Behobia-Donostiaren 52. edizioa dela eta, azaroaren 13an, igandearekin, zenbait aldaketa egongo dira garraio publikoan. Horien guztien berri emango dizugu! Gainera, Behobiako bi kirol-ziraren zozketan parte hartu dezakezu.
Dbusek 7:00etatik 17:00etara ibilbideetan eta geltokietan hainbat aldaketa egingo ditu. Ikusi itzazu hemen.
Gainera, aldaketa gehiago izango dira Lurraldebusen Bidasoaldea eta Oarsoaldeako ibilbideetan, E01-E02-E05-E09-E21-E25 eta E27 ibilbideetan, hain zuzen. Era berean, Ekialdebusek Pasaia San Pedro eta Pasai Donibanetik Behobiako kontsignetara autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu lasterketan parte hartuko dutenentzat. Kontsultatu ordutegi eta aldaketak hemen.
Euskotrenek jai egunetako ohiko zerbitzua osatu du eta tren zerbitzu berezia eskainiko du: Informazioa ikusi.