Komunika zaitez

GGLA Zuk Zeuk Egunean

400 gaztek parte hartu dute Garapen Iraunkorra sustatzea helburu izan duen ekimenean

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Zuk Zeuk Egunean parte hartu du. Feel My Way Kooperatibak antolatuta, Zuk Zeuk Eguna apirilaren 5ean ospatu zen Donostian eta, bertan, Elgoibar, Oñati, Bergara, Orio eta Tolosako DBH 3 eta 4ko 400 ikaslek 5 erronka gainditu behar izan zituzten. Talde irabazleak 20.000 €-tan baloratutako ikas bidaia irabazi zuen.

zuk zeuk prentsa

Garapen Iraunkorra sustatzea izan da Zuk Zeuk Eguneko xedea, eta bertara gerturatutako ikasleek 5 erronka gainditu behar izan zituzten, guztiak garapen iraunkorrarekin erlazionatutakoak.

Erronketako bakoitza eragile ezberdin batek aurkeztu zuen, eta GGLAk garraio jasangarriari lotutakoa aurkeztu zuen. Beraz, MUGI txartelaren atzetik dagoen guztia azaleratzea izan da helburua, eta garraio txartel bat bakarrik ez dela erakustea.

Horretarako, Eluska Renedo-Illarregi zuzendariak MUGI sistemaren inguruko azalpenak ematen zizkien gaztetxoei, eta autobus baten barruan egin beharreko erronkaren berri ere eman zien: MUGI sistemaren abantailen eta garraio publikoak dituen onuren inguruko galdera sorta bat erantzuteaz gain, MUGI aplikazioaren erabiltzaile bilakatu zirelarik.

Amaieran, hausnarketarako unea ere izan zuten, egunean zehar ikasitakoa beste plano batean aztertzeko eta sakontzeko. Horrela, kutsadura eta ekonomiaz haratago, gertutasunean, erantzukizunean eta praktikotasunean oinarritutako sistemaren bultzatzaile eta eragilera izateko ahalduntze prozesuari hasiera eman zieten ikasleek.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117