Komunika zaitez

Gozatu kulturaz Mugirekin

.

Mugik Donostia Zinemaldiko alfonbra gorriraino hurbilduko zaitu zinemaldia ospatzen den egunetan; irailaren 16tik 24ra, garraio publikoko zerbitzu bereziak erabili ahalko baitituzu.

Urtero bezala, kulturaz betetako egun hauetan hainbat ekintza antolatu dira, zine emanaldiak, aurkezpenak, hitzaldiak eta prentsaurrekoak, besteak beste. Mugik guzti hauetara gerturatzeko aukera eskainiko dizu Donostiara hurbilduko zaituzten autobus eta tren zerbitzuen bitartez.

2016ko Zinemaldian Dbus autobus zerbitzua

Dbus-ek autobusen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 16tik irailaren 24ra. Zerbitzu gehigarriak eskainiko dira 0:00ak arte, azkeneko irteerak ondorengoak izango direlarik:

Bulebarretik:

  • 5-Benta Berri linea: 23:00
  • 9-Egia-Intxaurrondo linea (Baratzategi eta Zubiaurre Pasealekutik): 23:00 – 0:00
  • 13-Altza-Buenavista linea: 23:00 – 23:35 (jaiegunetan 13-Altzaren ibilbidea) – 0:00
  • 26-Amara-Martutene linea: 22:45 – 0:00
  • 25-Benta Berri-Berio-Añorga linea: 22:46 – 0:00
  • 28-Amara-Ospitaleak linea: 23:15

Gipuzkoa Plazatik:

  • 16-Igeldo linea: 23:00 – 0:00

Gainera, ostiraletan, irailak 16 eta 23, eta larunbatetan, irailak 17 eta 24, gautxori zerbitzua egongo da. Informazio gehiagorako egin klik hemen.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117