bakar batek erabili ahal izango du (ez du uzten multibalioztatzea).
- Hiribusetan: gehienez 9 pertsonek bidaiatu ahal izango dute aldi berean. Txartela balioztatu behar da bidiatzen duen pertsona bakoitzeko.
Argazkirik edo dokumentaziorik aurkeztu gabe eros daiteke, zuzenean, zenbait establezimendutan (liburu-dendetan, kioskoetan, estankoetan, etab.). Transbordoei dagokienez, txartel anonimoak gehienez 31 aukera ematen ditu Dbus-Dbuseko autobusen artean, eta gehienez 9 gainerako autobusetan. Ezin da alta eman Mugi sisteman (webgunea), eta, beraz, ezin da kargatu AAP-aren edo webgunearen bidez.
Txartel arrunta eskatzea. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Formularioa behar bezala beteta
- Argazkia (1. eskaeran bakarrik)
- NANaren, pasaportearen edo AIZaren fotokopia
Adingabea bada, adingabearen NANaren fotokopia (halakorik badu) edo familia-liburuaren fotokopia (adingabearen datuak agertzen diren orrialdean) eta tutorearen NANaren, pasaportearen edo AIZren fotokopia.
Txartel hobariduna edo kolektibo-txartela eskatzea edo berritzea. Baldintzak:
Kolektiboaren txartela lortzeko edo berritzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
- Gipuzkoan erroldatuta egotea
- Ezarritako errenta-maila ez gainditzea
Gainditu ezin den errenta-maila IPREM* bider 2'5 da (18.000€ banakako errenta-aitorpenean eta 36.000€ aitorpen bateratuan).
(*) IPREM adierazlea erreferentzia gisa erabiltzen da laguntzak, bekak eta diru-laguntzak emateko, besteak beste. Urteko egungo IPREM 7.200 eurokoa da.
Errenta-aitorpenean egin beharreko kalkulua honako hau da: Zerga oinarri orokorra + Aurrezpenaren zerga-oinarria + Laneko hobaria
Hiru kontzeptu horien baturak IPREM bider 2'5 baino txikiagoa izan behar du; baterako Errenta aitorpenaren kasuan, zenbatekoa bikoiztu egingo da.
Bi kasutan ez da errenta egiaztatuko: 18 urtetik beherakoen kolektiboaren txartel-eskaerak eta familia ugariak, orokorrak edo bereziak, beste kolektibo batzuekin konbinaziorik egin gabe.
- Eskatzen den txartel motarako behar den dokumentazioa
GGLAk hobaridun txartela lortzeko edo berritzeko baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, horiek ziurtatzen dituzten entitateen aurrean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
* Gipuzkoako edozein udalerritan pasaporte-zenbakiarekin erroldatutakoek hiru hilabete baino gutxiagoko epean emandako jatorrizko errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
- NANaren, edo AIZaren fotokopia kolektibo guztientzat 1. Eskaera izanez gero (EZ da aurkeztu behar berrituzearen kasuan)
- Gazteen txartela (6 urtetik 25 urte bete arte):
- Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta.
- Adinekoak (65 urte edo gehiago):
- Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta.
- Desgaitasuna duten pertsonak (% 65 edo gehiago ala mugikortasun murrizketa: 7 puntu edo %25a):
- Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta.
- Soziala:
- Formularioa behar bezala beteta, gehi taula honetan adierazitako txartel sozial bat eskatzea ahalbidetzen duten egoera desberdinen arabera eskatutako dokumentazioa:
| EGOERA | AURKEZTU BEHARRKO AGIRIAK |
DOKUMENTOA IGORTZEN DUEN ERAKUNDEA
|
|
1. Lanik egiten ez duen 65 urtetik beherako erretiratua Lagun Aroren erretiro-pentsioa kobratzen duen herritarra, zeina 65 urte baino gazteagoa den eta lanik egiten ez duen. (Kasu horretan, lan-bizitza erregimen bereziko altan agertzen da, Gizarte Segurantzako erretirorako eskubidea izateko kotizatu egiten baitute.) |
|
GIZARTE SEGURANTZA LAGUN ARO GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA |
|
2. Erretirodun partziala duen herritarra |
|
GIZARTE SEGURANTZA |
|
3. 55 urtetik gorako ezintasun iraunkor osoa duen pentsioduna, eta lanean ez dagoena |
|
GIZARTE SEGURANTZA GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA |
|
4. Ezintasun iraunkor osoa duen pentsioduna (% 65 edo gehiagoko ezintasun-mailara parekatzen da) |
|
GIZARTE SEGURANTZA |
|
5. Erabateko ezintasuna edo balioezintasun handia duen pentsioduna (% 65 edo gehiagoko ezintasun-mailara parekatzen da) |
|
GIZARTE SEGURANTZA |
|
6. Alarguna den eta lanean ez dagoen pentsioduna |
|
GIZARTE SEGURANTZA GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA |
|
7. Kotizazio gabeko pentsioaren pareko edo gutxiagoko diru-sarrerak jasotzen dituen pentsioduna, eta lanean ez dagoena (Zurztasunaren pentsioa barne) |
|
GIZARTE SEGURANTZA |
|
8. Senideen aldeko pentsioa josotzen duena |
|
GIZARTE SEGURANTZA |
|
9. Ardurapeko seme-alabagatiko laguntza ekonomikoaren titularra edo onuraduna |
|
GIZARTE SEGURANTZA |
|
10. Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren (GLL) titularra edo onuraduna |
|
UDALA |
| 11. Kotizazio gabeko pentsioaren titularra (KGP), Gizarte Ongizaterako Funtsaren onuraduna (GOF), Desgaituak Gizarteratzeko Legearen onuraduna (LISMI) edo Gizarte-inklusiorako laguntzaren 18-23 urte bitarteko onuraduna (lehen Desbinkulazio-laguntza jasotzen zutenak) |
|
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA |
| 12. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) titularra edo onuraduna |
|
LANBIDE |
|
13. Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera (BGDS) jasotzen duen titularra edo onuraduna |
|
LANBIDE |
|
14 . Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoek (SEPE) emandako diru-laguntzetako baten titularra edo Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren titularra |
|
INEM |
5. Familia Ugaria:
- Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta.
GGLAk erabiltzaileari egokitzat jotzen duen informazioa eskatzeko eskubidea gordetzen du.





info@mugi.eus
943 000 117