Euskal Herriko 56. Itzuliaren eraginez mozketak egongo dira Ertzaintza, Udaltzaingo eta antolatzaileen eskutik. Ondorioz, zenbait lineetan aldaketak egongo dira.
EKIALDEBUS
Atzerapenak egon daitezke Ekialdebuseko linea batzuetan, operadorari ezinezkoa izango baitzaio ohiko ordutegi eta ibilbideak ziurtatzea apirilaren 6an eta 7an.
- Asteazkena, apirilak 6. 15:00etatik 16:45era eragindako lineak: E02 - E04
- Osteguna, apirilak 7. 12:45etik 14:45era eragindako lineak: E01 - E02 - E03 - E04 - E20 - E21 - E22 - E25 - E26
LURRALDEBUS
Datorren larunbatean, apirilaren 9an, erabilerarik gabe geratuko dira zenbait geraleku Eibarren. 13:00etatik 18:00ak arte zerbitzuen geralekuak Egogainen eta Unzagan soilik izango dira.
EUSKOTREN
Euskotrenek apirilaren 7an, 8an eta 9an autobusen zerbitzua aldatuko du. Ondorengo hauek izango dira:
- Osteguna, apirilak 7: 4. etapa dela eta, Lesaka – Orio, bihar ostegunean lasterketa igarotzen den tokietan trafiko mozketak egongo dira. Hori dela eta, ondorengo autobusen zerbitzuak kendu egingo dira:
- 14:45ean, irteera Zarautzetik Aiarantz eta Oriorantz
- 15:30ean, irteera Oriotik Zarautzera (N-634 errepidetik)
- 15:45ean, irteera Zarautzetik Aiarantz eta Oriorantz
Horrez gain, lasterketa igarotzen den zenbait lekutatik trafikoan unean uneko mozketak egon daitezke ondorengo lineatako autobusen ordutegian Eibar – Elgeta, Ermua – Donostia (AP-8tik) eta Mallabia – Ondarroa.
- Ostirala, apirilak 8: 5. etapa dela eta, Orio – Arrate (Eibar), ondorengo lineatako autobusen ordutegiak eraginak izan ditzake Eibar – Elgeta, Ermua – Donostia (AP-8tik) eta Mallabia – Ondarroa.
- Larunbata, apirilak 9: Azkenik, 6. etapa dela eta, Eibar – Eibar, ondorengo udal autobusen (UDALBUS) zerbitzuak kendu egingo dira:
- 12:00 Amaña – Azitain
- 12:20 Azitain – Amaña
- 12:40 Amaña – Azitain
- 13:00 Azitain – Amaña
- 14:00 Eibar – Arrate
- 14:30 Arrate – Eibar