Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Komunika zaitez

MUGI txartelaren erabilera sustatzeko kanpaina

Zarautz webGipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) irudi kanpaina abiatu du Gipuzkoako hainbat udalerritan. Kanpainaren helburua MUGI txartela sustatzea, eta bide batez, uda sasoian, baita gainontzeko urtaroetan ere, erabilera areagotzea da.

Irudi kanpaina zazpi udalerri hauetan egin da: Arrasate, Azkoitia, Eibar, Hernani, Oiartzun, Tolosa eta Zarautz. Bereizgarri gisa, udalerri bakoitzarentzat irudi bana egin da, herriari egokitutako irudia.

GGLAtik adierazi dutenez, “MUGIren eta udalerriaren arteko lotura egiteko, herri bakoitzeko elementu esanguratsuak eta MUGI txartelak uztartu dira. Esaterako, Arrasaten, Maritxu Kajoi; Tolosan, Galtzaundi; Oiartzunen, Aiako harriak eta cromlechak...”.

Irudiarekin batera, MUGI txartelak eskaintzen dituen zenbait onura nabarmendu dira: MUGIak Kutxabankeko kutxazainetan doan errekarga daitezkeela, bezeroa izan gabe eta komisiorik ordaindu gabe; 6 eta 25 urte artekoek hileko 51. bidaiatik aurrera doan bidaiatzeko aukera izango dutela; MUGI app-arekin txartela errekarga daitekeela, eta baita bidaiak planifikatu ere.

Kanpainiako irudiak

Markesina AZKOITIA web Markesina HERNANI web Markesina TOLOSA web  Markesina OIARTZUN web Markesina ARRASATE web Markesina ZARAUTZ web Markesina EIBAR web

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117