Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Komunika zaitez

Star Warseko KaTy robotak Donostiako Ospitaleko haurrak bisitatu ditu Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean MUGI txartelarekin autobusez iritsita

Donostiako Unibertsitate Ospitaleak eta Aspanogik, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteak, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren eta Dbusen laguntzarekin, ekimen berezia antolatu dute Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira

IMG 0262

 

Donostiako Unibertsitate Ospitalean minbizia pairatzen duten haurrek Star Warseko KaTy robotaren bisita berezia jaso dute gaur arratsaldean, otsailak 15, Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean. #ThePinkForce kanpainaren baitan kokatzen den ekimenak Pediatria Unitatean dauden pertsonen egonaldiak alaitzeko helburua du.

MUGI txartela eskuan Star Wars sagako pertsonaiak Donostiako Unibertsitate Ospitalera gerturatu dioten autobusaren zain ikusteko aukera izan da; besteen artean, KaTy eta Legión 501eko kide diren Darte Vader eta soldaduak. Ikusmira handia sortu dute arratsaldeko 16:00etan Donostiako Boulevard inguruan aurkitzen ziren pertsonen artean. 

Garrantzitsuena iristear zegoen: Pediatria Unitatean dauden haurrei egindako bisita. Gaurkoa, ordea, ez da izan robotak ospitalera egiten duen lehenego bisita, aurrez ere birritan egonak baitira Donostiako Unibertsitate Ospitalean. Hirugarren urtez jarraian ilusioz, umorez eta alaitasunez beteta iritsi dira Star Wars sagako pertsonaiak; haurrei bizipoza eman eta gaixorik dauden neska mutilen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.

KaTyren etorrerak sorpresan harrapatu ditu guztiak. Adi-adi haurrek ez dute robotaren mugimendurik galdu. KaTy-k, Star Wars sagako gainerako pertsonaiekin batera, opariak, musuak eta goxotasuna banatu dituzte Donostiako Unibertsitate Ospitalean dauden haurren artean.

Stars Wars sagako kolore arrosako R2-D2 robota da KaTy eta eta George Lucas Legion 501 sagaren zale amorratua den elkarte donostiarrak sortu du. Ospitalera egiten den bisita #ThePinkForce kanpainaren inguruan kokatzen da, haur zoriontsuagoko mundu bat eta minbizi gutxiago dagoen mundua lortzeko abiatutako ekimena. Egitasmoa elkarlanean antolatu dute Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin, KaTy eta bere lagunei MUGI txartel pertsonalizatuak  sortuz, baita Dbus autobus konpainiarekin, robotak Pediatria Unitatera autobusez gerturatuz eta Donostiako Unibertsitate Ospitaleak Aspanogirekin batera; zeinak bisita egitea ahalbidetu duten.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117