Eskatu edo berritu ezazu zure MUGI txartela, Interneten bidez, bost minututan.
Txartel eskaera
- Interneten bidez
- Prentsa saltokietan
- Posta bidez
- EAZ: Easo Kalea 74,1 Donostia
INTERNETEN BIDEZ
PRENTSA SALTOKIETAN
-
Eskaera-orriaren inprimakia deskargatu hemen, Jarraibideak.
-
Bete, inprimatu, sinatu eta beharrezko dokumentazioarekin entregatu, eskaerak kudeatzen dituzten MUGIko ohiko puntuetan (puntuak ikusteko sakatu hemen).
-
Zure txartela eskaera hau aurkeztu duzun leku berean jasotzeko, ziurtatu ezazu salmenta lekuan eskaeraren kodea jarri dutela eskaera orrian eta zuri emango dizuten frogagirian.
POSTA BIDEZ
-
Bost euro sartu behar dituzu (txartelaren prezioa, diru-kargarik gabe ematen da) kontu honetan: ES30 2095 0611 01 1076343440. Adieraz ezazu argi, ordainketaren erreferentzian, zure IZENA, ABIZENAK eta NAN. Hori egin ezean eskaera atzeratu egin daiteke. Eskatzen duzun txartel bakoitzeko diru sarrera bat egin behar duzu.
-
Eskaera-orriaren inprimakia deskargatu hemen, Jarraibideak.
-
Deskargatutako orria bete. Eremu guztiak betetzea derrigorrezkoa da, bestelakorik esaten ez bada.
-
Bidali eskaera-orria, ordainketaren egiaztagiria eta eskatutako txartelaren arabera beharrezkoa den gainerako dokumentazioa (eskaera orriaren atzealdean ageri dira zein diren) Urnietako (20130) 10. posta kutxatilara. Jarraibideak.
Oharra: ez dira onartuko posta elektronikoz jasotako eskaerak.
GAINERA, HONAKO KASU HAUETAN:
- ESKATZEN DENAREN MOTA BEREKO TXARTELA GALDU / OSTU / HAUTSI IZANEZ GERO: Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta eta NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia. Adingabekoaren kasuan, horrek NAN-a badu, horren fotokopia, eta ez badu familia- liburuaren fotokopia (adingabekoa agertzen den orrialdea), baita tutorearen NAN-aren, AIZ-aren edo pasaportearen fotokopia. Txartela galdu/hautsi edo Lurraldebus txartela izanda, gisa bereko MUGI txartela eskatzeak aurreko txartelaren baja sorraraziko du. Txartela hautsi bazaizu, eskabidearekin batera entregatu.
- TXARTEL AKASTUNA BALDIN BADA, ERABILTZAILEAK ERRURIK IZAN GABE (Ez dira 5 euro ordaindu behar):
- Inprimatze-akatsak: Harremanetan jarri GGLArekin; akatsa zuzenduko zaizu eta txartel zuzena jasotzean akastuna entregatu beharko duzu (6 hilabeteko epean jaulki zenetik).
- Txartela ez da erabilgarria: Txartela salmenta-puntuan entregatu, eta labur adierazi zerk huts egiten duen; saltokian bertan jasoko duzu txartel berria (4 urteko berme-epea).
- ADIERAZITAKO TXARTELA IRAUNGI IZANAGATIK BERRITZEA (Ez da txartela itzuli behar):
- Mota bereko txartela eskuratzeko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzu, argazkia salbu.
- Eskabidea bete zenuenetik zazpi lanegun pasa eta gero, eskatu iraungipen-data eguneratzea laguntza bidez kargatzeko saltoki- sareko edozein salmenta-puntutan (Ezin da eguneratu ez kargatzeko makina automatikoetan, ezta Internet bidez ere). Data berria txartelaren txipean erregistraturik geratuko da, eta emango dizuten frogagirian egiaztatuko duzu.