Komunika zaitez

Gozatu San Juanez Mugirekin

barcelonaSan Juan jaien ondorioz, zerbitzuen ordutegi eta geltokietan aldaketak egongo dira. Horrez gain, zenbait herritan gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dira. Ikusi garraio publikoaren informazio guztia:

Ekainaren 23an, San Juan Sua dela eta, Trintxerpeko E07, E08, E09 eta E79 lineak "Carbones"-etik ibiliko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Ordizian, 22:00etatik aurrera Arana kaleko geltokia, Garagartzako geltokia eta Urdaneta kalekoa ez dira erabiliko.

22tik aurrera, Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko da.15:00etatik aurrera, ekainaren 26ra arte, Eibarko erdigunea oinezkoentzako bihurtuko da. Hori dela eta, DB02 Ermua – Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia – Ondarroa lineetako autobusak asteburuetan bezala ibiliko dira. Era berean, UK05 Zestoa Azpeitia Azkoitia Elgoibar Eibar Ermua lineak ere aldaketak jasango ditu.

Tolosan Rondilla kalea itxita egongo da ekainaren 24an, 8:00etatik, ekainaren 25eko 06:00ak arte. Donostiatik datozen autobusek 18:00ak arte Santa Klaran eta Zezen-plazan egingo dituzte geldialdiak. 18:00etatik goizeko 06:00ak arte, Amaroztik sartuko dira, eta zezen plazan bakarrik egingo dute geldialdia. Donostiaranzko autobusek, berriz, beren ohiko ibilbidea egingo dute. Bestalde, Tolosa – Bilbao zerbitzuen geralekua Santa Klaran izango da.

Ekainaren 23 eta 25ean gaueko zerbitzu bereziakizango diraEskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten, Oñatin eta Bergaran.

Hernanin ere gaueko zerbitzu bereziak egongo dira ondorengo lineatan:

  • A1 - Hernani Astigarraga Martutene Donostia (ekainak 23-24)
    • Hernanitik: 23:30 eta 5:30 bitartean orduro
    • Donostiatik: 00:00 eta 6:00 bitartean orduro
  • G4 Urnieta Donostia (ekainak 23-26)
    • Urnietatik: 22:30 eta 06:00 bitartean ordu erdiro
    • Donostiatik: 23:00 eta 6:30bitartean ordu erdiro

    GGLA

    GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
    GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

    Kontaktua

    Easo kalea 74, 1C

    20006 Donostia

    info@mugi.eus

    943 000 117