Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Komunika zaitez

San Tomas eguneko autobus zerbitzua

.

Abenduaren 21ean, asteazkenean, San Tomas eguna medio autobus zerbitzu bereziak eskainiko dira erabiltzaileak garraio publikoz jai gunera erosotasunez hurbil daitezen. Gauean ere zenbait zerbitzu luzatuko dira.

Dbusek 07:00-21:00 bitartean geltokiak aldatuko ditu Gipuzkoa plaza eta Okendo plaza feria-gunearen parte izango direlako (aurten Bulebarreko geltokietan ez da aldaketak egingo):

  • 14. Bidebieta eta 37. Rodil-Zorroaga: bukaera geltokia Askatasun hiribidea 7an izango dute. Kolon pasealekua, Askatasunaren hiribidea 6 eta Gipuzkoa Plaza geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
  • 16. Igeldo, 18. Seminarioa eta 19. Aiete-Bera Bera: azkeneko geltokia Askatasun hiribidea 20an izango dute. Okendo 3 eta Gipuzkoa Plaza geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.

9:00etik 21:00etara gutxi gorabehera honako aldaketa hauek egingo dira:

  • 5. Benta-Berri, 25. B-Berri-Añorga, 21. Mutualitateak-Anoeta, 26.Amara-Martutene eta 28. Amara-Ospitaleak: Argentinako Errepublikaren pasealekutik Bulebarrera joango dira. Okendo kaleko geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
  • 8. Gros-Intxaurrondo: Galtzara Nagusitik-Zurriolatik joango da Bulebarrera. Kolon pasealekua eta Askatasunaren hiribidea 6 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
  • 9. Egia-Intxaurrondo: Argentinako Errepublikaren pasealekutik Bulebarrera joango da. Askatasunaren hiribidea 6 geltokia zerbitzurik gabe geratuko da.

Halaber, ondorengo lineen zerbitzuak luzatuko dira:

  • 9. Egia-Intxaurrondo: Bulebarretik 23:30ean eta 00:00etan. B3-Egia-Intxaurrondo gautxoriaren ibilbide bera egingo du.
  • 13. Altza: Bulebarretik 00:10ean.
  • 19. Aiete-Bera Bera: Gipuzkoa plaza geltokitik 23:00etan eta 00:00etan.
  • 23. Errondo-Puio: Bulebarreko 19 geltokitik 22:30ean eta 23:30ean.
  • 25. Benta Berri-Añorga: Bulebarretik 23:15ean eta 00:00etan. Beriotik joango da eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga gautxoriaren ibilbide bera egingo du.

Bestalde, Lurraldebusek ondorengo aldaketak egingo ditu:

  • A1 eta A2 lineek Okendo kaleko ohiko geralekuari eutsiko diote. Handik aurrera, ibilbide hau egingo dute: Bulebarra, Hernani, eta ohiko ibilbidea hartuko dute berriz.
  • G1 eta G2 lineek Okendoko terminalari eutsiko diote.
  • E1, E2, E5, E9, E20, E26 lineek Mirakruz kaleko bigarren etxadira —Tomas Gros eta Iparragirre kaleen artean— aldatuko dute geraleku terminala; ez dira Bulebarreraino iritsiko, Colon pasealekutik joango dira eta, handik, Miracruz kalea hartuko dute.
  • E21 linea Federico Garcia Lorca 2.ean geldituko da.
  • E8 linea Urbieta kaleko 20.ean geldituko da.

Gainera, Ekialdebusek ondorengo ibilbideak aldatuko ditu:

  • E01, E02, E05, E09, E20 y E26: Gipuzkoa Plaza 11 eta Okendo 14ko geltokiak ezabatuko dira, beraz, gertuena Miracruz 2an egongo da.
  • E08: Okendo 14ko geltokia ezabatuko da, beraz, gertuena Askatasunaren Hiribidea 2an egongo da.
  • E21: Gipuzkoa Plazako geltokia ezabatuko da, beraz, gertuena autobus estazioaren kanpoaldekoa izango da.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117