Komunika zaitez

Ekosistema digital berria

.

GGLAk aurrerapauso bat eman du eta teknologia berrietara egokitutako ekosistema digital berria aurkeztu du. Webguneen hobekuntza eta sare sozialen erabileraz gain, hiru tresna txertatu ditu bere komunikazio digitalaren ekosistemara: Mugi APPa, planifikatzailea eta Mugiklub komunitatea.

MUGI APPa:

Mugi aplikazio berriak, Android edota IOS mugikorretan deskargatu daitekeenak, mugikorretik Mugiren zerbitzuetara sarbidea ahalbidetzen du. Ordutegiak deskargatzeko eta txartela kargatzeko, tarifak kontsultatzeko eta ibilbideak planifikatzeko aukera eskaintzen du; baita Mugiklubeko ekintzetara sarbidea eta beste zenbait aukera ere.

Aplikazioa bakoitzaren beharretara egokitu daiteke, norberaren gustuko helmugak, lineak eta geltokiak gordetzeko aukera emanez; baita unean uneko informazioaren berri izateko ere.

Horrez gain, aplikazioak erabiltzaileen eremu pribatura sarbidea ahalbidetzen du eta bertatik Mugi txartelaren inguruko kontsultak egin daitezke: saldoa, mugimenduak, kargatzeak eta gehiago.

Era berean, garraio publikoko ibilbideak planifikatzeko aukera emango die aplikazioa jaisten duten guztiei.

PLANIFIKATZAILEA:

Gipuzkoako garraio publikoan egin daitezkeen ibilbideak planifikatuko dituen tresna da planifikatzailea. Horretarako, parametro batzuk ezartzea ezinbestekoa izango da; abiapuntua, helmuga, ibilbide mota eta bidaiatu nahi den ordua, besteak beste. Joan-etorria egiteko beharrezko informazio guztia eskaintzen du, oinez egin behar den bidea eta garraio publikoa hartu edo utzi behar den tokia adieraziz.

Horrez gain, planifikatzailearen Widget bat txertatuko da hainbat eragileen webguneetan: jatetxeetan, museoetan, kirol-elkarteetan… Beti ere, Mugiren erabiltzaileei tresna honetarako sarbidea errazteko.

MUGIKLUB:

GGLAk aisialdia, kultura, kirola eta turismoa garraio publikoarekin integratzen dituen komunitatea sortu du. Mugiren erabiltzaileei zuzendutako komunitate dinamikoa, irekia eta parte hartzailea da. Honela, webguneak “Gipuzkoa Gozatuz” lelopean, kulturako, kiroleko eta aisialdiko ekintzak eta turismo-bitartekoak biltzen ditu.

Komunitate sozial honetan, Mugi/Lurraldebus txartelari esker, txartelaren erabiltzaileek abantailak izango dituzte. Zozketa eta lehiaketetan parte hartzeko aukeraz gain, Gipuzkoako ekitaldi esanguratsuenetan parte hartuko baitute garraio publikoari eta planifikatzaile edota aplikazioari esker.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117