Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Komunika zaitez

Udaran mugitu garraio publikoan!

.

Gipuzkoako operadoreek ordutegiak osatu dituzte garraio publikoa erabiltzen dutenei egokitu eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Ezagutu uztaila eta abuztuko ibilbide eta ordutegiekin lotutako azken berriak:

DBUS

Dbusek zerbitzu osatuagoa emango du uztailean eta abuztuan, eta udako ekitaldirik garrantzitsuenetan zerbitzu bereziak eskainiko ditu: ikusi informazio guztia.

LURRALDEBUS

Ordutegiak aldatuko dira Tolosaldeako eta Azkoitia-Tolosa eta Beizama-Azpeitia lineetan. Hala eta guztiz ere, TO06 Tolosa > Apatta-Erreka, TO08 Larraul > Asteasu > Aduna eta TO23E Aduna > Andoain lineek ez dituzte aldaketak izango eta ohiko ordutegiei eutsiko diete. Ordutegien informazioa, hemen.

Uztailaren 1ean Debagoiena eta Deba bitarteko urtaroko linea martxan jarri zen. Irteera maiztasuna ordurokoa izango da. Ikusi ordutegiak eta linearen ibilbidea, hemen.

Gainera, Donostia eta Bilboko aireportua lotzen dituen DO50B lineak maiztasun handiagoa du, ohiko zerbitzua bikoiztu baita. Autobusak Donostiako autobus geltokitik 30 minuturo irtengo dira goizeko 4:30etik gaueko 21:30era bitartean. Bilboko aireportutik ere irteerak 30 minuturo izango dira, 6:15etik 23:45era bitartean.

Abuztuan ordutegi aldaketak egongo dira Urola, Debabarrena eta Debagoienako lineetan. Horrez gain, hilabete osoan zehar egunero gau erdira arte autobus zerbitzuak egondo dira Donostiara eta kostako herrietara doazen autobus lineetan, hau da, Buruntzaldea, Oarsoaldea-Bidasoa, Urola Erdia eta Urola Kosta, eta baita Debabarrena eta Debagoienako lineetan ere.

Kontsulta itzazu ordutegiak hemen.

LA GUIPUZCOANA

UK02 eta UK04 lineek ordutegi aldaketa izango dute uztailean eta abuztuan: ikusi informazio osoa.

Kontsultatu abuztuko ordutegiak hemen.

EUSKOTREN

Euskotrenek udako eskaintza osatu du, hondartza duten edota festak ospatzen diren herrietako joan etorrietako beharrak asetzeko. Udako ordutegiak, hemen.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117