Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Komunika zaitez

Gipuzkoa plaza MUGIgunea bilakatu da, MUGI txartela eta garraio publiko jasangarria sustatzeko gunea

  • Larunbatera arte, hilak 22, egongo da zabalik, 20:00etan itxiko da 
  • Hiru egunez MUGI txartel pertsonalizatua eskatzeko aukera izango da, bere kostua berreskuratuz 
  • Zozketak, bizikleta konponketak eta mediku azterketak egingo dira, guztiak ere doan

Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, hurrenez hurren Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatua eta Agintaritzako zuzendaria, Gipuzkoa plazako MUGIgunea inauguratu dute. Mugikortasunaren Europako Astearen baitan antolatu dute ekimena eta gaurtik hasita larunbatera arte, irailak 22, egongo da zabalik garraio publiko jasangarria eta MUGI txartela sustatzeko helburuarekin.

IMG 0127

 

MUGIgunea herritarrekin elkarreragitea bilatuko duen espazio interaktiboa da, garraio publikoaren onurak gizarteratuz eta MUGI txartela sustatuz. Mix&Mugi lelopean, garraio eredu jasangarri ezberdinak uztartzeko gonbida luzatuko die bertara gerturatzen diren herritarrei, hau da, MUGI sistema bateratu eta integratuak bultzatzen duen eredu bera.

 

MUGIgunea arratsaldean zabaldu da, eta gaur eta bihar 17:00etatik 20:00etara bisitatzeko aukera izango da. Larunbatean, berriz, Autorik Gabeko Egunean, goizez eta arratsaldez izango da zabalik, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Hiru egun hauetan, MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten duten erabiltzaileek zozketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, bizikleta eramaten badute azterketa teknikoa pasako zaie edota mediku azterketa egiteko aukera izango dute, azken bi horiek doan.

 

Eta MUGI txartela lehen aldiz eskatu nahi dutenentzat –beti ere lehenengo MUGI/Lurraldebus txartela bada–, txartela eskatzeko gunea izango dute (InfoMUGI). Gainera, bertan eskatzen duten pertsona guztiek txartelaren kostua (5 €) berreskuratzeko aukera izango dute, diru kopuru hori txartelaren saldoan txertatuz.

 

Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik mota honetako ekimenak herritarrengana gerturatzeko garrantziaz mintzatu dira, “garraio publiko jasangarria eta MUGI txartela sustatzeko lagungarriak direlako”. Jarraian, datozen hiru egunetan MUGIgunea bisitatzeko deialdia luzatu dute.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117