Komunika zaitez

San Sebastian egunean aldaketak

.

Asteburu honetan, garraio publikoan zenbait aldaketa egongo dira Donostian eta Azpeitian danborrada dela eta. Artikulu honetan jaso dezakezu aldaketen inguruko informazio guztia.

Urtarrilaren 20an, ostiralean, Dbusek autobus gehiago jarriko ditu egunean zehar zerbitzuak indartzeko. Urtarrilaren 19an, ostegunean, eta urtarrilaren 20an, ostiralean, gauean Gautxori zerbitzuak egongo dira auzoetara joateko. Ikusi ordutegiak hemen.

Urtarrilaren 19ko eta 20ko gauetan, San Sebastian ospakizuna dela eta, Lurraldebusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Donostialdean eta Azpeitian eta Urola Erdiko eskualdean. Horrela, urtarrilaren 19ko gau osoan zehar eta 20ko gauean 2:30 eta 3:30 inguru arte zerbitzuak izango dira.

Umeen Danborrada dela eta, 10:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, ondorengo ibilbideak aldatuko dira:: informazioa ikusi.

Gainera, Ekialdebusek gaueko zerbitzuak eskainiko ditu honako linea eta ordutegietan: ordutegiak ikusi.

Urtarrilaren 19an, gaueko zerbitzu bereziak egongo dira Azpeititik Azkoitira eta Azpeititik Zumaiara La Guipuzcoanarekin:

  • Azpeitia > Azkoitia: 1:00, 2:00, 3:20, 4:00, 5:20
  • Azpeitia > Zumaia: 2:30, 4:30

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117