Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Erabiltzaileen arreta

Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak

Garraio enpresa eragileen ibilgailu guztietan nahiz instalazio finkoetan, une bakoitzean indarrean dagoen erreklamazio-orria eskatu eta eskuratzeko aukera dago, zerbitzuarekin zerikusia duen edozein kexa, erreklamazio edota iradokizun jarri ahal izateko.

Zerbitzuaren titularra den Administrazioak zainduko du pertsona guztiek zerbitzu horren ezaugarri, baldintza, funtzionamendu eta tarifei buruzko edo bestelako gorabehera, kexa, iradokizun edo erreklamazioei buruzko informazioa pixkanaka jaso edo kontsultatzeko aukera izatea, edozein formatu irisgarritan, jatorria eta euskarria zein den ere. 

Adierazitako formatu irisgarri eta hautazko horiek honakoak izan daitezke, besteak beste: karaktere handiak, hizkera erraza, braille, teknologia moldagarriaren bidezko komunikazio elektroniko irisgarriak eta audio-zintak edo antzekoak.

Horrez gain, garraio enpresa eragileek erabiltzaileei jakinaraziko diete erreklamazio-liburua edota erreklamazio-orriak badaudela.


Erreklamazio-liburua edota erreklamazio-orriak

Garraio enpresek eragileek erreklamazio-liburuak edota erreklamazio-orriak jarriko dituzte erabiltzaileen eskura, bidaiariek kexak eta erreklamazioak egin ditzaten, eta zerbitzuaren titularra den Administrazioak horien berri izan dezan.

Liburuaren ale bat edo erreklamazio-orrien kopuru nahikoa egongo dira erabiltzaileen eskura, honako lekuetan:

  1. Tiketak emateko baimendutako instalazio finkoetan.
  2. Geldialdiak egiten dituzten zerbitzuetako ibilgailu guztietan, tiketak emateko baimenduta instalazio finkorik ez dagoenean. 

Erreklamazioak egingo dira zerbitzua ohi bezala emateari eraginik ez sortzeko moduan, eta zerbitzua, ahal dela, ez da geldituko. Nolanahi ere, zerbitzua ohi bezala ematen den heinean, gidariek arreta emango diete adierazten zaizkien erreklamazioei, gainerako bidaiariei eragozpenik sortu edota inor kaltetu gabe; hori gertatzen bada, erreklamazioa garraio enpresa eragileen instalazio finkoetan aurkeztuko da, edo ezarritako baliabide elektronikoen bitartez. 

Bidaiariak erreklamazioa egin eta garraio enpresa eragileak erreklamazioa jaso eta gero, garraio enpresak zerbitzuaren titularra den Administrazioari helaraziko dio aipatutako erreklamazioa, hogeita hamar egun balioduneko epean, egokitzat jotzen dituen alegazioekin batera, eta erreklamazio-jartzailearen nahia onartzen duen ala ez adierazita.

Zerbitzuaren titularra den Administrazioak egokiak diren neurriak hartuko ditu, garraio eragile guztiek, erreklamazioak interneten bidez egiteko aukera eskaini dezaten.

MUGIrekin kontaktatu nahi baduzu, egin klik hemen.

Erreklamazio orria jaitsi.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74

20006 Donostia / San Sebastián

info@mugi.eus

943 000 117