Mugi

Zein abantaila eskaintzen ditu?

MUGI sistemak abantaila ugari eskaintzen die garraio publikoaren ohiko erabiltzaileei, hala nola:

  • Ordaintzeko modu bateratua: Txartel bakarra garraiobide guztietarako.
  • Tarifa-sistema eta eremuak bereizteko sistema bateratuak: Kostu berbera garraiobide ezberdinetan egindako bidaietarako, eta tarifa bateratuak eremu-aldaketaren bat barne hartzen duten ibilbideetarako.
  • Erabileraren araberako deskontuak: Zenbat eta gehiago erabili garraio publikoa, orduan eta merkeagoa izango da bidaiaren kostua.
  • Doako ontzi-aldaketak: bidaia garestiena bakarrik ordaintzen da.
  • Txartel hobaridunak: Baldintza zehatzak bete behar dira txartel hauetako bat edukitzeko.

Ordaintzeko modu bateratua

MUGI sistemari esker, ordaintzeko euskarri bakarra erabiliko da garraiobide guztietan; hau da, txartel bakarraz bidaiatu daiteke Gipuzkoako garraio publiko ia guztietan.Txartel bakarra Lurraldebus txartelaren nolabaiteko bilakaera da, eta biak garraio publikoetan erabil daitezke, zerbitzu berbera ematen dutelako.

  • MUGI txartel pertsonalizatua: titulartasuna duen bidaia txartela da, eta berarekin ordaintzeagatik deskontu nabarmenak eskaintzen ditu, lehenengo momentutik (% 48, % 58 edo % 90eko deskontua). MUGI sistemak eskaintzen dituen onura guztiez gozatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.

Tarifa-sistema bateratua

MUGI sistemak tarifa bateratua eskaintzen die erabiltzaile guztiei; eta eremuak bereizteko sistema bateratu batean oinarritzen da:

  • Tarifa-sistema bateratua: Tarifa-sistema bateratuari esker, hainbat garraiobidetan (autobusa, trena eta abar) egindako ibilbideak/joan-etorriak kostu berbera izango dute; hau da, kostu berbera izango du trenez edo autobusez  Atik Bra egindako bidaiak.
  • Eremuak bereizteko sistema bateratua: MUGIn aplikatuko diren tarifak eremuak bereizteko sistema bateratuan oinarritzen dira: MUGI sisteman, egun, 15 eremu ezberdin bereizi dira.

Ibilbide bakoitzean, gehienez ere 6 eremu-aldaketa egin daitezke, betiere garraiobidez aldatzen ez bada (ontzi-aldaketa); eremu-aldaketa bakoitzari zenbateko bat dagokio, eta zenbat eta eremu-aldaketa gehiago egin (jauzi kopurua), orduan eta garestiagoa izango da ibilbidea.

Erabileraren araberako deskontuak

MUGI sistemaren helburua da garraio publikoa gehien erabiltzen duten herritarrak saritzea; eta, horregatik, erabiltzaile horiek deskontu handiagoak izango dituzte.
Hiru erabilera-tarte ezarri dira, eta tarte bakoitzari deskontu jakin bat dagokio:

  • 1–20 bidaia: % 48ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.
  • 21–50 bidaia: % 58ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.
  • 51 bidaia edo gehiago: % 90ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean (gazteek doan bidaiatuko dute tarte honetan). 

* Deskontuak hilabete naturalaren barruan aplikatuko dira.
* Bidaia-kontagailua hutsetik hasiko da hilero.

Ontzi-aldaketak

Ontzi-aldaketa guztiak doan dira; hau da, bidaia-txartel garestiena bakarrik ordainduko da. Era berean, bidaien kontagailuan bidai bakar bat bezala zenbatuko da.

Txartel hobaridunak
MUGI sistemarekin, erabiltzaileek hobariak aldez aurretik jasoko dituzte, txartela kargatzeko unean bertan; hau da, erabiltzaileak txartela kargatzen duen bakoitzean, kopuru bat gehituko zaio hobari gisa.

Horrelako txartela eskuratzeko edota berritzeko zenbait baldintza bete behar dira:

  1. Gipuzkoan erroldatuta egotea: Gipuzkoako edozein herritan pasaportearekin erroldatu direnen kasuan, azken hiruhilabetekoan egindako errolda ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  2. Foru Ogasunean, errenta maila egiaztatuko da: 2,5 aldiz IPREM* adierazlea gaindituz gero, ezin izango da txartel hobariduna eskatu edo berritu; honakoak dira kopuruak: 16.947,00 € bakarkako aitorpenean; eta 33.894,00 € baterako errenta-aitorpenean.

Bi egoera zehatzetan ez da errenta maila egiaztatuko: 18 urtetik beherako txartel hobaridun eskaeretan eta Familia Ugari orokorren edo berezien eskaeretan (beste txartel hobaridun bateko konbinaziorik ez dagoen kasuetan).

(*) Oinarri ezargarri orokorra + aurrezpenaren oinarri ezargarria + lanaren hobaria. Hiru kontzeptu horien baturak ezin du 2,5 aldiz IPREM adierazlea gainditu; baterako errenta-aitorpenen kasuan, kopurua bikoiztu egiten da.

    3.  Familia Ugarien kasuan, horren titulua indarrean izatea.

  • Txatel hobaridun motak:
    • Gazteak (6 urtetatik 25 urte bete arte): % 25eko hobaria.
    • Adinekoak (65 urte edo gehiago): % 108ko hobaria.
    • Ezinduak (% 65eko desgaitasuna edo mugikortasunerako 7 baremoa dutenak): % 108ko hobaria.
    • Sozialak: % 108ko hobaria.
      Egoera hauek aurreikusten dira:
      • Lanik egiten ez duen 65 urtetik beherako erretiroduna
      • Erretirodun partziala duena
      • Lanik egiten ez duen 55 urtetik gorako ezintasun iraunkor osoko pentsioduna
      • Erabateko Ezintasun Iraunkor Osoko pentsioduna
      • Erabateko ezintasun handiko pentsioduna
      • Lanik egiten ez duen alargun-pentsioduna
      • Lanik egiten ez duen KOTIZATU GABEKO PENTSIOKO diru-sarrera edo gutxiago jasotzen duen pentsioduna
      • Senideen aldeko pentsioa
      • Ardurapean hartutako adin txikiko edo seme-alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoaren titularra edo eragilea
      • Gizarte Larrialdiko Laguntzaren (GLL) titularra edo onuraduna)
      • Kotizazio Gabeko Pentsioa (KGP), Gizarte Ongizateko Fondoa (GOF), Desgaituak Gizartean Integratzeko Legearen (LISMI) prestazioaren titularra eta Gizarte-inklusiorako laguntzaren titularrak (18-23 urte bitartekoak) (lehen Desbinkulazio-laguntza jasotzen zutenak)
      • Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren (DBE) titularra edo onuraduna
      • Estatuko Enplegu Zerbitzuak (SEPE) emandako diru-laguntzetako baten titularra edo Txertaketarako Errenta Aktiboaren titularra
      • Lagun Aroren erretiro-pentsioa duen erretiroduna, 65 urte baino gazteagoa eta lanik egiten ez duena. (Kasu horretan, lan-bizitza erregimen bereziko altan agertzen da, Gizarte Segurantzako erretirorako eskubidea izateko kotizatu egiten baitute.)
    • Familia Ugaria
      • Orokorra: % 25eko hobaria.
      • Berezia: % 100eko hobaria.

Gaztea, Adinekoa, Ezindua eta Soziala kolektiboko txartelak Familia Ugarien kolektiboko txartelekin bateragarriak dira; hortaz, familia ugaria izanik beste kolektiboren bateko kide izanez gero, biengatik jasoko litzateke hobaria:

•    MUGI gazteak + FU20: % 50eko hobaria.
•    MUGI adinekoak + FU20: % 133ko hobaria.
•    MUGI ezinduak + FU20: % 133ko hobaria.
•    MUGI soziala + FU20: % 133ko hobaria.
•    MUGI gazte + FU50: % 125eko hobaria.
•    MUGI adinekoak + FU50: % 208ko hobaria.
•    MUGI ezinduak + FU50: % 208ko hobaria.
•    MUGI soziala + FU50: % 208ko hobaria.

EU-Cookies - VERITAS DATA GmbH

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117