MUGI sisteman integratuta dago Gipuzkoako garraio publikoaren gehiengoa:
- Autobusak:
- Lurraldebus
- Hiribusak: Donostiako (Dbus), Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko, Tolosako, Lasarte-Oriako, Oñatiko eta Oiartzungo hiribusak.
- Tren zerbitzuak:
- Euskotren (Hendaiatik Bilbora linera orokor osoan erabil daiteke, baina MUGI tarifak soilik Hendaiatik Berrizera arteko bidaietan aplikatzen dira)
- Renfe Aldiriak (Irunetik Brinkolara bitartean erabili daiteke).
- Pasaiako txalupa

Sistemari atxikitako garraiatzaileak:
-
- Donostia
- Irun
- Errenteria
- Eibar
- Zarautz
- Arrasate
- Hernani
- Tolosa
- Lasarte-Oria
- Oñati
- Oiartzun
-
Horrez gain, MUGI/Lurraldebus txartela ondoko zerbitzuetan erabili ahal da:
- Pasaiako txalupa
- Gasteizko tranbia
- Bilboko tranbia
- Bilboko metroa
- Gasteizko hiribusak (TUVISA)
- Arabako herriarteko autobus zerbitzuetan (AlavaBus)
- Larreineta-Trapagaraneko funikularra
*Informazio gehiago ohiko galderak atalean
-
Euskadiko garraio publikoaren interoperabilitateari eta erakunde eta operadoreen arteko lankidetzari esker, gaur egun BAT, BARIK eta MUGI/Lurraldebus txartelak hainbat garraiobide eta lurraldetan erabili daitezke.
Ondoren, txartel horiek erabil daitezkeen garraio-zerbitzuak zerrendatzen dira:
1. Gipuzkoako herriarteko autobusak (Lurraldebus)
2. Donostiako hiri-autobusak (Dbus)
3. Euskotren
- Hendaia-Donostia-Bilbo linea orokorra
- Amorebieta-Bermeo adarra
- Larreineta-Trapagaran funikularra
4. Tranbiak
- Gasteizko tranbia
- Bilboko tranbia
5. Gasteizko hiri-autobusak (TUVISA)
6. Arabako herriarteko autobusak (AlavaBus)
8. Bilboko hiri-autobusak (Bilbobus)
9. Bizkaiko herriarteko autobusak (Bizkaibus)
10. Bizkaiko gainerako garraio publikoko operadoreak: Etxebarri bus, Erandio bus, Kbus, Leioa bus, Galdabusa, Sopelbus, Galdakaoko lanzadera, Artxandako funikularra, Bizkaiko Zubia eta Ereagako igogailua
Tarifei dagokionez:
- Bere lurralde barruan txartel bakoitzak indarrean dituen tarifak ezartzen dira, adibidez: Bilboko tranbian MUGIrekin egindako bidaiari BARIK tarifa aplikatzen zaio; Gasteizko tranbian MUGIrekin egindako bidaiari BAT tarifa aplikatzen zaio; BARIK edo BAT txartelekin Dbusen egindako bidaiari MUGI tarifa aplikatzen zaio.
- Euskotrenek bere tarifa propioak ezartzen ditu txartel baten eremutik kanpo hasi edo bukatzen diren bidaietan, hau da, lurralde-arteko bidaietan, adibidez: Hendaia-Bilbo; Ermua-Durango; Deba-Amorebieta.
- Euskotren: Bilbo-Donostia-Hendaia lerro orokorrean, MUGI sistemaren tarifak soilik Hendaia-Berriz artean egindako bidaietan aplikatzen dira. Herri horietatik kanpora jarraituz gero, bidai osoari Euskotrenen tarifa ezartzen zaio, lurralde arteko bidaia delako.
- MUGI/Lurraldebus hobaridun txartelekin bidaiatzen denean (Nagusiak, Ezinduak, Sozialak eta Gazteak), hobaria ezabatuko zaie MUGI sisteman sartuta ez dauden bidaietan.
-
- Iparraldeko herriarteko autobus eta tran'bus zerbitzuetan (Txik Txak)





info@mugi.eus
943 000 117