Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Komunika zaitez

2015ean 64.000.000 bidaia baino gehiagorekin, Mugi sistema egonkortu egin da Gipuzkoan

.

  • Bidaien 84% Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu da
  • 2015 urtean zehar 59.000 txartel pertsonalizatu baino gehiago egin dira
  • Hilabetean batez beste 295.000 lagunek erabiltzen dute Mugi sistema

Mugi sistema 2013ko martxoaren 4an martxan jarri zenetik, 656.000 txartel baino gehiago erabili dira. Horietatik 350.000 Mugi txartelak dira eta 305.263 Lurraldebus txartelak. Dudarik gabe, Mugi txartelaren erabilera gero eta handiagoa da, eta txartel berrien eskaeraren kopurua ere gradualki gora egiten ari da. Hala, 2015. urtean zehar, 59.000 txartel pertsonalizatu baino gehiago eta 40.000 txartel anonimo baino gehiago egin dira.

2015ean, 64.000.000 bidaia baino gehiago egin dira Mugi sisteman integratutado operadoreetan. Horien %84, 54.000.000 bidaia hain zuzen, Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu dira. Bestalde, bidaia eta txartel kopuruari dagokionez, abenduaren 21a, Santo Tomas eguna, bidaia gehien (240.000) egin diren eta txartel gehien (208.000) erabili diren eguna dela nabarmendu behar da.

Txartelaren erabileraren hilabeteko datuak erreparatuz gero, batez beste 295.000 erabiltzailek erabiltzen dute Mugi sistema; horien %80ak 1 eta 20 bidaien arteko lehen tartean erabiltzen du (%45eko beherapena), %16a 21 eta 50 bidaien bigarren tartera iristen da 56%ko beherapenarekin eta, azkenik, %4ak 51 bidaia baino gehiago egiten ditu, honela, %90eko beherapena lortuz.

Mugik eskaera eta berritze izapideak hobetu ditu

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak zenbait erakundeekin egindako hitzarmenari esker, txartelen eskaeraren eta txartelen berritzearen kudeaketa erraztu ditu. Eskaera-orria betetzean, nahi duen orok GGLAri baimena emango dio txartel hobaritua egin edo berriztatzeko behar den informazio gehiena zuzenean eskuratzeko.

Erabiltzaileek ondorengo dokumentuen kontsulta baimendu dezakete: Gipuzkoako Foru Ogasuneko errentaren baldintzak egiaztatzea, edozein udalerri gipuzkoarretako errolda-agiria egiaztatzea eta, azkenik, Familia Ugariaren Titulua ziurtatzea (Eusko Jaurlaritza/Foru Aldundia).

Mugik bidea errazten dizu

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Mugi sistemako txartelaren erabilera erraztu du. Izan ere, Mugi/Lurraldebus txartela Kutxabankeko edozein kutxazainetan kargatu ahalko dute, edozein bankuko txartelarekin eta inolako komisiorik gabe.

Horrez gain, internetetik egindako kargak eta txartel berriztatuak aktibatu daitezke Kutxabanken (eskaera egin eta gestionatu ondoren), erraz eta ordutegi mugarik gabe.

Lasarte-Oriako “Muittu Manttangorri” Mugi sisteman

Lasarte-Oriakoa da Mugi sisteman azkena integratu den urbanoa; urtarrilaren 11n, hain zuzen. Ordutik, bidaiariek Mugi sistemaren onurez gozatu dezakete, eta ordaintzeko euskarri bera izateaz gain, herriko autobusean egindako bidaiak eta garraio-aldaketak kontuan hartuko dira deskontuak aplikatzeko. Muittu Manttangorriren integrazio honekin, garraio publiko irisgarri eta integratu baten alde egin da.

Elkarreragingarritasuna handitzen doa

GGLAk garraio publikoaren elkarreragingarritasunean lanean darrai. Prozesu honen baitan, dagoeneko posible da Bilbo eta Gasteizko tranbiatan eta Larreinetako Funikularrean Mugi/Lurraldebus txartelarekin bidaiatzea.

Egun, GGLA Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin elkarlanean ari da uda honetatik aurrera Mugi/Lurraldebus txartela Bilboko Metroan erabiltzeko. Bestalde, Bat eta Barik txartelak Dbusen autobusetan onartuko dituen programa pilotu bat ere martxan jarri du.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117