Komunika zaitez

2017an ez dira Mugiren tarifak igoko

.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak tarifak izoztea erabaki du azaroaren 2an egin zuen batzarrean. Tarifak bere horretan geratuko dira Mugi txartel pertsonalizatuetan, aldizkako txarteletan eta baita deskontu tarteak ere, 2017ko apirila eta 2018ko apirila bitartean.

Mugi pertsonalizatutako txartelen erabilera fidelizatzeko, 2017ko apiriletik aurrera txartel horiek eskainiko dituzten deskontuak Mugi anonimoarekin alderatuta desberdinak izango dira.

Lehen kasuan % 45en deskontuaren onura izaten jarraituko dute noizbehinkako billetearekiko (lehen tartean). Txartel anonimoaren helburua, besteren artean, turisten mugikortasuna edo garraioa noizbehinka erabiltzen dutenei erantzutea denez, deskontua % 32koa izango da, eta aldi berean, gaur egun azken kargatik hiru hilabetetako aktibatze alditik 12 hilabetetara handituko da.

Bestalde, BAT eta BARIK txartelen erabiltzaileek (Arabako eta Bizkaiko txartelak) %45ko deskontua izaten jarraituko dute, tarifarik hoberena mantenduz, Mugik Bizkaian edo Araban interoperabilitatean dauden garraioetan dituen deskontuekin bateratuta jarraituz.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117