Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Komunika zaitez

2016ko Europako Mugikortasunaren Astea

.

Urtero bezala, aste honetan Europako Mugikortasunaren Astea ospatuko da, irailaren 16tik 22ra. Europako Mugikortasunaren Asteko (EMA) kanpaina aukera egokia da biztanleriari mugikortasun iraunkorraren alternatibak erakusteko eta hiriek dituzten erronkak azaltzeko. Helburua herritarren jarrera aldatzea eta Europarako garraio jasangarriagoa lortzea da.

2016ko Europako Mugikortasun Asteak joan-etorriak nola egiten ditugun birpentsarazi nahi digu. Aurtengo "Mugikortasun Adimentsua. Ekonomia Sendoa" leloak mugikortasun adimentsuak ekonomian izan dezakeen eragin positiboa nabarmendu nahi du, onura ekonomiko garrantzitsuak ekar ditzakeela kontzientziatuz.

Europako Batzordeak hiriko mugikortasunerako bi erronka nagusi ezarri ditu: 2050era bitartean hirietako diesel motorra duten autoak pixkanaka kentzea eta 2030era bitartean hirigune nagusietan isurpenik gabeko logistikan aurrera egitea. .

Parte hartu lehiaketan!

Mugik, Europako Mugikortasun Astearen baitan, mugikortasunarekin lotutako selfien lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Atera mugikortasun iraunkorrarekin edo bizitza osasungarriarekin lotutako selfie bat eta paddle surf egiteko aukera izango duzu!

Garraio publikoak paddle surf-a lasai egiteko aukera ematen dizu, Bidasoa ibaian. Lehiaketaren irabazlea SUP taulara igoko da eta ibaian behera joango da ibaia itsasoratzen den tokiraino, Hondarribiko hondartza ingururaino. Hartu minutu bat lehiaketarako. Atera argazki bat eta bidali!

Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117